Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 13 iraila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Oscar Brenchat, Veedor Solutions: “Uste dut BIC Bizkaia Ezkerraldeak ematen duen laguntza garrantzitsua dela sektoreko beste enpresa batzuekin harremanak ezartzeko”

VEEDOR Solutionsek, APPen garapenean eta industria garapenean lan egiten duen enpresak amaiera eman dio BIC Bizkaia Ezkerradeko instalazioetan egin duen ibilbideari, eta egoitza Barakaldoko Grandfor eraikinera aldatu du.
veedor

VEEDOR Solutionsek, APPen garapenean eta industria garapenean lan egiten duen enpresak amaiera eman dio BIC Bizkaia Ezkerradeko instalazioetan egin duen ibilbideari, eta egoitza Barakaldoko Grandfor eraikinera aldatu du.


Zelan sortu zen VEEDOR Solutions?

Enpresa 2014an sortu nuen. Hasiera batean proiektua industria ekoizpenaren mantentze-lanaren eta kontrolaren kudeaketarako tresna informatikoa eskaintzera zegoen zuzenduta.

Softwarea garatzeko prozesuan zehar zenbait aholkularitza tekniko lan egiten hasi nintzen makina-erremintan, hori baitzen iraganean egiten nuen lana. Diru-sarrera horiek softwarearen garapena eta ondorengo promozioa finantzatzen lagundu zidaten.

2017an, hiru urtez aholkularitza tekniko, softwarearen diseinu eta hedapen lana, guztiak batera, egin eta gero, nire langile bakarra kaleratu behar izan nuen, softwarearen salmenta ez zen errentagarria eta aholkularitza teknikoan ari nintzen. Nituen zor apurrak ordaintzea eta beste zeozertan sartzea pentsatu nuen, lan asko egiten eta itzulerarik ez zuen dirua jartzen ari bainintzen.

Une horretan, lankide ohi eta adiskide batek proiektuan sartzea erabaki zuen. Gaur egun enpresako akziodunen artean dago. Bazkide hori sartzeak erronka handiagoei aurre egiteko aukera eman digu. Bigarren eskuko makinak erosten eta saltzen hasi ginen, eta azken urtean makineria berriko hainbat markaren ordezkaritza lortu dugu. Gune batzuetan salmentaren eta aholkularitza teknikoaren esklusibitatea daukagu. Une honetan 4 gara enpresan, eta etorkizunean gehiago izatea aurreikusten dugu.


Zertan bereizten zarete sektore horretan aritzen diren gainerako enpresetatik?

Softwareari dagokionez, 5 urte ditu jadanik, eta oraindik ez dago horrelako beste ezer merkatuan. 2020an softwareari ekin gura diogu berriro, bere konektibitatea ekipoetara eta beste ERP batzuetara zabalduz.

Aholkularitza teknikoari dagokionez, zaila da horrelako profesionaltasuna eta eskuragarritasuna hain prezio onean aurkitzea.

Saltzen ditugun makinei dagokienez, aldeak azaltzea pixka bat konplexuagoa da, baina, orokorrean, esan dezakegu gugan duten konfiantzak eraginda hasi garela makina horiek saltzen.


Zelan lagundu dizuete BIC Bizkaia Ezkerraldeak zuen garapenean?

Gure kasuan laguntza ezinbestekoa izan da. Gure kasuan, laguntza ezinbestekoa izan da. BICera joan ginen, eta proiektua azaldu nien Maiteri eta Igoneri. Interesgarria iruditu zitzaien eta lagundu zezaketela esan zidaten. Denbora gutxira areto komunetako batean sartu nintzen, nire modulua… izan aurretik.

Hurrengo egunean CEDEMIra joan nintzen, Maiterekin eta Igonerekin egon nintzen, gauza berbera azaldu nien eta proiektu interesgarria zela eta laguntza emango zidatela esan zidaten. Ezin nuen sinetsi.

Denbora asko igaro orduko gela komunetako batean sartu nintzen, nire modulu propioa… eduki aurretik.

Lekuaz eta instalazioez gain, Maite oso lagungarria izan da laguntzak eta diru-laguntzak lortzeko, harremanak ezartzeko… orduan.


Zer izan da zuentzat onena azken urte hauetan?

Laguntzak eta diru-laguntzak lortzeko izan dugun babesa eta lehen mailako lekua eta instalazioak edukitzea.

Uste dut oso garrantzitsua dela sektoreko beste enpresa batzuekin, txikiekin edo handiekin, harremanak ezartzeko BICek ematen duen laguntza. Gure kasuan ez dira oso emankorrak izan, baina uste dut oso mesedegarria izan daitekeela. Batzuetan zorte kontua baino ez da izaten.


Startup berriei BIC Bizkaia Ezkerraldea gomendatuko al zenieke?

Bai. %100ean

 

Zein da orain VEEDOR SOLUTIONSen etorkizuna?

Orain etorkizuna makinak saltzea da. SAT estruktura zabaltzea eta epe ertainean Softwarearen konektibitatean berriro inbertitzea, diru-sarrerak lortzeko beste modu bat izan dadin.

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak