hupi
Romain Roquefère eta Vincent Moreno, Hupiren sortzaileak, zuzendariak eta bazkideak, enpresaren aurkezpen batean
Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 23 Marzo, 2021

Hupi, laguntzaile birtualak eta adimen artifiziala negozioen zerbitzura

Ipar Euskal Herrian eta Donostian egoitza duen enpresa hau erreferente bat da erakundeei erabakiak hartzen laguntzen dieten laguntzaile-birtualen garapenean
-

Negozioetara bideratutako laguntzaile birtualen garapenean espezializatutako Hupi euskal konpainia 2014an eratu zen Bidarten. Industria-sektorean adimen artifiziala erabiltzea oso ohikoa ez zen garai horretan, Hupik dagoeneko aztertzen eta garatzen zituen informazio-azterketan oinarritutako ‘big data’ soluzioak. 2017an BIND 4.0 programaren lehen edizioan parte hartu ondoren, arduradunek Hupi Ibérica S.L.U. sortzea erabaki zuten, SPRIren eta BIC Gipuzkoaren laguntzarekin, egoitza Donostian izanik. Konpainiako arduradunek aitortu dutenez, ordutik “egunero bizi eta lan egiten dugu mugaz gaindiko jarduerekin. Izugarri gustatzen zaigu Hegoaldera etortzea. Izan ere, euskal enpresatzat hartzen dugu geure burua”. Romain Roquefère eta Vincent Moreno Hupiren sortzaile, zuzendari eta bazkideekin hitz egin dugu.

Zer aplikazio dituzte laguntzaile birtualek enpresetan?

Laguntzaile birtualek laguntza operatiboa ematen diete egunero erabaki konplexuak eta azkarrak hartu behar dituzten profesionalei. Gure laguntzaile birtualek gomendioak ematen dituzte modu autonomoan eta denbora errealean. Enpresetan erabakiak hartzeko prozesua ordezkatzeko eta automatizatzeko modu bat da hau, azken erabakia giza-adimenaren esku utzita. Gure telefono adimendunetan gero eta gehiago ikusten ditugu laguntzaile birtual horiek, adibidez, jatetxerik onena zein den gomendatuz edo gure agenda kontsultatuz. Gure laguntzaile birtualek gauza bera egiten dute, konplexutasun hori prozesatzen dute iradokizunak emateko, baina kasu honetan testuinguru komertzial eta operatiboetan laguntzen dituzte profesionalak.

Azaldu ditzakezue zuen soluzioen adibide batzuk?

Gaur egun, 40 bezero baino gehiago ditugu (Safran Helicopter Engines, Mondragon, Enedis, Seinsa, DBus, Garita, etab.) eta 20 laguntzaile birtual baino gehiago garapen prozesuan. Beraz, garatzen ditugun produktuak merkatuetatik eta negozioaren beharretatik oso hurbil daude. Adibidez, laguntzaile birtualek gomendioak proposatzen dituzte txanda bakoitzean hurrengo 7 egunetan zer fabrikazio-agindu prozesatu behar diren jakiteko, izakinak handitu gabe egin beharreko eskaerak minimizatzeko. Beste laguntzaile birtual bat dugu, makina-erremintaren mantentze-lanak planifikatzeko gomendioak ematen dituena, linearen geldialdiak eta piezen akatsak murrizteko. Beste adibide bat laguntzaile birtual bat da, garraio-operadore bati hainbat bidalketa biltzen laguntze duena, egindako kilometroak murrizteko, bezeroen asetasunean eragin gabe.

Gure bezeroek aginte-koadroen bidez beren jarduerak eta funtsezko metrikak ulertu nahi dituzte, baina ez dute denbora asko eman nahi hamarnaka aginte-koadro aztertzen zer egin erabakitzeko, batez ere, azterketa hori gertaeren ondoren egiten delako. Konponbide operatiboak bilatzen ari dira, momentuan, iradokizunak, proposamenak eta alertak denbora errealean emateko, egungo errealitatean oinarrituta.

Zein faseri heldu behar zaio laguntzaile birtual bat garatzerakoan?

Arintasuna bermatzeko azkar lan egiten badugu ere, gure metodologia propioa dugu. Lehenengo fasea, garrantzitsuena, erabileraren kasua eta laguntzaile birtual baten bidez konpondu beharreko enpresa-arazoa oso ondo definitzea da. Gero, dauden sistemetatik gure eredu matematikoek erabileraren kasuari erantzuteko behar ditugun datuak biltzen ditugu. Nahiago dugu pragmatikoak izan eta eskura ditugun datuekin lor ditzakegun emaitzak ikusi. Gehienetan, datu horiek balioa sortzeko bezain onak dira. Soluzioa inplementatu ondoren soilik identifikatzen dugu IoT gailuen bidez edo beste ingurumen-datu batzuen bidez (sateliteko irudiak, adibidez) datu gehiago sartzea erabilgarria den ala ez. Hirugarren fasean, modelo matematikoak garatu genituen (ikaskuntza automatikoa eta ikerketa operatiboa). Berriro ere, nahiago dugu oso pragmatikoak izan eta erronka teknikoei irtenbidea aurkitu aurre egiten goazen heinean, egingarritasun-azterketak egin beharrean. Gainera, gure erabiltzaileak prozesu horretan inplikatzen ditugu, haiekin eta haientzat diseinatutako zerbait inplementatzen dugula ziurtatzeko.

Zein dira laguntzaile birtuala garatzeko erronka nagusiak?

Laguntzaile birtual bat ezartzearekin lotutako erronka asko daude. Teknologiarekin, zientziekin eta matematikekin lotutakoak dira burura etor daitezkeen lehenengoak. Baina guretzat interesgarrienak eta liluragarrienak enpresen eraldaketa digitalarekin lotutakoak dira. Nola industria-enpresek sistema horiek hartzen dituzten eta beren erakundeak, prozesuak eta balio-katea berrikusten dituzten, haien onura osoa lortzeko. Hupin gehien gustatzen zaigunaren zati bat dela uste dut, hau da, aldaketa bultzatzea eta gure tokiko enpresentzat lehia-gune berriak irekitzea.

Zein negozio motara zuzentzen zarete?

Kontzeptualki, adimen artifiziala edozein negozio eta jardueratan aplika daiteke. Hupi lau sektore handitan ari da garatzen: industria, energia, ura eta garraioa. Gure bezero gehienak sektore horien parte dira. 2020tik ikertzen ari gara, osasun- eta gizarte-laguntzaren sektoreetan sartzeko. Adimen artifiziala pertsonen bizitza eta osasuna hobetzeko baliatzeko modu asko daude: gaixotasun kronikoak prebenitzea, etxean arreta hobea ematea… Hori garrantzitsua da guretzat, ez bakarrik enpresa gisa, baita Euskal Herriko herritar gisa ere.

Zein hizkuntzatan garatzen dituzue laguntzaile birtualak?

Gure laguntzaile birtualak frantsesez eta gaztelaniaz daude eskuragarri, eta horiek euskaraz izateko aukera ere emango dugu. Hau Hupiren oinarrien zati da eta oso garrantzitsua da guretzat.

Zuen ustez, zein da Euskadiren posizioa Europan adimen artifizialari dagokionez?

Zalantzarik gabe, Euskadi oso posizio indartsuan dago Europan, bereziki Eusko Jaurlaritzak 2016an abiarazitako BIND 4.0 ekimenarekin. Ikuspegia oso modu argian egin da, konpromiso argiarekin eta bitarteko sendoekin. Era berean, sektore ekonomikoen sendotasuna eta aniztasuna direla eta, Euskadi ingurune ezin hobea da edozein motatako eta edozein sektoretarako soluzio berritzaileak ezartzeko. Horregatik, gure garapena Hegoaldean kokatzea ere erabaki genuen, Frantziako beste leku batzuetan egin beharrean. Eta pozik gaude erabaki hau hartu dugulako.

Zeintzuk dira Hupiren etorkizuneko erronkak?

Hupik hainbat proiektu ditu. Lehenengoa produktu estandarizatuen garapena da, batez ere produktu adimendunak, gailu autonomo edo ‘autonomous devices’ ere deituak: adimen artifiziala duen elektronika. Urrats garrantzitsua da gure negozioaren garapenerako. Bigarrena, gure teknologiak sektore sanitario eta soziosanitarioetara dibertsifikatzea da. Eta, azkenik, Hupi modu aktiboan konprometituta dago Euskadirako ingurumen- eta gizarte-elkarrekikotasunean. Garapen ekonomikoa bitartekoa dela uste dugu, eta ez helmuga. Horregatik, urtero Euskadin sortutako balioaren zati bat eskertzen dugu, euskal kultura ardatz hartuta: euskara, Euskaraldia, pastoralak, zesta-punta… Boluntariotza-lan batzuk ere egiten ditugu, globalizazioa pairatzen duten tokiko sektoreei laguntzeko, nekazaritza-sektoreari, esaterako. Gauza txikiak dira… baina horretan gara.

Lotutako albisteak

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Nexi  Health,  adimen  artifizialari  esker  osasun  mentalaren  eraldaketa
27/11/2025 Ekintzailetza

Nexi Health, adimen artifizialari esker osasun mentalaren eraldaketa

Gipuzkoako startupak teknologia digitalak garatzen ditu, osasun arloko profesionalei kontsultan %25rainoko denbora aurrezteko eta kasu larriak goiz detektatzeko aukera ematen dietenak.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Hermeneus  World,  liderra  saltoki  txikien  eraldaketa  digitalean

Hermeneus World, liderra saltoki txikien eraldaketa digitalean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta ETEak digitalizatzeko softwarea garatu du

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Tekurak  ekintza  jasangarriak  integratzen  ditu  zure  negozioan

Tekurak ekintza jasangarriak integratzen ditu zure negozioan


Aholkularitza-enpresa honek esperientzia eta metodologia eraginkorrekin laguntzen die erakundeei, beren prozesuak eta pertsonak eraldatuz, iraunkortasunaren iritsiera arina izan dadin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.