Featured image

IA Sortzailea: zure lanposturako aplikazioak

AA sortzailea eduki multimodala sortzeko diseinatutako adimen artifizial mota da: testua, irudiak, audioa eta bideoak. Ikastaro honen bidez, zure lana garatzeko AA sortzaileak eskaintzen dizkizun aukerak ezagutzera animatuko zaitugu: zure esku dauden aplikazio eta tresna berriak eta seguru ezagutzen dituzun eta pixkanaka teknologia hori gehitzen ari diren beste tresna eta aplikazio batzuk erabiliko ditugu.
Ikastaro honetan, AA sortzailearen aplikazio praktikoen inguruko errepasoa egingo dugu, lan-ingurunearen baitan arlo ugaritan zentratuz. Hala, AA sortzaileak eskaintzen dizkigun aukera zoragarriak ezagutzeko eta zure egunerokotasunean haren gaitasuna eta aprobetxatzeko eta erabilerak ezagutzeko aukera izango duzu. 


 

Helburuak


•    AA sortzailearen irismena ulertzea.
•    Gure eguneroko lan-inguruneko prozesu ugarietan AA sortzailea nola erabil dezakegun ikastea.
•    AA sortzaileko tresnak ezagutzea eta ikastea (zein zehaztuko da)

 

Edukia

  1. 1.    Sarrera
    2.    AA lan-ingurunean 
        1.Posta elektronikoa (Gmail, Outlook, Spark)
        2.Bilerak (Zoom, Meet, Teams, beste batzuk)
        3.Sare sozialak (Typefully, Writesonic, Metricool)
        4.Dokumentuak eta aurkezpenak (Google Workspace, Microsoft 365, Notion, Gamma, Canva, beste batzuk)
        5.Prozesuen automatizazioa (Zapier, Make)
    3.    Beste erabilera batzuk

 

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.