Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 maiatza, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Zinemaldia & Technologyk enpresa-proiektuen lehiaketa baterako deialdia egin du bigarren edizioan

Eusko Jaurlaritzak Zinemaldia Startup Challenge sustatu du, ikus-entzunezko esparrura zuzendutako teknologia berrien proiektu bat garatzeko asmoa duten ekintzaileei eta Europako enpresa sortu berriei zuzendua, eta gaur zabalduko da deialdia.
zinemaldia & technology

Eusko Jaurlaritzak Zinemaldia Startup Challenge sustatu du, ikus-entzunezko esparrura zuzendutako teknologia berrien proiektu bat garatzeko asmoa duten ekintzaileei eta Europako enpresa sortu berriei zuzendua, eta gaur zabalduko da deialdia.

Zinemaldia & Technologyren bigarren edizioa Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronorrek antolatu dute, Europa Creativa MEDIAren eta Vicomtechen laguntzaz.

Zinemaldia & Technologyk, Donostia Zinemaldiak ikus-entzunezko teknologiaz eta industriaz hausnartzeko erreferentziazko gune bihurtzeko asmoz egindako apustu estrategikoak, 2019an bigarren edizioa izango du, bazkide eta eduki berriz hornituta. Jardunaldia irailean egingo da, Zinemaldiaren garaian, eta enpresa-proiektu berrien lehiaketa bat, maisu-eskola bat eta I+G+B enpresen aurkezpenak barne hartuko ditu.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren bitartez, Zinemaldia Startup Challenge sustatu du, ekimen honen bigarren edizioko jarduera nagusia. Ekimena bera Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronorrek antolatu dute, Europa Creativa MEDIAren eta Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntzaz. Tabakalerak programazioan parte hartuko du, 2deo ikus-entzunezkoen laborategi berriaren bitartez, eta jarduera egun gehiagotan egiteko lanean ari da.

Lehenengo edizioan, iazko irailean, teknologoen, zinemagileen eta zinemaren industriako profesionalen topagune bat izan zen Zinemaldia & Technology. Jardunaldiak, J.A. Bayona zinemagilearen maisu-eskola batek inauguratuak, sektorean teknologia ezartzea ahalbidetzen ari diren eragile publiko eta pribatuak bildu zituen.

Enpresa-proiektu berrien lehiaketarako deialdia, Zinemaldia Startup Challenge izenekoa, gaur irekiko da, maiatzaren 6an, eta hautagaitzak jasotzeko epea datorren ekainaren 15ean amaituko da. Ikus-entzunezkoetan teknologia berriak aplikatzean oinarritutako enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten ekintzaileei eta startup sortu berriei –2016ko abenduaren 31tik aurrera eratuak– zuzenduta dago lehiaketa. Gainera, parte-hartzaileek Europako herrialde batean legezko bizilekua izan beharko dute eta enpresa-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan martxan jartzeko asmoa.

 

10.000 euroko saria eta 500.000 eurora arteko finantzazio posiblea

Izen-ematea Zinemaldiaren webgunean (www.sansebastianfestival.com) dagoen online formulario baten bidez egin daiteke. Proiektuko bazkideetako adituen epaimahai batek bost finalista aukeratuko ditu eta horiek urtebetez Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko BIC (Business Innovation Center) bateko inkubagailu baterako doako sarbidea, Zinemaldiko jarduera eta ekitaldi guztietarako sarbidea eta jardunaldira joateko bidaia eta ostatu-gastuak estalita izango dituzte. Aukeratutako proiektuak prentsa-ohar baten bidez ezagutaraziko dira, abuztuaren hasieran. Azkenik, irailean, Zinemaldiaren garaian, epaimahai independente batek aukeratuko du proiektu irabazlea. Horrek 10.000 euro jasoko ditu. Gainera, bai irabazleak bai gainontzeko finalistek beraien proiektuak garatzeko 500.000 eurora arteko finantzazioa eskuratu ahal izango dute.

Erregelamendua irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.

zsc

 

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak