karbono gutxiko ekonomia

Biosferara berotegi-efektuko ahalik eta gas gutxien –zehazki, karbono dioxidoa– igortzea helburu duen ekonomia-eredua.

Gas horien gehiegizko metatzea berotze globala eragiten ari da, eta horrek, epe luzean, klimari eragiten dio. Klima-aldaketa katastrofiko hori saihesteko xedez, munduko herrialde askotan zenbait neurri hartzen ari dira, hala nola: eraginkortasun energetikoa hobetzea, energia-iturri berriztagarrien erabilera areagotzea edo CO2-a harrapatzea.