Si no puedes ver esta newsletter haz click aquí
Spri Comunica
Onlineko 6 jardunaldi | maiatzaren 13tik ekainaren 25era
Negozio-ereduetatik hasi eta marketineko eta logistikako estrategietara arte. Jardunaldi guztiak merkataritza elektronikoaren arloan esperientzia handia duten profesionalek eskainiko dituzte. Profesionalak honako enpresa hauetakoak dira: fitnessdigital.com, LIN3S aholkularitza-enpresa, DHL, Adolfo Domínguez, Onforyou agentzia eta Iurismática abokatuen bulegoa.
2024ko maiatzak 13 | 15:30etik 18:00etara | online
E-commerce arloko negozio-ereduak

2024ko maiatzak 20 | 15:30etik 18:00etara | online
Merkataritza elektronikoaren arloko marketineko estrategia eta aurrekontua

2024ko maiatzak 27 | 15:30etik 18:00etara | online
Logistikaren erronkak eta merkataritza elektronikoaren arloko nazioartekotzea

2024ko ekainak 14 | 09:30etik 12:00etara | online
Fidelizazioa Merkataritza elektronikoan, Adolfo Dominguezen kasua

2024ko ekainak 17 | 09:30etik 12:00etara | online
Nola aukeratu teknologiarik onena merkataritza elektroniko baterako

2024ko ekainak 25 | 09:30etik 12:00etara | online
Merkataritza elektronikoaren funtsezko alderdi juridikoak

 
 
2024ko maiatzak 7| 09:30etik 12:30era
Fernando Garcíak, berrikuntzaren kudeaketan adituak, AGILE ikuspegiarekin lotutako printzipio eta oinarrien bidez bideratuko gaitu, produktu berrien garapenean Design Thinkingaren eta Lean Startuparen arteko erlazioa nabarmenduz.
  • Proiektuen kudeaketa arinaren printzipio eta balioak, kudeaketa tradizionalarekin alderatuta.
  • Berrikuntza-proiektuetan metodo arinak aplikatzearen onurak eta erronkak.
  • Design Thinkingen oinarriak eta faseak, eta kudeaketa arinarekiko integrazioa.
  • Lean Startuparen funtsezko kontzeptuak eta horien aplikazioa produktu berritzaileen garapenean.
  • Gutxieneko Produktu Bideragarri bat eraikitzea (MVP).
  • Kultura kolaboratiboa eta lidergo moldatzailea berrikuntza arinean.
 
 
2024ko maiatzak 9 | 17:00etatik 19:00etara | Gran Hotel Domine , Bilbo (Bizkaia)
Enpresa arloko profesionalei eta nazioartekotzean interesa dutenei zuzenduta dago egitasmoa eta azterlanak ezagutzeko, eta hitzaldi inspiratzaileetan eta eztabaida-paneletan parte hartzeko aukera ematen du. Euskadiko zein nazioarteko hainbat eragile bateratzen du. Helburua da ezagutza aberastea eta Euskadin enpresa-ingurune inklusiboagoa eta bidezkoagoa sortzeko ekintza sustatzea. Zurearen moduko enpresentzat da, enpresa-etorkizun inklusiboagoan parte hartu nahi dutenentzat eta beren erakundeetako emakume langileen talentua eta trebakuntza ongi aprobetxatu nahi dutenentzat.
 
 
SAVE THE DATE | 2024ko maiatzak 14 | 09:30etik 11:30era | Parke Araba, Auditorioa
Imajinatu zure prozesuak optimizatzea, eraginkortasuna handitzea eta merkatu berrietara modu arin eta errentagarrian iristea. Manufaktura-industriatik hasi eta informazioaren teknologiara arte, berrikuntzak eskaintzen dituen aukerak mugagabeak dira eta are gehiago ETE bat bere berrikuntza-industrian startup bat gehitzeko prest dagoenean.

Jardunaldi horretan, aldaketa eta hori ahalbidetzen duen programa aurrera eraman dituzten ETE-en kasuak ezagutuko dituzu.
 
