Zabaltzen-Sartu, enplegurako eta ekintzailetzarako prestakuntza eta laguntza Durangaldean

24 urtarrila, 2018
Zabaltzen Sartu Durangaldea

Zabaltzen-Sartu irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta duela ia 25 sortu zen desabantaila sozialean dauden pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko. Elkarteko kideen iritziz funtsezkoa da pertsonekin eta ingurunearekin lan egitea, eta beren helburua da gizarte eta lurralde inklusiboagoak eraikitzea, Enplegua sustatuz eta Negozioak Sortzeko laguntza eskainiz.

Besteak beste, laguntza zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu beren hobekuntza-plana garatzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Zabaltzen-Sartu elkarteak (beste baliabide eta agente batzuekin batera) Durangaldean egiten du lan, helburutzat hartuz eskualde inklusibo eta berdinzaleago bat lortzea: enplegurako orientazioa, lan-bitartekaritza eta prestakuntza dira horretarako erabiltzen dituen tresna garrantzitsuenetako batzuk. Behar dituzten gaitasunak eta trebetasunak ematen dizkie langabezian dauden edo lan-egoera hobetu nahi duten pertsonei, aukerak bilatu ditzaten.

Era berean, Auto-enplegu Sailak hamar urtetik gora daramatza laguntza ematen autonomo izan nahi dutenei autonomo bihurtu daitezen. Denbora horretan, Zabaltzen-Sartu elkarteak 30 prestakuntza ikastaro baino gehiago eman ditu, eta 100 negozio berri baino gehiago sortzen lagundu du eskualdean. Elkarteak behar dituen laguntzak eman diezazkioke ekintzaile izan nahi duen edonori, errazago sor dezan bere negozioa. Hala, laguntza emango dio:

– Enpresa bat sortzeak berekin dakartzan zalantzak argitzeko.

– Diru-laguntzei eta Eratze Tramiteei buruzko informazioa lortzeko.

– Enpresa Plana egiteko.

– Hasierako inbertsiorako mailegu bat lortzeko abalik gabe.

– Enpresa berriaren lehen urratsetan sor daitezkeen zalantzak argitzeko.

 

Prozesua osatzeko, elkarteak Auto-enplegurako eta Kultura Ekintzailerako Prestakuntza eskaintzen du, non aztertzen baita zein jarduera abiarazi Enpresa Plana egin ostean eta nola eskuratu negozioaren egunerokotasuna behar bezala kudeatzeko behar diren ezagutzak. Hala, modu teorikoan eta praktikoan lantzen dira hainbat alderdi, hala nola: ideia, merkatua, marketina, analisi ekonomiko-finantzarioa, eratze tramiteak, forma juridikoak eta lortu daitezkeen diru-laguntzak.

Zabaltzen-Sartu elkarteko lantalde teknikoak sakon lantzen ditu negozioa ireki aurreko diagnostiko on bat egiteko behar diren gaitasun profesionalak, ahaztu gabe zein garrantzitsua den ekintzaileari babes emozionala ematea bere erronkei aurre egiteko. Elkarteko metodologiak oinarritzat hartzen ditu pertsona bakoitzaren esperientziak eta bakoitzak eskain ditzakeen edo beharko dituen gaitasunak, uneoro kontuan hartuz genero ikuspegia eta arreta berezia eskainiz “emakume ekintzaileei”.

 

Zabaltzen – Sartu Sartu Taldea Elkarteko kide da, non proiektuak eta lan egiteko moduak partekatzen baititu beste hiru erakunderekin: Erroak , Sartu Araba eta Gaztaroa_Sartu Koop. Sinetsirik daude sareko lana funtsezkoa dela beren helburuak lortzeko, eta horregatik aktiboki lan egiten dute hainbat saretan beste erakunde batzuekin: EAPN, REAS Euskadi, UNAD… Gainera, duela denbora batetik hona, Harremanen Estilo berria ezartzen ari dira.

 

+info: www.zabaltzensartu.org

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow