Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

18 urria, 2016
UpEuskadi barne-ekintzailetzako barnetegiaren hirugarren edizioa

Joan den urriaren 11an Gasteizko Parke Teknologikoan elkartu zen UpEuskadi barne-ekintzailetako barnetegia hirugarren saioa egiteko. 30 lagunetik gora hartu zuten parte enpresa eta startup teknologikoak ordezkatuz.

Egun osoko jardunaldia antolatuta zegoen eta bertan aukera izan zen azken hilabete hauetan negozio-erronka eta lankidetza-ereduei buruz egin den lanaren inguruan gogoeta egin eta proposamenak jasotzeko.

 

14702375_1218386874848480_1555344386425325816_n

Aitor Urzelairen aurkezpenaren unea

 

Aitor Urzelaik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna sailaren izenean jardun zuen hasieran, eta ekimena kokatu zuen hiru lurralde historikoetako BIC-ekin batera barne-ekintzailetza sustatzeko Sailak aurrera eraman duen jardun-lerroaren baitan.

 

Goizean zehar, enpresa eragileek corporate-startup harreman-ereduen inguruko saioetan hartu zuten parte, eta aurrekoetan bezala, Mario López de Ávila izan zuten gidari, aurkezpenak egin eta ondoko solasaldia zuzenduz: zergatiak, nola, noiz eta norekin… Hitz gutxitan esanda, ikuspegi zabala eta egituratua eskaini zitzaien corporate-startup harremana eratzeko orduan aintzat hartu behar diren diseinu, inplantazio, monitorizazio eta garapeneko elementu giltzarrien inguruan.

 

Ondoren, Mathieu Carenzo-k hartu zuen gidaritza, harreman-mota horien artean ereduetako bat zehaztasun handiagoz jorratzeko: startup-etan nola inbertitu (korporazio-funtsak, erosketak, eta abar). Informazio praktikoa eskaini zuen besteak beste, enpresen balorazioa egiteko, kontrola gauzatzeko edo bazkideen arteko negoziazioetan usu diren hitzarmeneko baldintzei buruz.

 

Arratsaldeko jardunaldian Barnetegiaren dinamikari esker orain arte enpresa eta startup-en artean lortu diren aurrerabideak ikusi ziren. Hartu-eman eta interakzio handia lortu da eta une horretan, gainera, dinamika hauetara lehen aldiz bildu diren enpresa gazteek beren proposamenak formatu laburrez aurkeztuta.

 

Imagen del grupo

Taldeko argazkia

 

Lan-jardunaldi oparo eta aberatsa izan zen, eta horren lekuko da Eye Contac enpresako Miryam Artolak jasotako laburpen grafikoa.

 

14717282_1218387078181793_5609835237076741775_n

Muralaren irudia

 

Laburtuz, bada, Barnetegiaren hirugarren saio honetan ere aukera izan dugu enpresa kontsolidatu eta startup gazteen artean harremana eta ezagutzan sakontzeko, interes komuneko proiektuak gauzatzeari begira. (Informazio gehiagorako, ondokoa irakurtzea gomendatzen dizuegu. “Ekintzailetzaren alde aktibatutako sarea”)”

nantek aplanet Wivo
Ekintzailetza 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Ekintzailetza 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

hodei cloud hodeicloud
Ekintzailetza 27 maiatza, 2020
HodeiCloud, BIC Bizkaia Ezkerraldeko inkubagailuan

Manuel Asís Managing, HodeiClouden zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?