baterako sorkuntza
- es cogeneración, producción combinada de electricidad y calor
- en cogeneration, combined heat and power system
Energia-baliabide primario bakarretik bi energia erabilgarri mota ekoiztea, prozesu batean erabilgarri ez den hondar-energia bestean erabiliz. Energia erabilgarri bata termikoa (ur-lurruna) eta bestea energia elektrikoa izaten dira. Ekoizten den energia elektrikoa sortzaileak berak erabil dezake edo, bestela, enpresa elektriko bati sal diezaioke.
Baterako sorkuntzak herrialde baterako izan ditzakeen abantaila nagusiak dira energia primarioa aurreztea, dibertsifikatze energetiko handiagoa lortzea eta poluzioa gutxitzea.
Informazio osagarria:
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |