Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

15 azaroa, 2017
Ikusmen artifiziala eta errealitate handitua industriaren sektorerako

Nuavis startupa sortu zen 4.0 Industriara eramateko ikusmen artifiziala, errealitate birtuala eta errealitate handitua
Ezkerretik eskuinera, David Oyarzun eta Andrés Navarro, Nuavis enpresako zuzendari nagusia eta teknologiako zuzendaria, hurrenez hurren

Nuavis startupa sortu zen 4.0 Industriara eramateko ikusmen artifiziala, errealitate birtuala eta errealitate handitua

 

Ikusmen artifiziala 4.0 Industriari lotutako teknologia bat da eta lotura estua du beste teknologia batzuekin, hala nola, errealitate birtualarekin, errealitate handituarekin edo sentsorikarekin. Market Research Future aholkularitzaren “Makinen ikusmena eta ikuskapen merkatua 2017-2022” azterlanaren arabera, ikusmen artifizialaren sektorea 15.460 milioi dolarreko mundu mailako negozio-zifrara iritsiko da 2022rako, %8,1eko hazkundeak izango dituelarik urtero.  Kopuru horiek argi uzten digute gero eta gehiago aplikatu eta erabiliko dela.

 

Ikusmen artifizialaren helburua da gailuaren softwarea gai izan dadila irudi bat atzeman eta ulertzeko eta irudi horren arabera jokatzeko. Funtzioak oso sinpleak izan daitezke, esaterako, ibilgailu baten matrikula ezagutzea edo objektuak eta pieza baten fabrikazio-akats txikiak detektatzea. Horretarako erabiltzen dira bideo-kamerak baliatzen dituzten ikuskaritza teknologiak edo 3D objektuak datu dimentsionalen bidez berreraikitzeko sistemak.

 

Nuavis konpainia gipuzkoarrak ezin hobeto ezagutzen du horrelako teknologien potentziala. Enpresako bi bazkideak hainbat urtez aritu ziren lanean arlo horretan, Vicomtech IK4 teknologi zentroan. Behin aztertu ondoren teknologia horiek 4.0 Industriarekin lotutako hainbat prozesutan izan zitzaketen aplikazioak, 2017ko ekainean startup hau abiarazi zuten, eta dagoeneko sinatu dituzte beren konponbideak garatzeko lehen kontratuak.

 

Langileak gidatzeko sistemak

Ikusmen artifizialaz gain, Nuavis enpresak errealitate birtualeko eta handituko teknologiak ere aplikatzen ditu. “Ikusmen artifizialeko eta errealitate handituko algoritmoak darabiltzaten software liburutegiak egin ditugu.  Horrelako softwaretik abiatuta, prozesuak automatizatzeko konponbideak eskaintzen dizkiegu bezeroei.  Kontua ez da neurrira eginiko produktuak ekoiztea hirugarrenentzat, baizik eta garatu ditugun liburutegiak aprobetxatzea eta gure bezeroen erronkei egokitzea” azaldu du David Oyarzunek, Nuavis enpresako zuzendari nagusiak.

 

Automatizaziora zuzendutakoaz gain, bada beste produktu bat, errealitate handitua eta ikusmen artifiziala darabiltzana, eskuzko prozesuak egin behar dituzten langileek akatsik egin ez dezaten.  “Tirada murritzeko xafletan txertatu beharreko osagai elektronikoak eskuzko prozesu mekaniko baten bidez kokatu behar dira, eta ohikoa da horrelakoetan akatsak gertatzea, alegia, okerreko osagai bat kokatzea edo dagokion osagaia ez dagokion moduan jartzea serie oso batean edo xafla askotan. Akats horiek konpontzeko berriro soldatu behar izaten dira piezak, eta horrek kostu gehigarriak dakartza. Software bat diseinatu dugu langile batek bere lanpostuan egiten dituen prozesuak gainbegiratzeko eta laguntza automatikoa emateko denbora errealean. Sistemak ikusmen artifizialeko eta errealitate handituko teknologiak darabiltza langilea gidatzeko mihiztadura prozesuetan, bere lan-fluxuaren jarraipena egiteko eta akatsik ez dela gertatzen ziurtatzeko. Produktu hori guztiz egokitu daiteke lanpostu eta prozesu desberdinetara” zehaztu du Nuavis enpresako zuzendari nagusiak.

 

Bestalde, errealitate handitua eta ikusmen artifiziala darabiltzagu urruneko laguntza teknikoa emateko, horrela saihesten direlarik profesional baten joan-etorriengatiko kostuak, Oyarzunek azaldu bezala: “Langile adituek batetik bestera joan behar izaten dute makina espezializatuen mantenimendu-lanak egiteko eta matxurak konpontzeko.  Gertakari horietako asko lantegiko mantenimenduko langileek konpondu ditzakete, adituaren urruneko argibideak jasotzen badituzte. Guk bistaratze aurreratuko tresna bat diseinatu dugu, urruneko mantenimendu horretan euskarri gisa erabiltzeko. Softwareak  ikus-entzunezko komunikazio-kanal sinkronizatu bat sortzen du mantenimenduko arduradunaren eta aditu baten artean bideo streaming bidez, eta hala, 3D oharrak edo beste elementu batzuk txertatu daitezke, lantegiko langileak hobeto jarrai ditzan adituaren argibideak”.

 

Errealitate birtualaren esparruan, Nuavis enpresak bestelako konponbideak ere lantzen ditu, besteak beste, produktuen konfigurazioak edota maketa batean egiteko zailak diren azpiegitura handien konfigurazioak. “Errealitate birtualari esker objektua edo eraikina birsortu dezakegu, bezeroek ikus eta uler dezaten nolakoa izango den. Training tresnak ere eskaintzen ditugu langileak entrenatzeko eta prestakuntza emateko” gogorarazi dute Nuavis enpresako kideek.

Basque Industry 4.0 30 uztaila, 2020
SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun...Leer más

First Lego League España
Basque Industry 4.0 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 27 uztaila, 2020
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

  SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?