La firma donostiarra Twin & Chic impulsa la moda infantil dermosaludable y sostenible
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Ekintzailetza Nazioartekotzea
Albisteak 1 uztaila, 2020

Twin & Chic enpresa donostiarrak haurren moda osasuntsua eta jasangarria bultzatu du

Erika Gomezek  eskubideak errespetatzen zituzten jantzi jasangarriak eta azalerako osasuntsuak zirenak ez zituenez aurkitzen,  2017an Twin & Chic sortu zuen, BerriUp eta BIC Gipuzkoako 'start-ups' azelerazio-programen laguntzarekin. 
-

Erika Gomezek  eskubideak errespetatzen zituzten jantzi jasangarriak eta azalerako osasuntsuak zirenak ez zituenez aurkitzen,  2017an Twin & Chic sortu zuen, BerriUp eta BIC Gipuzkoako ‘start-ups‘ azelerazio-programen laguntzarekin. Ordutik, Donostiako haur-modako enpresa #futureisforourchildren markaren lemapean ari da lanean, “gure haurren etorkizuna zaintzeko” helburuarekin. Bere jarduerak hiru zutabe biltzen ditu, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) bat eginez:  Osasuna eta ongizatea (3. helburua), Kontsumo eta Ekoizpen Arduratsua (12. helburua) eta Klimaren Aldeko Ekintza (13. helburua).  

Etorkizuneko ingurumen eta osasun-erronkei aurre egitea dago euskal enpresa honen nortasunean, ekonomia zirkularreko eta ekodiseinuko irizpideetan oinarritutako negozio-eredu baten bidez, eta produktu % 100 organiko eta birziklagarrien bidez. Bere diseinu minimalistak G.O.T.S. ziurtatutako materialekin eginak daude, zuntz organikoekin eginak eta aukeratzeko estandar zorrotzekin. Gainera, jantziek ez dute lehengai kritikorik eta disolbatzaile aromatikoak, PVCak eta plastikoaren beste deribatu batzuk erabiltzen dituzten estanpatze-metodoak debekatzen dira. Manufakturan erabiltzen diren produktu eta substantziekin kontaktuan egoteagatik dermatitis alergikoak garatzea oso ohikoa da haurrengan gaur egun, eta, beraz, haiengan eragin negatiboak dituzten jantziak eragozten dira.  

Iraunkortasuna eta nazioartekotzea  

Twin & Chic enpresak gardentasunaren eta trazabilitatearen alde ere egiten du, urte askoko ehungintza-tradizioko lantegietan sortzen dira arropak, lan-eskubideak eta artisautza babesten dituen tokiko ekoizpen baten bidez. Prozesadore eta fabrikatzaile guztiek Lanaren Nazioarteko Erakundearen arauetan oinarritutako gizarte-irizpideak bete behar dituzte, aldi berean jardueraren karbono-aztarna murriztea ahalbidetuz eta ehun urteko tradizioa duten brodatu artisaudun jantzien bilduma esklusiboei bide emanez.  

Euskal enpresa honek ospe handia lortu du nazioartean bi urteko lanarekin, Japonian, Erresuma Batuan, Italian, Herbehereetan eta Austrian salmentak baititu. Horrez gain, Bostongo Mass Challenge jaialdian parte hartu du eta Junior Magazine UKren Best Children ‘s ECO fashion brand saria lortu du. Halaber, ICEX ‐ Next Esportazioan Hasteko Programan parte hartu du, eta ICEXen laguntza eta Europako FEDER funtsen finantzaketa izan du.  

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Informazio gehiago esteka honetan. 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

Txileko  eta  Euskadiko  zibersegurtasun  arloko  enpresek  lankidetza  sendotu  dute
06/11/2025 Nazioartekotzea

Txileko eta Euskadiko zibersegurtasun arloko enpresek lankidetza sendotu dute

SPRI Taldearen Basque Trade & Investment erakundeak antolatutako lan-saio baten esparruan

Alemaniako  CDI  Delegation  Tour  2025  ordezkaritzak  berrikuntzari  eskainitako  jardunaldi  batekin  amaitu  du  bere  programa  Euskadin
05/11/2025 Nazioartekotzea

Alemaniako CDI Delegation Tour 2025 ordezkaritzak berrikuntzari eskainitako jardunaldi batekin amaitu du bere programa Euskadin

Bisita horien bidez, Euskadiren gaitasun teknologiko eta industrial handia eta trantsizio energetiko eta klimatikoari aplikatutako berrikuntzarekiko konpromisoa nabarmendu ziren.

Atzerriko  erakunde  publikoekin  bideratu  beharreko  proiektu  pilotuetarako  finantzaketa  bila  ari  al  zara?  Pilotu  programaren  deialdia  ireki  dugu
04/11/2025 Nazioartekotzea

Atzerriko erakunde publikoekin bideratu beharreko proiektu pilotuetarako finantzaketa bila ari al zara? Pilotu programaren deialdia ireki dugu

Programa honek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen dizkie nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatu nahi dituzten euskal enpresei. 300.000 euroko aurrekontua du laguntzak eta atzerriko erakunde publikoekin lankidetzan metodologia berriak edo irtenbide berritzaileak probatu nahi dituzten ekimenak laguntzeko diseinatuta dago.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

AEBk  muga-zerga  berriak  jarri  dizkie  232  Sekzioko  ibilgailu  ertain  eta  astunei
27/10/2025 Nazioartekotzea

AEBk muga-zerga berriak jarri dizkie 232 Sekzioko ibilgailu ertain eta astunei

Estatu Batuetako Gobernuak muga-zergen neurri berri bat iragarri du Trade Expansion Act of 1962ren baitan.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.