Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 ekaina, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

LORRAk 13 gazteri lagunduko die Bizkaiko nekazal ekonomian ekiten

Gaztenek programan garatu beharreko proiektuak
lorra

Lorra kooperatibak lehenengo sektorean ekiteko grina duten hamahiru gazteri lagunduko die. Nekazal eta abeltzaintza-zerbitzuetan dihardu Lorra, eta Gaztenek programaren barnean ekintzaileei euren negozioak garatzeko jarraigo-zerbitzu eraginkorra egiten du. Gaztenek programa HAZI Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen dute. Ekimen honen helburua urtero onartutako proiektu berriak burutzen laguntzea da; horretarako, aktibitatearen lehenengo bost urteetan laguntza eskaintzen dute, proiektuok egonkortzeko asmoz.

Aurten pandemiagatik proiektu gutxiago aurkeztu diren arren, hamahiru pertsona hauek euren negozioak 2021ean zehar finkatzeko asmoa dute, eskuragai dauden laguntzen planaren bidez. Bi andere eta hamar gizon dira, enpresa-ekintza anitzak dituztenak; hauetako batzuek baimenak eta lizentziak behar dituzte ekimenak burutzeko. 20 eta 38 urte bitarteko gazteak dira, helduago den pertsona bat salbu.

Lorrara sartu diren pertsonetarik, zazpik belaunaldiz belaunaldiko erreleboa hartuko dute euren familien enpresetan. Bereziki familia-enpresen sektoreak buru berrien beharra du. Gainontzeko seiak lehenbizikoz sartuko dira sektorean.

Aktibitateari dagokionez, hiru proiektu nekazaritzarekin lotuta daude, eta beste hamarrak abeltzaintzarekin. Ustiaketek eta ekoizpen ekologikoak azken urteotako joera bera dute, eta bost proiektuk animalien eta barazkien ustiaketa agroekologikoaren prozedura bera jarraitzen dute. Haragi-ustiaketan sartu berri diren bost ekimenak nabarmentzen dira (hauetariko bat zaldiak eta ardi-esnearekin konbinatuz).

Gainera, hiru baratz-ustiaketa daude negutegietan, bi ustiaketa ardi-esnean eta beste bi hegaztiena (landa-oiloen arrautzak). Aktibitaterako aukera berriekin bat datorren proiektu bat ere badago: barraskiloen hazkuntza eta Shittake onddoen ekoizpena.

LORRAK bere ekintzailetza-zerbitzuaren bitartez ekintzaileak gidatuko ditu programan ezarritako prozesuaren bitartez. Lehenbizi negozioaren instalazioa eta eskaeraren ebazpena egingo dira, geroago aktibitatearen tutoretza egingo da negozioaren lehenengo urteetan.

Pasa den urtean LORRAk 2012 eta 2020 artean irekitako 189 proiektutan jardun zuen. Hauetatik hamalau, 3 eta 5 urte bitarteko bizitzarekin itxi ziren, dagoeneko sektorean sartuta zeudenak eta jarraigorik gabe euren ibilbidea jarraitzen dutenak. Gainontzeko enpresek lehen, bigarren, hirugarren, laugarren edota bostgarren aktibitate urteetan laguntza izaten jarraitzen dute. Urte honetan 11 proiektu berritan lan egiten hasi dira, datozen urteotan instalatzeko asmoz.

info+: www.lorra.eus

lorra

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak