Si no puedes ver esta newsletter haz click aquí
Spri Comunica
2024ko apirilak 18 | 10:00etatik 11:20era | online
Erresuma Batuak oso ekosistema garatua eta hornidura-kate sendoa du, sektore aeroespazialeko 3.000 enpresa baino gehiago eta zuzeneko eta zeharkako 282.000 lanpostu baino gehiago baititu. Gainera, nazioarteko bazkideak bilatzen ditu aktiboki, hegazkinen edo motorren eredu berrien fabrikazioan laguntzeko, eta teknologia aurreratuak ezartzeko, besteak beste, material konposatuak eta fabrikazio aditiboa.
  • Lortu ezazu Erresuma Batuko sektore aeroespazialaren egungo errealitateari, erronkei eta beharrei buruzko informazio baliotsua.
  • Entzun itzazu sektoreko hizlari garrantzitsuak, helburu teknologikoen, ekosistema aeroespazialaren garapenaren eta ekoizteko eta erosteko politiken gaineko haien esperientziak eta ezagutzak partekatuko baitituzte.
  • Ezagutu itzazu zure enpresak Erresuma Batuan dituen lankidetzarako eta negoziorako aukerak, operazioen garapeneko hedapen komertzialeraino.
  • Jar zaitez harremanetan Euskadiko sektore aeroespazialeko beste lider eta profesional batzuekin, ideiak trukatzeko eta harreman komertzial estrategikoak finkatzeko.
 
 
2024ko maiatzak 9 | 09:00etatik 16:00etara | AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroa - Durango
Murgiltze-jardunaldi honetan ikusiko dugu material metalikoen konposizioa birziklatuz eta berrerabiliz efizientzia eta jasangarritasuna sustatu daitekeela, eta, aldi berean, produktuak eta prozesuak optimizatu.
  • Ikasi atomizazio-teknologiek eta hauts-metalurgiak zure errendimendua nola hobetu eta kostuak nola murriztu ditzaketen.
  • Ezagutu erabilera-kasu errealak eta egindako proiektuak, zure enpresaren berrikuntzan inspiratu ahal izateko.
  • Hartu parte "hands-on" saioetan, aktiboak arakatzeko eta zure behar indibidualak aditu teknikoekin eztabaidatzeko.
  • Sustatu jasangarritasuna eta kalitatea zure ekoizpen-prozesuetan eta pertsonalizatu zure piezak modu efiziente batean.
 
 
BEINT bekak - Nazioartekotzea
Honako hauek guztiak eskaintzen dizkizute BEINT bekek:
  • 30.000 € eta 75.000 € arteko diru kopurua, aukeratutako nazioarteko herrialdeko bizi mailaren arabera.
  • 4 hilabeteko prestakuntza enpresa multi-lokalizatuak eta kanpo-merkataritzakoak kudeatzen ikasteko.
  • 20 hilabeteko praktikak nazioartekotzea sustateko enpresa eta erakundeetan.
  • Atzerrian esperientzia profesional handia lortzeko aukera paregabea.
 
 
2024ko apirilak 24 | 08:30etik 16:35era | Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo)
Nork har dezake parte jardunaldian?
  • Hainbat sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energiaren sektorean, makina-erremintan eta abarretan) diharduten Euskadiko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrei aurre egiteko EIKT enpresen zerbitzuak behar badituzte Industria Adimendunaren arloan. Hauek EIKT berri batzuen ezarpenean oinarrituko dira (Fabrikazio Aditiboa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate Areagotua, Ikusmen Artifiziala, Errealitate Birtuala, Cloud Computinga, Big Data, Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala)
  • EIKT sektorean diharduten enpresek, sektore bereko edo hainbat industria sektoretako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi dutenek, Industria Adimendunaren arloan egon daitezkeen lankidetzak zehazteko helburuarekin.
 
 
2024ko apirilak 30 | 16:00etatik 18:00era | online
Ikuspegi praktiko eta aplikatutik, parte-hartzaileek automatizazio efizienteak sortzen ikasiko dute, Zapier eta ChatGPTri esker lan-prozesuen produktibitatea eta berrikuntza hobetzeko.
 
 
2024ko apirilak 10 | 09:30etik 11:00etara | online
Jardunaldi honetan sare sozial berri hori zer den, nola funtzionatzen duen eta funtzio nagusiak zein diren ikasiko duzu. Microbloggingeko sare sozialak (X/BlueSky) goren unean dauden testuinguruan bizi gara eta Threadsa sortzearekin batera, mikrokontakizunen sektoreak bultzada izan du.
Programa:
  • Sare sozialetako mikrokontakizunen hastapena
  • Threads: Zer da eta nola funtzionatzen du?
  • Nola atera diezaiekezu errendimendua zure enpresan?
  • Threadsean jarraitu beharreko erreferentziak: jardunbide egokiak
  • Threadsi buruzko ondorioak eta amaierako gogoetak eta microbloggingeko/mikrokontakizuneko sare sozialetan duten inpaktua
 
 
Industria Digitala laguntza-programa
Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak.
 
 
Indartu 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Adimen lehiakorra kanpo-merkatuetan - Nazioartekotzea
Adimen lehiakorreko zerbitzu aurreratua, erronkak eta aukerak identifikatzen dituena, bai eremu pribatukoak, bai kanpoan egindako inbertsio publikotik eratorritakoak: nazioarteko behatokia, txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan, hala nola automobilgintzan, energian, bioosasunean eta ingurumenean.



La empresa vasca
está aquí
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

%SENDER-INFO-SINGLELINE% Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Contacto

Le informamos que SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial trata sus datos personales con la finalidad de informarle de las actividades y servicios de la sociedad, todo ello sobre la base de su consentimiento o al amparo del interés legítimo de esta entidad (actividades de mercadotecnia con clientes). Puede ejercitar sus derechos a acceder, rectificar y suprimir sus datos, limitar su tratamiento y oponerse al mismo, así como su derecho a la portabilidad en cualquier momento enviando un correo electrónico a la dirección lopd@spri.eus. Si no desea recibir en el futuro nuevas comunicaciones puede solicitarlo a través del siguiente enlace. Recuerde que siempre puede seleccionar sus preferencias y recibir solo lo que le interesa editando su suscripción.

Editar mi suscripción | Darse de baja | Suscríbete y recibe nuestras comunicaciones | Información legal