Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 8 apirila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

‘Dëna’, haurraren garai guztietarako jostailua

Roberto Garcia diseinatzaile industriala da bokazioz eta 20 urtez jardun da Gipuzkoako enpresa handien I+D sailetan. Diseinatzaile eta aita izatetik duen esperientziagatik, 2015ean jostailuetan silikona ia erabiltzen ez zela ohartu zen, beste sektoreetan ez bezala. Ondorioz, diseinu berriak egituratzen hasi zen, material ziur, malgu eta iraunkor honen abantailak aprobetxatuz. Hala sortu zen DENA TOYS, ‘platino […]
dena roberto garcia toys

Roberto Garcia diseinatzaile industriala da bokazioz eta 20 urtez jardun da Gipuzkoako enpresa handien I+D sailetan.

Diseinatzaile eta aita izatetik duen esperientziagatik, 2015ean jostailuetan silikona ia erabiltzen ez zela ohartu zen, beste sektoreetan ez bezala. Ondorioz, diseinu berriak egituratzen hasi zen, material ziur, malgu eta iraunkor honen abantailak aprobetxatuz. Hala sortu zen DENA TOYS, ‘platino silikona’ erabiliz jostailuak diseinatu eta ekoizten dituen enpresa, produktuak ‘dena’ markaren bidez merkaturatzen dituena.

 

Sormenezko jostailu ziur eta dibertigarriak, nola sortu zen negoziorako ideia?

Ideiaren gakoa silikona da, aita eta diseinatzaile izatetik bururatu zitzaidan, denbora galtzen ari nintzela iruditzen zitzaidan lanegun aspergarri batean…

Jatorrizko ideia txupeteak edota biberoiak egiteko erabiltzen den material ziur bera erabiltzean datza, jostailu ziurragoak sortzeko ere balio duena!

Silikona erabilgarritasun handiko materiala da. Malgua baina erresistentzia handikoa, eta haren egiturak ez die haurrei inolako kalterik egiten. Gainera, -60ºC-etik +220ºC-era bitarteko tenperaturak jasan ditzakeenez, plater-ikuzkailuan, labean zein izozkailuan sar daiteke!

 

Jostatzea ekintza serioa da; bizitzea, ikastea, garatzea, are serioagoa!

Dëna-k orain arte hutsik egon den merkatuaren esparrua hartzen du: platino silikonaz eginiko jostailu-sorta, egurrezko eta zurezko ohiko jostailuen aurrean alternatiba izan nahi duena, gure ustez azken hauek ez baitira haurren beharrizanetara moldatzen.

Materialaren segurtasunak eta diseinu minimalista baina malguak, bai haurtxoek bai 6-7 urteko haurrek gozatzeko jostailua lortu dute, era anitzetan jostatu dezaketeelako euren hazkuntzaren une desberdinetan.

 

Haurtzaroaren garai guztietarako aproposa den jostailua, konbinazio anitz dituena…

Halaxe da! Gure ustez jostailua haurtxoari egokitu behar zaio, eta ez alderantziz…

Haurrek den-dena ahora eramateko joera dute lehenengo hilabeteetan; jostailu honekin erabateko segurtasunaz egingo ahal dute.

Urtebete edo bi urte dituztenean, jostailua kolpatu, jaurti edo busti ahal izango dute araurik gabeko jokoan. Honelako jokoa funtsezkoa da haien garapen kognitibo, fisiko eta emozionalerako!

3, 4 edo 5 urte dituztela, joko sinbolikoa garatuko dute. Forma eta kolorearen arabera sailkatzen ikasiko dute, eta figurak pilatzeko kontzentrazioa eta kemena ere garatuko dituzte.

Bospasei urteetatik aurrera gurasoekin olgatu ahal izango dute, madalenak edota fruta-izozkiak prestatuz.

 

Dëna jostailu eta haurtzaintza-dendetan, farmazietan, merkataritza-zentroetan eta beste hainbat lekutan topa daiteke. Produktuak online dendaren bidez ere eros daitezke.

Banaketa-enpresen bitartez, dëna-k tratu oneko jostailu-denda txikien aldeko apustua egin du. Kalitatezko produktu eta marka gutxi batzuk eskainiz eta bezeroekiko tratu zuzena izanik, kasuan kasuko produkturik egokiena eskaintzen dituzten dendak.

Jakin dakigu orokorrean kontsumoa transformatu eta digitalizatzen ari dela. Zentzu honetan ere jarduten ari gara, zehazki www.denatoys.com webgunearen bidez eta duela zenbait hilabete gurekin harremanetan jarri zen Amazonen bidez.

 

Besteak beste, enpresa nazioartekotzea duzue lehentasun eta erronka nagusi.

Dëna mundu mailako bokazioz sortutako proiektua da, hasiera-hasieratik helburu honetarako prestatu ginen. Honetarako, marka eta diseinuak nazioartean erregistratu eta babestu genituen.

2019ko urtarrilean bigarrenez aurkeztu gara Alemaniako Nuremberg hirian urtero ospatzen den jostailuen sektorearen azokarik garrantzitsuenera: www.spielwarenmesse.de

Nazioartera zabaltzeko ahalegin honi zor, Portugal, Italia, Belgika, Holanda, Luxenburgo, Polonia, Estatu Batuak, Kanada, Erresuma Batua eta Taiwanera sartu gara, nahiz eta oraindik bolumen txikiaz izan den.

Orain, merkatu hauetan finkatu eta Frantzia eta Alemaniara iristea dugu helburu. Merkatuok eskura daudela dirudi, baina oso zaila da bertan sartzea!

Egia esan, pozarren gaude urte bian egin dugun lanagatik. Eta garrantzitsuena, goizean-goizean lanera etortzea gogoko dugu!

 

+info: www.denatoys.com

dena roberto garcía

DENA TOYS Donostian finkatuta dago. Enpresa, oinarri teknologikoa duen proiektu berritzaile gisa kalifikatu zuen enpresa berritzaileen babeserako programak. “Ekintzaile/Txekintek”, izena du programa honek. Enpresen Laguntzarako BIC GIPUZKOA Zentroak kudeatu eta gainbegiratu du ekimen hau, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Enpresa-garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) babesaz.

2017an Donostia Sustapenaren INNPLANTA proiektuaren laguntza jaso zuen.

2018an, Dëna-k Donostia Sustapenaren EKIN+ programan partehartu zuen, baita nazioartekotzeko laguntzarako ICEX NEXT programan ere.

Azkenik, 2019an NEBTS programaren laguntza jaso du nazioartekotzeko, Gipuzkoako Bazkundearen bidez.

 

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak