software gaizto

Sistema batean baimenik gabeko prozesu bat sortzeko gai den softwarea, sistema horretan kalteak eragitea helburu duena. Sortzen dituzten kalteen arabera sailkatzen dira, eta arrisku-sinboloen bidez edo fitxategia maltzurra dela jakinarazten duten oharren bidez adierazten dira.

Hasieran plazaratutako programa maltzur batzuk esperimentu gisa sortu ziren, txantxak egiteko edo arazo txikiak sortzeko, ez ordenagailuetan kalte larriak eragiteko. Gaur egun, software gaiztoen helburua da delituzko ekintzak egitea, datuetan kalteak eragitea edo datuak desagerraraztea.