Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 26 Azaroa, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

BEE AGRITECH: Lehen sektorea indartzen etorkizun jasangarri eta seguruagoa izateko

Oinarri Teknologikoko Enpresa Berria, nekazaritza, abeltzaintza eta eztigintzaren sektorean erreferente izan nahi duena produktu agrobioteknologikoetan, formakuntza zerbitzuetan eta aholkularitzan, lehenengo sektorea indartzeko asmoz.
bee agritech

Bee Agritech UPV/EHUko Ekintzailetza eta Enpresen Zuzendaritza Masterrean (MBAe3) sortu zen, 2019. urtean: “Master honetan elkar ezagutu genuen eta hiru kide elkartu ginen: Lorena Ruiz de Larrinaga, Maria del Carmen Navarro eta José Miguel León Roda”. Orduan ohartu ziren produktu ekologikoen eskaera gero eta handiagoa dela: “Zorionez, osasunarekiko eta klima aldaketa iraultzearekiko kezka handiagoa da orain…”

Alabaina, nekazaritza industrialak elikaduraren merkatua menperatzen jarraitzen du: “Konturatu ginen soroetan agrotoxiko gehiegi erabiltzen direla eta Varroa bezalako izurriteak erleak desagerrarazten ari direla. Hortaz, polinizazio gutxiago dago, eta agrotoxiko gehiegiren erabilerak lurrak elikagarri gutxiago izatea dakarrenez, nekazari eta erlezainen uztek behera egin dute…”

 

Berrikuntzak eta Teknologiak oraindik asko dute emateko nekazal esparruan…

Hala da, geure lehenengo ikerketetan konturatu ginen lehen sektorean oso berrikuntza gutxi dagoela, oso konponbide gutxi eskaintzen dira. Ondorioz, laborategietan garatutako teknologiak soroetara eraman eta benetan behar dituztenen eskura jartzea erabaki genuen.

 

Ibilbide luzea daramazue bioteknologian ikertzen eta NBA bat egin duzue EHUan proiektu hau kaleratzeko. Garrantzitsua da ezagutza hau lehen sektorean aplikatzea, zalantzarik gabe.

Laborategietan ikasitakoa lehen sektorean aplikatzea oso garrantzitsua da, soilik honela eskain ditzakegu kalitatezko konponbideak sektorearentzat. Elikadura ekologikoa, osasuntsua eta jasangarriaren eskaera gero eta handiagoa da, baina konponbide gutxi eskaintzen zaizkie nekazari eta erlezainei euren uzta tradizionalak ekologiko bihurtzeko. Honegatik, ezagutza bioteknologikoak laborategitik atera eta produktu gisa sorora eraman behar dira, gizartean eragin positiboa izan dezaten.

 

Bee Agritech-en sektorearen berrikuntzaren alde egiten duzue, biofertilizanteen eta digitalizazioaren ezarpenaz. Biozientzia oso beharrezkoa da sektorearentzat.

Populazioaren hazkunde esponentzialaren aurrean, elikagaien gabezia gizartearen arazo larria da. Hargatik, funtsezkoa da nekazari eta erlezainen ekoizpena handitzea, betiere ikuspuntu jasangarri batekin. Sektorearen digitalizazioak soroetako ekoizpena handitzea ahalbidetuko du, izurriteak murriztuz eta biofertilizanteak eta ura behar den kantitatean erabiliz. Era berean, mikroorganismoetan eta materia organikoetan oinarritutako biofertilizanteak erabiltzea uzten ekoizpena handitzen du, lurrak biziberritzen ditu, bioaniztasuna babesten du eta klima aldaketari aurre egiten dio.

Digitalizazioaren gaur egungo arazoa ekoizle txiki eta handien arteko alde handian datza. Ekoizle txikiek ez dute teknologietan inbertitzen, haientzat garestiegia baita. Hortaz, Bee Agritech-ek edonorentzat eskuragarri den zerbitzu gisa planteatzen dugu.

 

Zein konponbide eskaintzen dituzue I+Dan?

Lehenik eta behin, erlezainen sektorean CSIC, Aleo Vitro eta ENBArekin kolaboratzen dugu Varroa suntsitzailea akaroaren urkako biozida bat sortzeko. Jatorri begetala duten organismoen estraktuak oinarritzat hartzen dira, laborategian varroaren aurkako efektibotasuna erakutsi ondoren. Gainera, apitoxina ateratzeko makina baten prototipoa garatzen ari gara, erlezainen produktu-sorta handiagotzeko.

Bestalde, nekazarien sektorearentzat biofertilizanteak diseinatzen ditugu ekonomia zirkularraren bidez. Hauek lurreko mikroorganismo ongarriak dituztenez, elikagarrien erabilgarritasuna hobetzen laguntzen diete uztei. Egun produktu bat dugu eta geure produktu-sorta zabaltzeko formula berriak diseinatzen ari gara.

 

Nekazarien sektorea eta nekazariak eurak ohartu al dira agrobioteknologiak eta berrikuntzek dakartzaten abantailez?

Orokorrean, gehienek ez dakite agrobioteknologiak eta berrikuntzak ekar diezazkieten onurak zeintzuk diren. Gainera, sektorean mesfidantza nahikoa dela sumatu dugu. Hortaz, Bee Agritech-ek nekazari eta erlezain txikiekin kolaboratzen dugu produktu bioteknologiko pertsonalizatuak diseinatzeko. Produktua haiena ere dela sentiarazi nahi diegu. Horrez gain, aholkularitza eta formakuntza zerbitzuak eskaintzen ditugu nekazaritza organikoa, jasangarria eta bioaniztasunarekin bateragarria lortzeko asmoz, haiek ere gure produktuen abantailen berri izateko. “Win-win” filosofiarekin lan egiten dugu beti.

 

Berriki “Emprendiendo para una Economía Circular” Webminarrean parte hartu duzue, zuentzat berebiziko garrantzia duen arloa…

Ekonomia zirkularra eta kilometro zeroko produktuak sustatzera motibatzen gaitu, hainbat arrazoi direla medio. Hasteko, bertoko ekonomia indartu nahi dugunez, geure baliabideak bertokoak izateko asmoz lan egiten dugu. Bestalde, geure inpaktua ahalik eta txikiena izatea nahi dugu, geure kostuak murriztuz hondarrak eta beste industria batzuen azpiproduktuak erabiliz. Zorte handia dugu merkatuan balorerik ez duten produktuak erabiltzearren, beste industria batean balorea duen produktua garatu baitezakegu. Ondorioz, kalitate handiko produktuak sor ditzakegu, ekoizpenean eta klima-aldaketa eteten eragin handia dutenak. Alderik onena da prezio eskuragarri baten ordainean eskaintzen dugula, geure kostuak gutxiagotzen laguntzen duten artisau-prozesuak baliatzen ditugulako, betiere onura gehien dutenak bezeroak izanik.

Amaitzeko, ODSetan zentratu gara, giza-garapenerako baldintzarik onenak eskaintzea guretzat oso garrantzitsua baita. ODS batzuekin bat egiten dugu helburuetan: landa-eremuko pobrezia desagerrarazi nahi dugu, osasuna eta ongizatea sustatu nahi ditugu izaki bizidun guztiengan, kalitatezko hezkuntzarako oinarriak finkatu, baldintza oneko lana eta hazkunde ekonomikoa bultzatu, industrien berrikuntza eta azpiegitura garatu, ekoizpen eta kontsumo arduratsua sustatu, klima aldaketari aurre egin eta lurreko ekosistemetan bizia garatu.

 

Zuen ekimenak mundu-mailako bokazioa du. Zeuen aktibitatea nazioartera zabaltzen hasi zarete.

Nazioartean Sena Centro Agropecuario Regional Cauca de Colombia deritzonarekin kolaboratzen dugu I+D proiektu batean, apitoxinaren ekoizpen eta merkaturatze-prozesua ezartzeko eta erlezaintza indartzeko Kolonbiako mendigunean. Proiektu honen bidez erlezainen negozioa eta onura areagotu nahi ditugu, eta proiektu honek Kolonbian ezagutarazten eta Hego Amerikan barneratzen lagunduko digu.

 

Ibilbide osoa aurrean duzuela, batasunak funtsezkoak izango dira.

Guretzat geure kideak indarrik handiena dira.

Aleo Vitro, ENBA eta CISC-ekin kolaboratzen dugu erlezaintzaren sektorean barroari aurre egiteko. I+D-an aurrera egiteko kideak dira.

Beste alde batetik, Derioko Nezakaritza Eskolarekin kideturik gaude; euren instalazioak eskaintzen dizkigute biofertilizanteak ekoizteko eta frogak egiteko.

Arestian esan bezala, nazioartean Sena Centro Agropecuario Regional Cauca de Colombia-rekin kolaboratzen dugu. Geure marka Hego Amerikan ezagutaraztea eta proiektua nazioartera zabaltzea ahalbidetuko digute.

Berriki kolaboraziorako konbenioa ezartzen ari gara New Hampshiren (Estatu Batuak) bizi den kolonbiar batekin. Konbenioa elikadura osasuntsua, natura, nekazaritza organikoa eta bioaniztasunean haurrek formakuntza izateko da.

Bistakoa da Bee Agritech-entzat aliantzak ezinbestekoak direla, berrikuntzak egiten, enpresa gisa finkatzen eta nazioartera zabaltzen laguntzen baitigute. Hala ere, finantzen arloan kide bat falta zaigu; hortaz, finantzaketa bila gabiltza, proiektua aurrera eramateko finantzaketa publikorako programetan parte hartuz.

 

Bee Agritech-ekin harremanetan jartzeko informazioa:

Web: www.beeagritech.com

Facebook: Bee Agritech

Instagram: @beeagritech

Twitter: @BeeAgritech

LinkedIn: Bee Agritech

bee agritech

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak