Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 3 Marzo, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Aleak Prototype, laser bidezko ebakuntzen eta estanpazioen bidezko

Aleak automozioan eta autogintzaren hainbat prozesutan 20 urte baino gehiagoko esperientzia duten profesionalek osatzen dute.
ALEAK

Aleak enpresa sortu berria da. Laser bidezko ebakuntzen eta estanpazio metalikoen bidezko serie laburrak eta prototipoak ekoizten eta diseinatzen espezializaturiko enpresa da. Gehienbat automozioaren sektorerako lan egiten du. Alberto Buendía eta Jesús Fernández kideek ekin zioten, eta 2020ko CEBEK Emprende sariketan finalista izan ziren.

 

Alberto Buendía, Jesús Fernández, ALEAK

Nola sortu zen automoziorako pieza metalikoak ekoizteko ideia?

Prototipo eta serie laburren alorrean negoziorako aukera antzematean bururatu zitzaigun. Konturatu ginen orduko hornitzaileek ez zutela behar bezala betetzen eta geuk burutzeko gaitasuna genuela ohartu ginen. Gestamp, Magna, Benteler, Tenneco eta Grupo PSA bezalako bezeroak ditugu, besteak beste.

 

Inbertsio esanguratsua egin duzue: pabilioia, makinak…

Hala da. Finantzaziorako, batez ere geure fondoetara, banku pribatura eta Eusko Jaurlaritzaren Gauzatu programara jo dugu. Lanari dagokionez, oraintxe 20 pertsona gara. Gehienak injineruak, industria-maisuak, peoiak eta administratiboak gara.

 

Zer da enpresan egitea gehien kostatzen zaizuena? Zerk betetzen zaituzte gehien?

Gehien kostatzen zaiguna geure balore nagusienen ekoizpenerako langileria kontzientziatzea da. Baloreok laneko Segurtasuna, produktuaren Kalitatea eta Eraginkortasuna dira.

Gehien betetzen gaituena proiektu berri hau finkatzea da, autogintzaren sektorearen krisiak eta pandemiak eragindako zailtasunak gora behera, finkatzea lortu baitugu.

 

Ekin zenienetik hona, zer aldatu duzue? Nola ikusten duzue enpresaren eta sektorearen etorkizuna?

Antolakuntzan aldaketa asko egin ditugu, geure neurrira eginiko ereduaren bila… eta horretantxe dihardugu!

Hazten ari den enpresa gara, OEM bezeroentzako salmenta-maila handitzen ari gara. Sektorea krisian dago epe labur/ertainera, baina epe luzean errekuperatu egingo dela uste dugu.

 

Aleak Prototype-ri buruz

Iurretan (Bizkaian) kokatzen da, tradizio handiko industria-giroan. Arreta pertsonalizatua izateko sortutako enpresa da Aleak, proiektu bakoitzari erantzun zehatza emateko asmoz, betiere bezeroen beharrizanen neurrira. Kalitatera eta zerbitzura zuzendutako ekimen globala da, garapen bakoitzean ahalik eta malguen izatea eskaintzen duena.

Aleak automozioan eta autogintzaren hainbat prozesutan 20 urte baino gehiagoko esperientzia duten profesionalek osatzen dute. Ofizina teknikoak bezeroekin batera proiektuak garatzea eta proiektuaren eskakizunen araberako piezen hornikuntza ahalbidetzen ditu, betiere gauzak nola egin jakiteak ematen duen balio gehigarriarekin batera, garapenetan konponbide alternatiboak proiektatuz.

ALEAK

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak