Binary Soul-ek bere GTS-aren aldeko apustua egiten du, giro industrialetan langileak prestakuntzeko sistema

1 otsaila, 2018

Binary Soul orain dela lau urte sortu zen. Kide fundatzaileak bideokojoetan espezializatutako DIGIPEN unibertsitate amerikarrean ezagutu ziren. Bertan, Lanbide eta Bilbao Ekintzaren diru-laguntzaz, Jokoen Diseinu eta Garapenari buruzko kurtso bat egin zuten.

Lan bila inorengana jo eta “lortutako potentziala ez aprobetxatzeko arriskua izan” beharrean, gure ezaguera euskal enpresen esku ipintzen ekitea erabaki genuen”. Etengabeko eboluzioan daudela, software birtual interaktiboan, gamifikazioan eta formakuntzan espezializatu dira, “elkarrekintza esanguratsuak eratzeko lanabes teknologiko” zenbait garatuz.

 

Zeuen hastapenetatik, neurrira eginiko konponbide berritzaileak garatzearen alde egin zenuten.

Dela neurrira eginiko garapenetan, dela geure garapenetan proposatzen ditugun konponbideetan, agertu nahi dugun ezaugarririk funtsezkoena bideojokoen geure ezagueraren erabilera (gamifikazioa) da. Honen bidez, gure bezeroak ase ditzaten konponbideak aurkitu nahi ditugu, erabiltzaileak motibatzeko erabilgarritasun gehiago ekarriz. Hauxe da garrantzitsuena; teknologiak helburu jakin bat lortzeko erremintak baizik ez dira, baina funtsezkoena hauek konponbide ‘teknifikatuegirik’ gabe erabiltzen jakitea da.

 

Zuen sorkuntzetako bat Etxanobe Jatetxearen Kartarekin du lotura.

Hala da, gugan konfiantza jarri zuen lehenetarikoa izan zen Fernando Canales, Etxanobe jatetxearen sukaldaria. Orduan, mahaikideei informatzeko, haren karta digitalizatu genuen eta, orain dela gutxi, haren jatetxerako sistema berritzaile bat ezarri dugu. Honek, mahaikideei informatzeaz gain, zerbitzariak sukaldariekin harremanean jartzen ditu, agindutako jan-edanak kudeatzeko. (https://goo.gl/MvbW2i)

 

Baina gehienbat zeuen proiektuak beharbada giro industrialera zuzenduta daude…

Gure konponbideen eskaintzak eta bezero tipoek giroari loturiko heltze prozesu “naturala” izan dute. Gero eta harreman gehiago izan ditugu bezero industrialekin. Haiek proposatutako beren neurrirako sistemen eskaeren bidez, norantz jo behar genuen asmatu genuen… Eta entzun egin diegu! Zeren gurekin harremanetan jarri diren industria munduko agenteen eskakizunei esker, ‘GTS’ (Gamied Training System) pertsonak prestakuntzeko gure sistema berria sortu dugu.

 

Eman egiguzue zuen aplikazio industrialen adibideren bat…

Azken hileotan industriarentzat garatutako aplikazioei loturik, IPF-ren kasua dugu adibidetzat. Mundu osoan zehar poliuretanozko bitsa ekoizteko fabrikak diseinatzen, montatzen eta aurrera eramaten diharduen enpresa dugu IPF. 3D-an eginiko solairuen konfiguratzaile bat diseinatu diegu, zeinarekin proiektuak bideratu eta elkarbanatu ditzaketen modu erraz eta arinean.

 

“Gamifikatzaileak gara: Game thinking-aren bidez, erabiltzaileen motibazioak eta interesak detektatzen ditugu, eta joku bidezko konponbideak proposatzen ditugu.

Garatzaileak gara: Neurrira egiten ditugun garapenek teknologiarik aurreratuenak zabaltzen dituzte, erabilera erraztuz eta elkarrekintza bermatuz.

Sortu eta diseinatu egiten dugu: Bideojokoak sortzen ditugu, gamifikazio-estrategiak diseinatzen ditugu, giro birtualak zabaltzen ditugu, belaunaldi berrien formakuntzan dihardugu, …”

 

Halaber, aisirako produktuak ere ekoitzi dituzue, hala nola Sorginen Kondaira edo Pilotako simulagailu birtuala.

Industriari bagagozkio ere, bideojokoetan datza gure zaletasuna. Ekoiztu ditugun aisirako 3 produktuek (ordenagailurako Sorginen Kondaira jokoa, errealitate birtualezko esku pilota simulagailua den EHBP eta Sorginen Erronkak, mugikorretarako bideojokoa) ez dute enpresa garatzeko eta aisirako produktu gehiago sortzeko etekin nahia ematen. Hau dela eta, bideojokoen sektorea bere horretan utzi dugu momentuz, horrekin ahaztu barik, jakina. Etorkizunean hari ekiteko baliabideak izan ezkero, berriz egitea gustatuko litzaigukeen lana da.

 

Beraz, zuen hurrengo erronkari itzulita, GTS, giro industrialetan langileak prestakuntzeko sistema.

Halaxe da, lehentxoago komentatzen aritu garen bezala, GTS gure etorkizuneko apustua da, azken 3 urteotan garatzen ibili garen sistema. Industria-prozesuetan langileak formatzeko plataforma da, edo gaur egun deitzen zaien bezala, pertsonak prestakuntzeko zerbitzu aurreratua, 4.0. industriaren zentroetan lan egin dezaten.

Sistema honetan editore bat dugu, zeinaren bidez bezeroek eurak beren prozesuak sortzeko gai diren, beren langileen artean errazki banatzeko. Formatzaileen bizitza errazteko eta pertsonen produktibitate ezaren epea arintzeko pentsatuta dago dena: http://www.binarysoul.net/eu/portfolio/gts

Dagoeneko automozioaren sektoreko hiru korporazio handiren interesa jaso dugu, datozen hilabeteetan sistema aplikatuko diegula. Urte honen bigarren bihilekoan zerbitzu hau plataforma berri honekin eskainiko dugu industriaren arloan formakuntzarako beharrizanak dituen ororentzat.

 

Honakook osatzen dute Binary Soul: Santiago Córdoba / Commercial Maganer, Beatriz Ausucua / Production Manager, Carlos Cabarcos / Creative Director, Endika Campo / Technical Manager eta Javier Ortiz / Software Engineer.

Binary Soul-entzat, ‘sinergia’ hitzak “osotasuna zati guztien batuketa baino gehiago dela” adierazten du. Hargatik, beren ikuspegi eta esperientziaren bidez laguntzen dieten kolaboratzaileak dituzte; besteak beste  EuskaltelCIE AutomotiveErkideInnobasqueMicrosoft BizsparkGaiaBasque GameSom EnergíaRadio/Tele7 edota TheGlocalNetwork.

Informazio gehiagorako: www.binarysoul.net/eu

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow