Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 martxoa, 2017
Helena Orella eta Inma Sánchez, Boston Decoración: altzari “klasiko berrituak” prezio lehiakorretan

Beti gustatu izan zaie dekorazioaren mundua, eta beti bizi izan dute dekorazioa zaletasun bezala, askotan bisitatu dituztelarik altzari azokak, merkatu txikiak, “desembalaje” azokak, antikuarioak eta tailerrak. Duela urte batzuk otu zitzaien afizio hori ofizio bihurtzea, “geure etxeak altzariz janzteko garaia iritsi zitzaigunean; une hartan ohartu ginen Bilbon eta inguruetan ez zegoela guk nahi genuen bezalako altzaririk arrazoizko prezioan…”.

Horrela piztu zitzaien Helena Orella eta Inmaculada Sánchezi altzarien alderako interesa. “Sarritan ateratzen zen negozio-ideiaren gaia gure hizketaldietan, hala ere, inoiz ez genuen une egokirik aurkitzen martxan jartzeko, gure jarduera profesionalek -dekorazioaren mundutik oso urrun zeudenek- denbora asko kentzen zigutelako…”.

Eta iritsi da zuen afizioa ofizio bihurtzeko unea!

Bizitzan badira momentu eta testuinguru batzuk, aprobetxatu egin behar direnak, eta hauxe da gurea: orain gai gara elkarrekin uztartzeko gure lanbideak (Inmak zerbitzuen sektorean dihardu eta Helenak nazioarteko proiektu zenbaiten erakunde arteko harremanak kudeatzen ditu) eta dagoeneko negozio bihurtu dugun dekoraziorako zaletasuna. Erronka handia da guretzat, eta erakutsi nahi dugu badugula borondatea, lanerako gogoa, antolakuntza ona eta ideia berritzaile bat, eta horrekin guztiarekin gai izango garela erronkari erantzuteko eta, gainera, gure famili bizitzarekin bateratzeko.

 

Inma, zer da zehazki Boston Decoración? Denda bat? Showroom bat?

Boston Decoración altzari biltegi bat da. Ez da kaleko denda bat edo lokal komertzial bat. Bilbo erdiguneko eraikin industrial batean dago, lehen solairuan, eta aldez aurretik adostutako hitzorduen arabera irekitzen dugu. Formula horri esker asko murrizten ditugu kudeaketa-gastu finkoak, eta hori gero nabaritu egiten da gure artikuluen prezioetan. Espainia eta Europako lehen mailako dekorazio markak dira, baina prezioak nabarmen murrizten dira negozioa desberdin kudeatzen dugulako. Horregatik dira gure prezioak hain lehiakorrak.

 

Eta nolako altzariak daude zuen produktu katalogoan?

Boston Decoración biltegiak altzari mota oso zehatz bat eskaintzen du, gaur egun “klasiko berritua” deitzen zaiona. Desugertutako altzariak dira, akaberetan patinak dituztenak eta egur naturalekin eginak, eta “shabby chic” aire bat dutenak. Estilo hori primeran gelditzen da altzari garaikideagoekin eta material desberdinetako (altzairua, zura, beira eta galbanizatuak…) konbinaketekin. Asko gustatzen zaigu nahasketa ordenatu eta harmoniatsua. Espazio goxoak eta atseginak sortzea dugu helburu. “Etxe bat egitea” deitzen diogu guk.

Mota guztietako altzariekin lan egiten dugu: mahaiak, oheburuak, komodak, arasak, bitrinak, liburutegiak, aulkiak, besaulkiak, lanparak… Biltegian stock handia daukagu gure bezeroek unean bertan eros dezaten, eta gainera, katalogo asko dauzkagu altzari bat aukeratu eta eskaerapean erosteko.

Sare sozialak dira orain sustapenerako eta bezeroekin harremanetan jartzeko tresnarik garrantzitsuena

Egia da bai, eta Boston Decoración enpresaren negozio-eredua kontuan hartuta, are gehiago. Ez daukagu erakusleihorik, ez gaude inguru komertzial batean, ezta ere kalean. Gure web orria eta sare sozialak dira gure erakusleihoa. Horregatik, asko landu behar ditugu, sustapenerako eta bezeroekin harremanetan jartzeko tresna nagusia dira eta. Facebook, Instagram (@bostondeco) eta Pinterest sareak erabiltzen ditugu. Eta beste salmenta kanal alternatibo batzuk ere bai, besteak beste, Wallapop, Milanuncios eta Todo Colección.

Prestakuntza jasotzen ari zarete Bilbao Ekintzan, beste pauso bat emateko, hots, proiektua ordenatu eta norabidea emateko.

Bilbao Ekintzako aholkulari taldea izugarria da. Asko laguntzen digute, bai arlo juridikoan, bai kontularitza arloan, bai marka erregistratzerako orduan… Zerbitzu aparta da, eta profesional paregabeak ditu. Zoratzen gaude.

 

Helena, munduan hainbeste bidaiatuta aukera izango zenuen fabrikatzaileak, materialak, kalitateak, eta abar ezagutzeko.

Bai, horiek denak ikusi eta ezagutu ditut. Informazio eta kontaktu asko bildu ditut; lehen kontu pertsonaletarako erabiltzen nituen, eta orain gure negozioan aplikatzen ditut. Atzerriko hornitzaileak, fabrikak, kalitate ziurtagiriak, margo motak eta teknikak…

 

Sareak ere aukera asko ematen ditu edozein motatako produktuak erosteko. Lehia izugarria da!

Egia da. Baina guk eskaintzen duguna ez da existitzen Bilbon eta inguruetan: etxe gehienetan “jartzeko moduko” altzariak. Gureak “luxuzkotzat” hartzen dira, batez ere garestiak direlako, baina guk arrazoizko prezioan saltzen ditugu. Onlineko web orri bat diseinatzen ari gara, 400 erreferentzia baino gehiagorekin. Gustura hartuko genuen guk horrelako zerbait geure etxeak altzariz hornitzen ari ginenean! Guk ez genituen hemen erosi gure altzariak.

+info: www.bostondecoracion.com
helena orella inma sánchez boston decoracion

wake up eus
Ekintzailetza 10 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 6tik 10rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Pablo Ocaña the glocal network
Ekintzailetza 9 uztaila, 2020
Adimen kolektiboa; XXI. Mendeko erronka erakundeentzat

“Komunitatea" ia mundu guztiak ulertzen duen terminoa da eta gero eta garrantzitsuagoa da edozein...Leer más

crowdfunding bizkaia
Ekintzailetza 8 uztaila, 2020
Igo zure proiektua, finkatu lortu nahi duzun zenbatekoa eta hasi finantziazio-erronda. Oso erraza!

Baduzu proiekturik buruan, baina ez dakizu nola finantzatu? Crowdfunding Bizkaia aurkezten...Leer más

eic aceleradora europea
wake up eus
Ekintzailetza 3 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?