< Artxibora itzuli

Spri Comunica
Martxoak 20 | 10:00etatik 12:00etara | online - Egun horretan soilik -
Urrutiko bilerek saltzeko modua aldatu dute. Zer galdetu eta nola galdetu erabakigarria da salmenta gehiago itxi eta erantzun iheskorrak saihesteko: «Pentsatu behar dut», etab. Jardunaldi praktiko honetan, onlineko salmenta-solasaldiak egituratzen ikasiko duzu. Oztopoak baztertu eta bezeroa gidatzen duten galdera estrategikoak nola egin ikusiko duzu, bezeroak erabaki irmoa hartu dezan bileran bertan.
 
 
Martxoak 10 eta 19 | 10:00etatik 12:00etara | online
Jabetzako irtenbideek (ChatGPT kasurako) AA sortzailearen merkatua menderatu dute, baina ez dira aukera bakarra. Kode irekiko ereduek beren bilakaera izan dute, eta oso abantaila garrantzitsuak eskaintzen dituzte kostuari, pribatutasunari eta moldagarritasunari dagokienez. Jardunaldi honetan, Open Sourceko aukerarik onenak ezagutuko dituzu, DeepSeek, LLaMA, Mistral eta Qwen barne. Errendimendua, erabilera-kasuak eta jabetzako tresnekiko aldeak esploratuko dituzu. Bestalde, ikusiko dugu nola ezarri aukerak eta zer joerak baldintzatuko duten elkarrizketako AAren etorkizuna.
 
 
Martxoak 6 eta 21 | 10:00etatik 12:00etara | online
Zibererasoak egunero gertatzen dira, eta, gertatzen direnean, ba al dakizu nola erantzun zure negozioa gelditu gabe? Onlineko jardunaldi honetan, zibergertakari bati estrategia eraginkorrekin aurrea hartzen, detektatzen eta inpaktua txikiagotzen ikasiko duzu. Jardunaldian ikasiko duzu nola aplikatu erantzuteko planak, nola atera probetxua SOCen, CSIRTren eta DFIR-ren ezagutzari eta nola erabili Cyber Threat Intelligence bizkor eta doitasunez erreakzionatzeko.
 
 
Martxoak 26 | 08:30etik 16:35era | Iberdrola dorrea. Euskadi plaza, 5 Bilbo
Sortu sinergiak, identifikatu aukerak eta egin digitalizazio industrialean aurrera. Enpresen Networkinga – Smart Industry egitasmoak industriaren eta EIKT sektorearen arteko lankidetza bultzatzen du. Hala, teknologia aurreratuak (fabrikazio aditiboa, AA, big data eta zibersegurtasuna, adibidez) aplikatzea errazten du sektorearen beharrei erantzuteko. Zuzendariek, berrikuntza arloko arduradunek eta hornitzaile teknologikoek lankidetzarako aukerak identifikatzeko, esperientziak partekatzeko eta industrian eraldaketa sortzen ari diren soluzio aurreratuak arakatzeko aukera izango dute.
 
 
92 teknologia garbi baino gehiagoko zerrenda
Ihobek, EEEk eta SPRIk bultzatutako Teknologia Garbien Euskal Zerrenda Euskadiko industriak bere produkzio-prozesuetan teknologia garbiak aplika ditzan eta energetikoko eraginkorragoa izan dadin diseinatutako baliabide fiskala da. Zerrenda horrek bertan jasota dauden ekipamenduak ezartzeko garaian zerga mailako onurak ekartzen ditu. Ekipamendu horiek erosteak ekipamenduaren inbertsio-kostuaren % 30eko zerga-kenkaria ematen du sozietateen gaineko zergaren kuotaren gainean.
 
 
Gauzatu Industria 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Inbertsioaren % 35 arteko aurrerakin itzulgarriak instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko, edo plantillara talentua gehitzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak...). 200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1,5 M€-ko mugarekin. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Indartu 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Deskarbonizazio Industrialerako programa - Ingurumeneko jasangarritasuna
Erauzketako, eraldaketako, produkzioko eta horiei lotutako zerbitzuetako enpresa industrial guztiek, haien neurria edozein dela ere, 1.500.000 € arteko laguntza eska dezakete erakunde onuradun bakoitzeko, betiere inbertsioak Euskadin egiten badira. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Hazitek laguntza-programa - I+G
Programak I+G arloko proiektuak bi ikuspegirekin bultzatzen ditu: ikerketa industriala, produktuak, prozesuak edo zerbitzuak TRL4 heldutasun teknologikoraino garatzera edo hobetzera bideratutako ezagutzak eta gaitasunak sortzera bideratutakoa, eta Garapen Esperimentala, TRL7 bat lortzeko gai diren soluzio berritzaileak diseinatzeko lehendik erabilgarri dauden ezagutzak aplikatzera bideratutakoa.
 
 
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat
  • Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
  • Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako