Featured image

Sare sozialekin eta nerabeekin kontuan hartu beharreko arriskuak eta zuhurtasun neurriak

Internetez nabigatzea zoragarria da, baina baditu arriskuak. Egungo egunean, gure gazteek ahotan hartu dute "Interneten ez bazaude, ez zera inor" errealitatearen adierazpena. Zaila da gure gazteak Internet erabiltzen hezi, akonpainatu eta kontrolatzea, baina hori ez da aitzakia hartu behar dituzten arriskuak, neurriak eta zuhurtasun aurreikuspenak haiei ez esplikatzeko.

Jardunaldi honetan, bizi garen errealitatea eta gazteak Interneten gaizki hezteak izan ditzakeen ondorioak erakutsiko ditugu. "Ospe digital" txarrak baldintzatu egin dezake edozein gazteren etorkizun profesionala, edozein aukeraketa prozesutan kontuan hartzen den balioa baita.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" zortzigarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Formatzailea nor da

Mondragón Unibertsitateko (MU) Ingenieritza Fakultateko eta Informatika Saileko irakasle eta adituak.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.