ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA


Industriak komunikazio seguruak
beharko ditu etorkizunean

Zibersegurtasun Industriala 2020

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta industriari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean.

Azkenaldian mundu osoko enpresak, administrazioak eta negozioak arriskuan jarri dituzten gertakizun kritikoek frogatuta utzi dute zibersegurtasuna funtsezko tresna bat dela industriarako.

Segurtasuna hobetzen lagundu nahi dugu Internetera konektatuta dauden Euskadiko industria-enpresen eta industriarako zerbitzu teknikoko enpresen inguruneetan.

Horretarako abiarazi dugu Zibersegurtasuna 2020 Laguntza Programa, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango dituena. Laguntza horiekin, gure industriaren zibersegurtasuna hobetzeaz gain, beren lehiakortasuna hobetu nahi dugu merkatu globalean.

Zalantzak badituzu

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

Jarri harremanetan gurekin

T.: 902702142
email info@spri.eus

Zibersegurtasun Industriala 2020
programak eskaintzen dizu

18.000 €raino aholkularitza- edota ingeniaritza-gastuetan eta hardware- edota software-gastuetan

 

Erabiltzen edo garatzen duzun software industrialaren zibersegurtasun auditoretza

 

Prestakuntza eta sentsibilizazioa zure plantilla osoarentzat

Zure enpresaren komunikazioak babesteko gailuen monitorizazioa

Zibersegurtasun Industriala 2020
programak laguntza emango dizu

  • Zibererasoetatik babesteko sistemak integratzeko IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology).
  • Lantegiko ekipo industrialetara sartzeko balio duten urruneko sarbideak segurtatzeko eta mantenimendu- eta kontrol-lanetarako.
  • Kanpoko erasoak simulatzeko eta konpainiaren datuetarako sarbide-maila desberdinak dituzten profilak ikuskatzeko.
  • Produkzio-lantegietako software industrialaren segurtasuna ebaluatzeko eta hobetzeko.
  • Zibersegurtasun arloko prestakuntza eta kontzientziazioa emateko plantilla osoari.
  • Egungo egoera diagnostikatzeko eta zibersegurtasuna hobetzea helburu duen ekintza-plan bat egiteko.
  • Zibersegurtasun industrialeko estandarrak eta araudiak betetzeko.

*

Ezagutu xehetasunez
programa hau

 

Zure enpresak laguntza hau jaso dezake

Kezkatzen zaitu zure datuen segurtasunak? Industria-enpresa zara edo industriarekin lotutako zerbitzu teknikoak ematen dituena?

*

Ez utzi babesik gabe zure enpresaren datuak

Zibersegurtasuna dagoeneko ez da produktu industrialaren balio erantsi bat, baizik eta ezinbesteko baldintza bat merkatu global eta digitalizatu batean lehiatu nahi duen edozein enpresarentzat.

Jar zaitez harremanetan lehenbailehen zure enpresa osoaren zibersegurtasuna aztertzen eta zibererasoetatik edo datu filtrazioetatik babestuko zaituen ekintza-plan bat egiten lagunduko dizun hornitzaile batekin. Ez itxaron gehiago!

Eskuratu orain zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzeko laguntzak

ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA 2020 programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua