spoofing
- eu spoofing, ordezte
- es spoofing, suplantación
Jarduera gaiztoa, beste pertsona baten lekua hartzean datzana, iruzurren bat egiteko edo norbait jazartzeko (ziberjazarpena). Interneteko datu-multzo baten benetako jatorria aldatzeko teknika bat da, eta baimenik gabe ere baliabide batera sartzeko aukera ematen du. Normalean ikerketa-prozesu baten bidez egiten da, edo malware bat erabiliz. Horrelako erasoek arriskuan jartzen dute erabiltzaileen pribatutasuna, baita haien datuen osotasuna ere.
Identitatea faltsutzeko, hainbat bide erabil daitezke: posta elektronikoa, webgunea, IP helbidea, domeinu-izenen zerbitzaria (DNS), helbideak ebazteko protokoloa (ARP) eta kokapen-sistema globala (GPS), besteak beste.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |