Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 maiatza, 2015
Zure StartUp-ean dohainik erabil ditzakezun 10 tresna

Gogo, kezka eta helburu askorekin hasi duzu zure jarduera berria, baina baliabide ekonomiko mugatuak dituzu. Ordua da doako tresna digitalak erabiltzeko, doakoak izateak ez baitu esan nahi ez direnik eraginkorrak zure helburuak lortzeko. Artikulu honetan hamar tresna proposatzen dizkizugu, aukera emango dizutenak zure negozioari txinpartak ateratzeko eta bere eraginkortasuna ebaluatzeko inolako kosturik gabe. Up Euskadiren beste artikulu batean beste hamar aurkeztuko dizkizugu. Baduzu iradokizunen bat gurekin partekatzeko? 

 


Evernote

“Betirako ohar koaderno” bikaina, edozein dispositibo elektronikotan (sakelakoa, ordenagailua, tableta, e.a.) erabiltzen duzun informazio guztia jasotzeko.
https://evernote.com

 

Follow

Plugin hau zure nabigatzailean instalatzen duzunean, aukera izango duzu zure lehiakideen jarraipena eta aipamenen analisia egiteko, haien jarraitzaile aktiboenak identifikatzeko eta zuregana erakartzeko.
http://follow.net

 

Google Alerts

Ezinbesteko alerta sistema, world wide webean gertatzen denaren berri izateko. Posible duzu adieraztea zein den interesatzen zaizun informazio espezifikoa, zein maiztasunekin jaso nahi dituzun jakinarazpenak, e.a.
https://www.google.es/alerts

 

HipChat

Aukera ematen du lan kolaboratiboa kudeatzeko tele-bileren bitartez, zeintzuek, besteak beste, ondoko hauek barne hartzen baitituzte: txat sistema bat, aukera dokumentuak partekatzeko, pantailak bistaratzeko, konferentziak egiteko, eta abar.
https://www.hipchat.com

 

HootSuite

Tresna honek balio dizu Sare Sozialetako edukiak behar bezala kudeatzeko, programatzeko eta lagunekin elkarreragiteko.
https://hootsuite.com

 

Kolab

Kolab oso intuitiboa da eta erraz erabiltzen da. Aukera ematen dizu negozio-jardueraren oinarrizko kontabilitatearen jarraipena egiteko: fakturazioa, diru-sarreren kontrola eta gastuak…
https://kolab.org

 

LinkedIn

Ezinbestekoa da beste enpresa eta pertsona batzuekin konektatuta bizitzea eta zure profila eta jarduera profesionala sare sozial profesional garrantzitsuenean edukitzea. Jarraitu hemen ekintzailetzaren arloko Euskadiko albisteak:
https://www.linkedin.com/company/spri-emprendimiento

 

MailChimp

Seguru egiten duzun guztia kontatu nahi duzula newsletter erraz eta eraginkor baten bidez. Tresna honekin erraz sortuko duzu bat, zure harreman zerrenda osoari bidaltzeko.
http://mailchimp.com

 

Molecule

CRM batekin errazagoa da merkataritza eta produkzio arloetako harremanak hobeto kudeatzea; Molecule programarekin bezeroei buruzko informazioa izango duzu eta zure negozio-jarduera hobetzen lagunduko dizuten datuak eta txostenak jasoko dituzu.
http://molecule-crm.softonic.com

 

Prezi

Aplikazio honekin aurkezpen bikainak egingo dituzu, zure ideiak eta proiektuak, produktuak edota zerbitzuak ezagutzera emateko. Hainbat gailutan funtzionatzen du eta webean ere erabili daiteke inon instalatu gabe.
http://prezi.com

wake up eus
Ekintzailetza 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Ekintzailetza 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

hodei cloud hodeicloud
Ekintzailetza 27 maiatza, 2020
HodeiCloud, BIC Bizkaia Ezkerraldeko inkubagailuan

Manuel Asís Managing, HodeiClouden zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin...Leer más

Ángela Ming da solutions
Ekintzailetza 23 maiatza, 2020
‘Ming Da Consulting’: Txinan konfiantza, merkataritza akordioak eta aliantzak sortzeko zubia

Deustuko Unibertsitatearen 'Innogune' eraikinak, Donostian, balio erantsi handiko ekimen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?