Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 urtarrila, 2015
Concha Vidales, DNA DATA: nazioarteko talde batean, guztiok engranaje beraren zati gara

DNA Data gaixotasun genetikoen diagnostiko molekularrean espezializatutako enpresa biomediko bat da. 

DNA Data Donostiako Teknologi Parkean kokaturik dagoen enpresa bat da, Ekintzaile/Txekintek programaren “Oinarri Teknologikoko Proiektu Berritzaile” izendapena jaso zuena. BIC BERRILAN, S.A.k kudeatzen duen eta Enpresa Berritzaileen Sorkuntza sustatzen duen programa horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta SPRI-Enpresa Garapeneko Euskal Agentziaren laguntza du.

Gipuzkoako enpresa berritzaile honek diagnostikorako, aholkularitzarako eta aholku genetikorako zerbitzu integrala eskaintzen du. DNA Datako arduradun Concha Vidalesek enpresa eta bere zerbitzuak aurkeztu dizkigu.

 

Concha, gaixotasun genetikoen diagnostikoa gizartearen eskaera bat da ala oraindik ere kontu ezezaguna da?

Gaixotasun genetikoen diagnostikoa ezinbesteko tresna bihurtu da diagnostikoa konfirmatzeko prozesuetan eta prozesu prediktiboetan. Gizarteak gero eta gehiago eskatzen du gaixotasun genetikoen diagnostikoa egitea, baina oraindik ezjakintasun handiagoa dago honen inguruan, jendeak ez baitaki zer diagnostikatu daitekeen eta zer ez honelako probekin.

 

Sektore biomedikoa proiekzio handieneko sektoreetako bat da ekintzailetzaren arloan, baina lantzeko zailenetako bat ere bai maila handiko osagai zientifiko-teknologikoa duelako. Zein zutabetan oinarritu zen zuen negozio-eredua?

Alde batetik, gure arloko espezializazio handia, hainbeste urtetako lanaren emaitza dena; eta, bestetik, eskaera soziala, gizarteak proba zehatzak behar dituelako baina ordaintzeko moduko kostuan.

 

Europar Batasuneko VII. Programa Markoko AngeLab proiektuan parte hartu duzue, zein abantaila eman dizue proiektu horrek zuen eguneroko jarduera garatzeko?

Abantaila asko lortu ditugu, baina beharbada garrantzitsuena izan da nazioarteko talde batean sartu garela eta talde horretan gauden guztiok engranaje beraren zati garela, bakoitzak bere zeregina badu ere.

 

2013aren hasieran, behin AngeLab proiektuko ikerkuntza lanak bukatu ondoren, asmoa zenuten AngeLab probak teknikoki baliozkotzeko Osakidetzako zentro eta ospitaleetako pazienteekin… Lortu zenuten zuen helburua?

Bai, AngeLab proben baliozkotze teknikoa 2016an egingo da.

 

Enpresa abian jarri zenutenetik nabarmen zabaldu duzue zuen jarduera-zorroa, une honetan zein zerbitzu eskaintzen dituzue?

Gure zerbitzu eskaintza esanguratsuki hazi da, batez ere sekuentziazio masiboko teknologiaren arloan. DNA Datak sekuentziazio masiboko bere plataforma du, eta horrek aukera eman digu gaixotasun konplexuentzako garapen ugari egiteko. Garapen horiek ezin ziren lehen egin garestiegiak zirelako.

 

Euskal erakundeen laguntza nahikoa izan da enpresa abian jarri eta indartzeko?

Euskal erakundeen laguntza oinarrizkoa izan da eta aurrerantzean ere hala izatea espero dugu. Ez bakarrik enpresa sortzeko, baita ere enpresaren egokitzapenerako behar izan dugun material guztia erosteko. Espero dugu sendotu egingo garela etorkizun ez oso urrunean.

 

Sektore honetako enpresetan ez dago etorkizunik ez badago I+G+B-rik. Esan diezagukezu zein aurrerapen lortu dituzuen arlo honetan?

Oraindik ezin dugu ezer esan gure aurrerapenei buruz, urte bi baino ez daramatzagulako sektorean, baina aitortu beharra dago indartzen ari dela diagnostikoko teknologia hauen automatizazioaren aldeko apustua, automatizazioaren bidez posible delako teknologia hauek orokortzea eta kostuak merkatzea.

 

Azkenik, zeintzuk dira zuen hurrengo erronkak, nola ikusten duzu DNA Data bost urte barru?

Espero dut gaixotasun genetikoen diagnostikoko erreferentea izango garela nazio mailan, eta, jakina, ezinbesteko zentroa Euskadin.

 

+info: www.dnadata.es

wake up! resumen CAS
Up-euskadi 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Up-euskadi 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Up-euskadi 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?