Featured image

Fakturazio Elektronikoa: Alderdi legalak eta nola egin zure fakturak

Fakturazio elektronikoa bultzatzeko 25/2013 Legeak dio 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera fakturazio elektronikoa derrigorrezkoa izango dela Administrazio Publikoaren (Estatukoa, Autonomikoa eta Tokikoa) hornitzaile guztientzat. Mugarri hori aukera paregabea izan liteke fakturazio sistema hau ezagutzera emateko eta zabaltzeko, zeren denborarekin sinpletu egingo baititu fakturak egin eta jasotzeko prozesuak enpresen artean. Ikastaro honen bidez parte-hartzaileei lege alderdi batzuk irakatsiko zaizkie fakturazio elektronikoaren baldintza formalak ulertu ditzaten eta baita ere azalduko zaie zeintzuk diren fakturazio elektronikoko konponbideak Administrazio Publikoentzat eta enpresa pribatuarentzat: eF4ktur, Ziurra eta Sinadura.

 

 

Helburua

- Sinadura elektronikoaren eta ziurtagiri elektronikoen kontzeptuak ulertzea eta fakturazio prozesuan aplikatzen ikastea.
- Jakitea zein baldintza formal bete behar diren Administrazio Publikoei faktura elektronikoak egiteko.
- Fakturazio mota honetarako (eta beste prozesu batzuetarako) balio duten sinadura tresnak ezagutzea.

Edukia

- Sarrera: sinadura elektronikoa, sinadura elektroniko motak eta sinadura elektroniko aitortua lortzeko prozesua.
- Fakturazio elektronikoa: legeria eta baldintza formalak
- Administrazio Publikoei faktura elektronikoak egitea.
- Enpresa Pribatuei faktura elektronikoak egitea
- EF4ktur: fakturazio elektronikoa autonomo eta mikro-enpresentzat.
- Ziurra: balio juridikoa duen jakinarazpen zertifikatua.
- Sinadura: sinadura digitalak egiteko aplikazioa
- Metaposta, fakturak gordetzeko. 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

Otros datos de interés

Para inscribirse dirigirse a www.miweb.com