 
2024ko maiatzak 16 | 17:00etatik 18:30era | online
130 milioi biztanle inguruko populazioarekin, Mexikok gaixotasun kroniko ez-kutsakorren egoerari aurre egin behar dio; hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, obesitatea eta minbizia. Webinar hau merkatu horretan merkaturatze- eta garapen-prozesuekin lotura duten enpresetako kalitate eta erregulazioko arduradunei zuzenduta dago.
 
 
2024ko maiatzak 9 | 09:00etatik 16:00etara | AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroa - Durango
Murgiltze-jardunaldi honetan ikusiko dugu material metalikoen konposizioa birziklatuz eta berrerabiliz efizientzia eta jasangarritasuna sustatu daitekeela, eta, aldi berean, produktuak eta prozesuak optimizatu.
  • Ikasi atomizazio-teknologiek eta hauts-metalurgiak zure errendimendua nola hobetu eta kostuak nola murriztu ditzaketen.
  • Ezagutu erabilera-kasu errealak eta egindako proiektuak, zure enpresaren berrikuntzan inspiratu ahal izateko.
  • Hartu parte "hands-on" saioetan, aktiboak arakatzeko eta zure behar indibidualak aditu teknikoekin eztabaidatzeko.
  • Sustatu jasangarritasuna eta kalitatea zure ekoizpen-prozesuetan eta pertsonalizatu zure piezak modu efiziente batean.
 
 
Lortu programa - Ibilgetuan inbertitzea
Enpresa bakoitzeko 30.000 € arteko dirulaguntza, itzuli beharrik gabekoa, honako hauek lortzeko finantza-osasuna hobetzen lagunduko dizun proiektua aurrera eramateko:
  • Aditu independente bat kontratatzea hasierako diagnostikoa egin dezan eta epe laburrerako, ertainerako eta luzerako ekintza-plana presta dezan.
  • Enpresa bideragarria izan dadin behar diren zereginak eta lotutako baliabideak hobetzea.
  • Finantza arloko zorrak berriro negoziatzeko prozesuan laguntza ematea, finantza-egonkortasuna eta enpresaren bideragarritasuna lortzeko.
  • Diagnostikoa egiten, eta ekintza-plana definitzen eta hura gauzatzen lagunduko duen aditua kontratatzeko gastuen zati bat estaltzea.
 
 
DeskarbonizazioIndustrialerako programa - Ingurumeneko jasangarritasuna
1,5 M € arte zure enpresaren karbono-aztarna eta isurpenak gutxi ditzazun. Zenbateko hori honako hauetara bideratuko da:
  • Prozesu industrialak optimizatzeko kontsumo baxukoak eta eraginkorragoak diren makinak, ekipoak eta instalazioak erostea.
  • Erregai fosilen kontsumoa ordezkatzea edo gutxitzea jatorri berriztagarria duen hidrogenoa edo biomasatik eratorritako erregaiak erabilita.
  • Energia-kontsumoko kontrol eta aurrezkiko sistema digitalak erosten.
  • Prozesu termikoak elektrifikatzea (bero-ponpa eta beste batzuk).
  • Hondar-beroa berreskuratzeko sistematan inbertitzea.
  • Lantegi industrialeko klimatizazio-edo beroketa-sistemak hobetzea, eraginkorragoak izan daitezen. Berria!
  • Oraindik existitzen ez diren establezimendu edo prozesu-lerro berrietan inbertsioak egitea. Berria!
  • Berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztea, honakoetan laguntzen duten proiektuen bidez: Lehengai edo bigarren mailako materia jasangarri berriak erabiltzea, hondakin industrialak kudeatzea edo balioa ematea eta gas fluordunak ordezkatzea. Berria!
 
 
Smart Industry programa - Eraldaketa Digitala
150.000 € arteko dirulaguntza proiektu bakoitzeko edo 300.000 € honako hauetarako:
  • "I+G arloko eragilearen" dedikazio-gastuak, instalazio industrialean eskainitako laguntza eta aholkularitza barne.
  • "Inplantalariaren" dedikazio-gastuak
  • Jabetza industriala eskuratzeko gastuak, eragile teknologiko batek eskainitakoak.
  • Hardwarean eta softwarean egiten diren inbertsioak edo gastuak.
  • Enpresa onuradunaren barneko langileen gastuak.

(*) Modu esklusiboan 5Grekin lotura duten proiektuak.
 
 
Indartu programa - Ibilgetuan inbertitzea
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, egindako inbertsioaren % 15era artekoa, gehienez enpresa bakoitzeko 3M€-koa, honako hauek egiteko:
  • Enpresarako eraikuntza eta lursail berriak erostea, logistikako biltegiak barne.
  • Makinekin, tresnekin eta instalazio teknikoekin ekipatzea.
  • Informatikako programak eta ekipoak erostea.
  • Jabetza industrialeko eta patenteen gastuak.
 
 
Hazinnova programa - Berrikuntza
Doako aholkularitza espezializatuko eta gutxieneko administrazio-kargako 50 ordu honako hauetarako:
  • Enpresaren errentagarritasuna hobetzea
  • Prozesuen eraginkortasuna optimizatzea
  • Gastuak eta entrega-epeak gutxitzea
  • Erakundeko pertsonak motibatzea
  • Merkatu-kuotak handitzea
  • Bezeroen segmentu berriak arakatzea
  • Zure jabetza industriala babestea
  • Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea
  • Behar teknologikoak definitzea
  • Prozesu osoan zehar alboan izango duzuen Hazinnova agente bat izatea.
 
 
Fast Track Innobideak - berritzeko laguntzak
Fast Track Innobideak proiektuak zure berrikuntza-proiektuetako azken faseetarako laguntza integrala eta finantzaketa eskaintzen dizkizu:
  • % 50 arteko itzuli beharrik gabeko laguntza, enpresa eta urte bakoitzeko gehienez 250.000 €-koa
  • Irismena aurrerapen teknologikoko berrikuntza-proiektuetara zabaltzen du
  • Laguntza integrala eskaintzen du
  • ZTBP2030ean jasotako trantsizioetan eta lehentasunetan jartzen du arretagunea
  • Proiektuak funtsezko ekintza osagarriekin bateratzen ditu
 
 
Barnekintzaile - barne mailan ekiteko laguntzak
Barnekintzailek hiru laguntza-lerro bereizi eskaintzen dizkizu proiektua definitzeko, martxan jartzeko eta barne-ekintzailetzako proiektuak finantzatzeko:
  • Negozio berriak sortzeko plana garatzeko laguntza. Aholkularitzako gastuen % 70 arte, 30.000 €-ko mugarekin negozio berriak sortzeko plana garatzeko.
  • Laguntza eta ideia garatzea. Gastu hautagarrien % 100 arte, 30.000 € arteko mugarekin gastu jakin batzuetarako.
  • Finantzaketarako sarbidea zehaztutako enpresa-plana aurrera eramateko.
 
 
Ekintzaile - ekiteko laguntzak
Ekintzailek bi laguntza-lerro bereizi eskaintzen dizkizu: bat ideia garatzeko, eta bestea abian jartzeko:
  • Zure ideia garatzea. Itzuli beharrik gabeko 30.000 € arte.
  • Abian jartzea. Garatze-fasea amaitzen denean, zure proiektua baldintza onenetan finantzatu ahal izango duzu Luzarorekin dugun hitzarmenari esker.
 
 
Industria Digitala laguntza-programa
Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak.



La empresa vasca
está aquí
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

%SENDER-INFO-SINGLELINE% Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Le informamos que SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial trata sus datos personales con la finalidad de informarle de las actividades y servicios de la sociedad, todo ello sobre la base de su consentimiento o al amparo del interés legítimo de esta entidad (actividades de mercadotecnia con clientes). Puede ejercitar sus derechos a acceder, rectificar y suprimir sus datos, limitar su tratamiento y oponerse al mismo, así como su derecho a la portabilidad en cualquier momento enviando un correo electrónico a la dirección lopd@spri.eus. Si no desea recibir en el futuro ninguna comunicación del Grupo SPRI puede solicitarlo a través del siguiente enlace. Recuerde que siempre puede seleccionar sus preferencias y recibir solo los boletines y comunicaciones que le interesan editando su suscripción.

Editar mi suscripción | Suscríbete y recibe nuestras comunicaciones | Información legal | Contacto