Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
BEINT bekak - Nazioartekotzea
Honako hauek guztiak eskaintzen dizkizute BEINT bekek:
  • 30.000 € eta 75.000 € arteko diru kopurua, aukeratutako nazioarteko herrialdeko bizi mailaren arabera.
  • 4 hilabeteko prestakuntza enpresa multi-lokalizatuak eta kanpo-merkataritzakoak kudeatzen ikasteko.
  • 20 hilabeteko praktikak nazioartekotzea sustateko enpresa eta erakundeetan.
  • Atzerrian esperientzia profesional handia lortzeko aukera paregabea.
 
 
SAVE THE DATE | 2024ko maiatzak 14 | 09:30etik 11:30era | Parke Araba, Auditorioa
Imajinatu zure prozesuak optimizatzea, eraginkortasuna handitzea eta merkatu berrietara modu arin eta errentagarrian iristea. Manufaktura-industriatik hasi eta informazioaren teknologiara arte, berrikuntzak eskaintzen dituen aukerak mugagabeak dira eta are gehiago ETE bat bere berrikuntza-industrian startup bat gehitzeko prest dagoenean.

Jardunaldi horretan, aldaketa eta hori ahalbidetzen duen programa aurrera eraman dituzten ETE-en kasuak ezagutuko dituzu.
 
 
2024ko apirilak 25 | 09:30etik 12:30era | online
Saio honetan, kultura hori sustatzeko eta bezeroen kudeaketa proaktiboa eta sistematikoa egiteko hainbat kontzeptu eta tresna aztertuko ditugu. Horrez gain, gure enpresa-proiektuekiko lotura sendotzeko baliagarriak dira tresna eta kontzeptu horiek.

Hona hemen estrategia sendo baten oinarriak:
  • Bezeroen kudeaketa kolektiboa. Izan ere, aparteko bezero-esperientzia eskaini ahal izateko gure taldekide guztiek adostasun maila bera izan behar dute.
  • Bezeroei entzutea eta haiek ezagutzea. Egin beharrekoa ez da soilik esaten dutena entzutea; hori beharrean, beren arazoetarako konponbideak eskaini ahal izateko benetan behar duten hori ulertu beharra dugu.
  • Bezeroen kudeaketa sistematikoa. Metodoa eta eraginkortasuna oinarritzat hartuta, kaosa eta desordena ahaztuko ditugu. Izan ere, bezero bakoitza da garrantzitsua eta elkarrekintza bakoitza profesionaltasun eta arreta maila berberarekin zaindu behar da.
  • Eta ez dugu ahaztu behar bezeroak gure proiektuekin lotu behar ditugula, bezeroak egiten dugun horretan barneratzeko modurik onena bilatuz.
 
 
2024ko maiatzak 9 | 09:00etatik 16:00etara | AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroa - Durango
Murgiltze-jardunaldi honetan ikusiko dugu material metalikoen konposizioa birziklatuz eta berrerabiliz efizientzia eta jasangarritasuna sustatu daitekeela, eta, aldi berean, produktuak eta prozesuak optimizatu.
  • Ikasi atomizazio-teknologiek eta hauts-metalurgiak zure errendimendua nola hobetu eta kostuak nola murriztu ditzaketen.
  • Ezagutu erabilera-kasu errealak eta egindako proiektuak, zure enpresaren berrikuntzan inspiratu ahal izateko.
  • Hartu parte "hands-on" saioetan, aktiboak arakatzeko eta zure behar indibidualak aditu teknikoekin eztabaidatzeko.
  • Sustatu jasangarritasuna eta kalitatea zure ekoizpen-prozesuetan eta pertsonalizatu zure piezak modu efiziente batean.
 
 
DeskarbonizazioIndustrialerako programa - Ingurumeneko jasangarritasuna
1,5 M € arte zure enpresaren karbono-aztarna eta isurpenak gutxi ditzazun. Zenbateko hori honako hauetara bideratuko da:
  • Prozesu industrialak optimizatzeko kontsumo baxukoak eta eraginkorragoak diren makinak, ekipoak eta instalazioak erostea.
  • Erregai fosilen kontsumoa ordezkatzea edo gutxitzea jatorri berriztagarria duen hidrogenoa edo biomasatik eratorritako erregaiak erabilita.
  • Energia-kontsumoko kontrol eta aurrezkiko sistema digitalak erosten.
  • Prozesu termikoak elektrifikatzea (bero-ponpa eta beste batzuk).
  • Hondar-beroa berreskuratzeko sistematan inbertitzea.
  • Lantegi industrialeko klimatizazio-edo beroketa-sistemak hobetzea, eraginkorragoak izan daitezen. Berria!
  • Oraindik existitzen ez diren establezimendu edo prozesu-lerro berrietan inbertsioak egitea. Berria!
  • Berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztea, honakoetan laguntzen duten proiektuen bidez: Lehengai edo bigarren mailako materia jasangarri berriak erabiltzea, hondakin industrialak kudeatzea edo balioa ematea eta gas fluordunak ordezkatzea. Berria!
 
 
Lortu programa - Ibilgetuan inbertitzea
Enpresa bakoitzeko 30.000 € arteko dirulaguntza, itzuli beharrik gabekoa, honako hauek lortzeko finantza-osasuna hobetzen lagunduko dizun proiektua aurrera eramateko:
  • Aditu independente bat kontratatzea hasierako diagnostikoa egin dezan eta epe laburrerako, ertainerako eta luzerako ekintza-plana presta dezan.
  • Enpresa bideragarria izan dadin behar diren zereginak eta lotutako baliabideak hobetzea.
  • Finantza arloko zorrak berriro negoziatzeko prozesuan laguntza ematea, finantza-egonkortasuna eta enpresaren bideragarritasuna lortzeko.
  • Diagnostikoa egiten, eta ekintza-plana definitzen eta hura gauzatzen lagunduko duen aditua kontratatzeko gastuen zati bat estaltzea.
 
 
Smart Industry programa - Eraldaketa Digitala
150.000 € arteko dirulaguntza proiektu bakoitzeko edo 300.000 € honako hauetarako:
  • "I+G arloko eragilearen" dedikazio-gastuak, instalazio industrialean eskainitako laguntza eta aholkularitza barne.
  • "Inplantalariaren" dedikazio-gastuak
  • Jabetza industriala eskuratzeko gastuak, eragile teknologiko batek eskainitakoak.
  • Hardwarean eta softwarean egiten diren inbertsioak edo gastuak.
  • Enpresa onuradunaren barneko langileen gastuak.

(*) Modu esklusiboan 5Grekin lotura duten proiektuak.
 
 
Indartu programa - Ibilgetuan inbertitzea
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, egindako inbertsioaren % 15era artekoa, gehienez enpresa bakoitzeko 3M€-koa, honako hauek egiteko:
  • Enpresarako eraikuntza eta lursail berriak erostea, logistikako biltegiak barne.
  • Makinekin, tresnekin eta instalazio teknikoekin ekipatzea.
  • Informatikako programak eta ekipoak erostea.
  • Jabetza industrialeko eta patenteen gastuak.
 
 
Hazinnova programa - Berrikuntza
Doako aholkularitza espezializatuko eta gutxieneko administrazio-kargako 50 ordu honako hauetarako:
  • Enpresaren errentagarritasuna hobetzea
  • Prozesuen eraginkortasuna optimizatzea
  • Gastuak eta entrega-epeak gutxitzea
  • Erakundeko pertsonak motibatzea
  • Merkatu-kuotak handitzea
  • Bezeroen segmentu berriak arakatzea
  • Zure jabetza industriala babestea
  • Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea
  • Behar teknologikoak definitzea
  • Prozesu osoan zehar alboan izango duzuen Hazinnova agente bat izatea.
 
 
Fast Track Innobideak - berritzeko laguntzak
Fast Track Innobideak proiektuak zure berrikuntza-proiektuetako azken faseetarako laguntza integrala eta finantzaketa eskaintzen dizkizu:
  • % 50 arteko itzuli beharrik gabeko laguntza, enpresa eta urte bakoitzeko gehienez 250.000 €-koa
  • Irismena aurrerapen teknologikoko berrikuntza-proiektuetara zabaltzen du
  • Laguntza integrala eskaintzen du
  • ZTBP2030ean jasotako trantsizioetan eta lehentasunetan jartzen du arretagunea
  • Proiektuak funtsezko ekintza osagarriekin bateratzen ditu
 
 
Barnekintzaile - barne mailan ekiteko laguntzak
Barnekintzailek hiru laguntza-lerro bereizi eskaintzen dizkizu proiektua definitzeko, martxan jartzeko eta barne-ekintzailetzako proiektuak finantzatzeko:
  • Negozio berriak sortzeko plana garatzeko laguntza. Aholkularitzako gastuen % 70 arte, 30.000 €-ko mugarekin negozio berriak sortzeko plana garatzeko.
  • Laguntza eta ideia garatzea. Gastu hautagarrien % 100 arte, 30.000 € arteko mugarekin gastu jakin batzuetarako.
  • Finantzaketarako sarbidea zehaztutako enpresa-plana aurrera eramateko.
 
 
Ekintzaile - ekiteko laguntzak
Ekintzailek bi laguntza-lerro bereizi eskaintzen dizkizu: bat ideia garatzeko, eta bestea abian jartzeko:
  • Zure ideia garatzea. Itzuli beharrik gabeko 30.000 € arte.
  • Abian jartzea. Garatze-fasea amaitzen denean, zure proiektua baldintza onenetan finantzatu ahal izango duzu Luzarorekin dugun hitzarmenari esker.
 
 
Industria Digitala laguntza-programa
Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

%SENDER-INFO-SINGLELINE% Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Harremanetarako

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa