Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 Marzo, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

4.mailako ikasleek ekintzailetza teknologikoko negozio ideiak aurkeztu dituzte

Ekintzailetza Teknologikoaren inguruan 12 negozio ideia landu dituzte ikasleek hiru hilabetez eta hainbat adituren jarraipena izan dute
mondragon unibertsitatea

A lo largo de tres meses, estudiantes de 4º curso de grados en ingeniería de Mondragon Unibertsitatea, han trabajado sobre una docena de ideas de Emprendimiento Tecnológico.

Se trata de una prueba piloto promovida por el equipo de emprendizaje de la Escuela Politécnica Superior de Mondragon Unibertsitatea, en colaboración con organizaciones como Diputación Foral de Gipuzkoa, MTA, Parque Tecnológico Garaia, Saiolan, Mondragon Corporación y KIMUBERRI.

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza graduetako 4. mailako hainbat ikasle ekintzailetza teknologikoan zentratuta aritu dira lanean azken hilabeteetan. Guztira 12 negozio ideia teknologiko landu dituzte, eta proba pilotu hau Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ekintzailetza taldeak sustatu badu ere, hainbat erakunderen kolaborazioa izan du, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundia, MTA, Garaia Parke Teknologikoa, Saiolan, MONDRAGON Corporation eta KIMUBERRI.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak lehen aldiz martxan jarri duen proiektu honen helburua ikasleen artean ekintzailetza ekosistema bat sustatzea izan da hauek ekintzailetza konpetentziak eskura ditzaten eta euren negozio ideia posibleei bultzada bat emateko.

Urtarrilaren 29an aurkeztu ziren Ekintzailetza Teknologikoan landutako negozio ideien proiektuak eta sektore desberdinetara bideratutakoak izan dira: turismoa, ekonomia zirkularra, ileapaindegiak, garagardoa, minbizia etab. 12 proiektu hauetan parte hartutako ikasleek hainbat adituren laguntza izan dute, hain zuzen ere, ekintzailetzan adituak diren Mondragon Unibertsitateko irakasleen aholkularitza eta merkatuan gai espezifiko horietan profesional gisa lanean aritzen diren adituen asteroko jarraipena.

Aurkezpen saioaren ondoren hainbat proiektu saritu ziren.

  • Proiektu onenaren kategorian irabazlea: DUALIA TO CHINA proiektua
    (Eguzkiñe del Valle, Endika Zearra eta Maider Gamboa ikasleak).
    300€ko saria eskuratu zuten txinera-espainiera itzulpengintza soluzio berritzailean landutakoagatik.
  • Pitching hoberenari saria: HAIR AND HOME proiektua
    (Kike Ziaurriz eta Sara Rekalde ikasleak).
    150€ko saria jaso zuen proiektu honek ileapaindegi zerbitzua etxeetan eskaini eta pertsonalizatzeko aukera proposatzen du.

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak