Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 otsaila, 2018
Laugar Brewery Ve Interactive-k antolatutako “TikiTalka” ekitaldian

Ve Bilbaok bertako startup eta garatzaile komunitatearekin inplikatu nahi du eta horretarako antolatzen du “TikiTalka”, teknologiarekin lotutako askotariko gaiei buruzko hitzaldi-multzoa.

Bere XX. edizioa “Laugar Brewery” ekimenari buruzkoa da: Sergio Valientek azalduko ditu ekimenaren hastapenak eta nola bihurtu zuen bere ekimena garagardogintzaren esparruko negozio-eredu. Halaber, hizpide hartuko dira negozio mota berri honen alderdirik garrantzitsuenak, maila lokalean eta Estatuan, eta horrelako enpresen etorkizuna.

Kalitate handiko lehengaiak erabiltzen dituzte, arima jartzen dute garagardo bakoitzean, eta etengabe berritzen dute beren artisau erako prozesua. Laugar enpresak estilo klasikoak erabiltzen ditu, baina berrinterpretatu ere egiten ditu, esperimentatuz eta emaitza bereziak lortuz; Gordexolan egiten den produktu tradizional honek ez du inor epel uzten, sustatzaileek duela bi urte, Up Euskadik argitaratutako elkarrizketa batean esan zuten bezala. Eta jarduera bukatzeko, nola ez, produktuen dastaketa bat egingo da.


“TikiTalka” ekitaldia antolatu duen “Ve” erakundeari buruz

2009an sortua, Ve Interactive startup modura hasi zen Londresen, non teknologia bat garatu baitzuen posta elektroniko bidez orgatxoak berreskuratzeko. Beren asmoa zen erabiltzaileen aro digitaleko jokabidea aurreikustea, eta, beraz, beren bezeroei balioa emango zien teknologia berrietan inbertitu zuten, enpresaren jomugako kontsumitzaileak jarriz estrategiaren erdian.

Ohartu ziren kontsumitzaile guztien helburua dela onlineko esperientzia sinple eta intuitiboa izatea. Hala, bai orain arte eta bai hemendik aurrera, konpromisoa hartu dute beren eskaintzaren mugak egokitzeko, eta horrela, premia guztiei erantzuteko etengabe aldatzen den aro digitalean.

Ve enpresak 30etik gora ezarpen ditu mundu osoan, eta ingeniaritza zentro bat du Bilbon, profil teknologiko kualifikatu asko daudelako inguruan.
+info: www.ve.com

 

nantek aplanet Wivo
Ekintzailetza 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Ekintzailetza 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

hodei cloud hodeicloud
Ekintzailetza 27 maiatza, 2020
HodeiCloud, BIC Bizkaia Ezkerraldeko inkubagailuan

Manuel Asís Managing, HodeiClouden zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?