Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 12 ekaina, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Jorge Garcia, Gembira Tech-eko Zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldean gure etxean bezala sentitu gara, eta hori eskertzekoa da”

Gembira Tech, 2013an sortutako Barakaldoko enpresa da, teknologian eta marketinean aritzen dena, BIG Data eta Data Mining izenekoetan aditua.
runnea gembira tech

Gembira Tech, 2013an sortutako Barakaldoko enpresa da, teknologian eta marketinean aritzen dena, BIG Data eta Data Mining izenekoetan aditua. Amaitu du BIC Bizkaia Ezkerraldean, Ezkerraldeko Enpresa Garapenerako Zentroan, egin duen bidea, bertako instalazioetan hainbat urte egon ondoren. Orain, konpainiak Barakaldon jarraituko du ibilbidea, Azpiegitura eraikinean.

Zelan sortu zen Gembira Tech?

Enpresa hiru bazkideen jakin-min pertsonalen ondorioz sortu genuen. Ingurune digitala ezagutzen genuen, eta gure produktu propioa sortu gura genuen. Produktu hori Runnea da. Alderaketa atari gisa hasi zen, eta gaur egun komunitate liderra da running ingurunean.

 

Zertan bereizten zarete sektore horretan aritzen diren gainerako enpresetatik?

Balioa eman gura dugu, teknologian oinarrituta. Gure garapen guztiak propioak dira. Datuak biltzeko sistema masiboetatik sailkapen eta ponderazio algoritmoetara, CMS izenekoetatik igaroz. Baina garrantzitsuena aurrera eraman dugun entrenamendurako plataforma pertsonalizatua da. Runnea Academy du izena, eta entrenatzaile koalifikatuen metodologia zientifikoak interpretatzea eta entrenamendu pertsonalizatua eskatzen duten milaka edo miloika pertsonarentzat eskalagarri bilakatzea lortu dugu.

 

Zelan lagundu dizuete BIC Bizkaia Ezkerraldeak zuen garapenean?

Gure bizitzako lehenengo 5 urteetan laneko ingurune erosoa izateko aukera eman digu. Azpiegitura mailan leku paregabea da eta, gainera, eguneroko jardunean sor daitezkeen zailtasun guztietan gure ondoan dauden pertsonek kudeatzen dute.

 

Zer izan da zuentzat onena azken urte hauetan?

Gure proiektua finkatzen eta hazten ikustea. Hiru bazkideek jardunaldi partzialean eman genion hasiera, gauez eta asteburuetan lan eginez, eta orain 10 pertsona gaude soldatapean. Horrek errespetua ematen eta pixka bat beldurtzen du, baina, gure ustez, hori da jarraitu behar dugun bidea.

 

Zer azpimarratuko zenukete denboraldi horretan BICen egin duzuen bidetik?

BIC Ezkerraldea kudeatzen duten pertsonek ematen duten giza harremana. Gure etxean bageunde bezala sentitu gara, eta hori asko eskertzen da.

 

Startup berriei BIC Bizkaia Ezkerraldea gomendatuko al zenieke?

Inolako zalantza barik. Izan ere, dagoeneko egiten ari gara euren jarduera hasteko leku bila ari diren hainbat enpresa adiskiderekin.

 

Zein da Gembira Tech-en etorkizuna?

Gure etorkizuna Runnea hazten jarraitzea da, nazioarte mailan (Italian bagaude dagoeneko), eta Runnea Academy Europa osoko online entrenamendu plataforma handiena bilakatzea. Berba potoloak dira, baina hori lortu gura dugu!

 

www.runnea.com

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak