Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Lortu programa
Enpresen berrabiarazpena
SPRI Taldeak Lortu laguntzen deialdi berri bat egin du, 500.000 euroko balioarekin. Enpresa industrialei eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu-enpresei zuzenduta dago deialdia, kanpoko profesionalen laguntzarekin enpresaren finantza-osasuna lortzeko proiektu bat has dezaten.
 
 
Indartu programa
Finantziazioa
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Spri Taldearen laguntzarekin, Indartu programaren 2024ko deialdia jarri du martxan. Programa honek 20 milioi euroko aurrekontua du enpresen ekoizpen arloko inbertsioari laguntzeko eta, hala, hazteko, enplegua sortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.
 
 
Deskarbonizazio Industrialeko programa
Azpiegiturak
20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.
 
 
Bind40, Start up
Ekintzailetza
Sozietate publikoek planteatutako bederatzi digitalizazio-erronketako bati edo batzuei erantzun beharko diete startup hautagaiek. Deialdia maiatzaren 2tik aurrera egongo da zabalik
 
 
Beint bekak
Basque Trade & Investment
Programak 4,5 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 19tik apirilaren 19ra.
 
 
Berrikuntza
Enpresa industrialetan berdintasun-indize handiagoa izatea lehiakortasun handiagoarekin lotuta dagoela frogatzen duen ikerketa aurkeztu du Cristina Oyónek, eta industrian emakume gehiago sartzeko gomendioen gainean eztabaidatu du
 
 
Smart Industry Programa
Digitalizazioa
2024ko Smart Industry laguntza-programaren edizio berria abiatuko da apirilaren 9an, asteartean, 3,7 M €-ko aurrekontuarekin. Industria adimendunarekin lotutako proiektuak bizkortu nahi dituzten enpresek azaroaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.
 
 
Hazinnova programa
Berrikuntza
Hazinnova euskal ETE-ei doako aholkularitza eskaintzen dien programa da, produktu eta prozesuetan berrikuntza-mikroproiektuak bultza ditzaten. Eska ezazu 2024ko apirilaren 9tik urriaren 24ra.
 
 
Basque Tek Ventures
Ekintzailetza
Basque Tek Venturesen babesa du proiektu honek. Populazio baten egoera immunologikoa aztertuko du auto-testen bidez, epidemien aurrean osasun-estrategia eta estrategia farmazeutiko arrakastatsuak prestatzeko.
 
 
Indeusberri
Euskara industrian
Gaur albiste dira Konputazio Kuantikoa, Barredromoa, TikTok Marketing eta DoS eraso.
 
 
Start up
Ekintzailetza
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

%SENDER-INFO-SINGLELINE% Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Harremanetarako

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa