serbitizazio

Produktu bati zerbitzu bat aplikatzea, bezeroentzako balio erantsia edo eskaintza berria sortzeko asmoz.

Aktiboen erabiltzaileen eta hornitzaileen arteko harremanak ulertzeko modu berri bat da, zeinak zerbitzua ematea du oinarri, eta ez hainbeste ondasun fisikoak ematea. Harreman horien ondorioz inplikatutako aldeen elkarketa eta kooperazioa gertatzen da, eta hornitutako aktiboen arriskuen eta onuren partekatzea.

Aktiboen erabiltzaileen eta hornitzaileen arteko finantza-harremanak arautzen dituzten ordainketa- eta kobrantza-ereduak ulertzeko modu berri bat ere bada (esaterako, erabileragatik ordaintzea, hornitzaile batek erabiltzaile baten esku jartzen duen gaitasunaren arabera edo emaitzetan oinarritutako kontratuen arabera).