Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

21 azaroa, 2017
Tecnaliak European Maker Week inauguratu zuen Bruselan

Ekitaldi hartan ikusgai jarri ziren “maker mugimendua”k industrian izan dituen aurrerapenak

Urriaren 18an Tecnaliak, Nazioarteko Partzuergo bateko kideekin batera, Open Maker proiektu europarra aurkeztu zuen Europako Legebiltzarreko presidenteorde Pavel Talicka jaunaren eta Europako Legebiltzarreko Industria, Ikerketa eta Energia Batzordeko (ITRE) beste kide batzuen aurrean.

Ekitaldi hartan ikusgai jarri ziren “maker mugimendua”k industrian izan dituen aurrerapenak eta azpimarratu zen nolako aukerak eskaintzen dituzten Informazio eta Komunikazio Teknologiek fabrikatzeko modu berri hori erabiltzen hasi nahi duten enpresentzat. Ekitaldi hura European Maker Week 2017 jardunaldiaren inaugurazioan bertan egin zen. Europako Batzordeak sustatu du European Maker Week 2017 eta Maker Faire Rome-k inplementatu du Startup Europe eta OpenMaker ekimenen laguntzarekin.

Jardunaldia baino lehen erakustaldi bat egin zen, non bi erakundek ordezkatu zuten LES SPAIN (“Local Enabling Space”), biak ala biak garapen apartak egin dituztenak:  3DLANek (Dibertsitaterako Ekosistema Teknologiko eta Soziala) erakutsi zizkigun zein aurrerapen lortu dituen ezgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko; eta Open Lab Madridek azaldu zizkigun nolako aurrerapenak erdietsi dituen zientzia medikoaren eta biologiaren munduan, hala nola, zelulak inprimatzeko sistema bat edota molekula azeleragailu bat.


OpenMaker partzuergoari buruz

OpenMaker eraldaketarako eta lankidetzarako ekosistema bat da, berrikuntza kolektiboak sustatzen dituena Europako manufaktura sektorean. Bere helburua da negozio-eredu berriak, produkzio-prozesu berriak, produktu berriak eta gobernantza-sistema sostengarriagoak lortzea.

OpenMaker partzuergoak azelerazio programa bat abiarazi du Europako lau hiritan ( Florentzian, Birminghamen, Bratislavan eta Bilbon), “Local Enabling Space” guneen bidez. “LES” bakoitzean trebatzaileak daude, hau da, komunitateak kudeatzeko gaitasunak dituzten pertsonak. Beren zeregina da metodo aktiboak aplikatzea komunitatea eraikitzeko eta parte-hartzea sustatzeko, eta metodo horiek bereziki zuzentzen zaizkie manufaktura sektoreko agente eta maker-ei, baina baita ere hiritarrei eta interesatutako beste edozein agenteri.


+info: www.openmaker.eu

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?