Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 urtarrila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Hobeen enpresak aurrera pausoak eman ditu energia aurrezteko softwarearen garapenean eta merkaturatzean

Arabako start-up-a 2019 amaieratik kit domotiko bat eta honi lotutako app bat garatzen ari da, adimen artifizialari esker erabiltzaileari aholkuak ematen dizkiona, energia-kontsumoa murrizteko eta etxebizitzaren inpaktu ekologikoa hobetzeko
Hobeen

Nafarroako Unibertsitatearen Fast Track berrikuntza-programan sortua eta Lanzadera enpresen azeleragailuarekin bat egin berria, Hobeen Arabako enpresa gazteak aurrera egin du eraginkortasun energetiko adimendunaren kitaren garapenean eta merkaturatzean. Lehen finantzaketa-txanda amaitu eta 140.000 € lortu ondoren, 2021eko martxoaren amaierarako aurreikusten dute produktuaren merkaturatzea.

Start-up-ak edozein etxebizitza motara egokitu daitekeen kit domotiko bat garatu du, etxeko gastu energetikoa neurtzeko. Gastu hau, batez ere, energia aurrezteko moduei buruzko ezjakintasunaren ondorioz gertatzen da eta horri irtenbidea ematea dute helburu. Horretarako, kit domotikoari balio erantsi bat gehitu dio enpresak: gailu horiek guztiak app batean integratzea. App horrek, gailuetatik energia-gastuari buruzko datuak biltzeaz gain, erabiltzailearen portaerak monitorizatzen ditu, aldaketa zehatz eta pertsonalizatuak proposatuz energia modu optimoan aurrezteko. Gainera, datu horiei esker erabiltzailearen kontsumo-motari gehien egokitzen zaion merkatuko tarifa ere proposatzen du. “Gu ez gara datuetan zentratzen, datuak aztertzean baizik. Datu horiek informazio erabilgarrian bihurtzen ditugu, erabiltzaileak uler ditzan eta erabakiak hartzeko gaitasuna izan dezan. Adibidez, aplikazioak erabiltzaileari ez dio esango zenbat litro ur kontsumitu dituen soilik, baizik eta dutxa eraginkor bat 40 litrokoa dela jakinaraziko dio, eta dutxak x minutu gutxituz gero, energia aurreztetik gero eta gertuago egongo dela”, azaldu du Mario Fernandez Iglesias Hobeen enpresako zuzendariak.

Hori guztia kit domotikoaren instalaziotik lortutako datuen bidez egiten da, eta honakoak dira: dutxa-gailu bat, elektrizitate-monitore bat, entxufeak, Netatmo termostato bat eta aire girotuaren kontrolagailu bat – guztia adimenduna –. Adimen artifizialari eta big data erabiltzeari esker, gailu horien bidez sortzen diren datu guztiak proposamen eta gomendio pertsonalizatu eta egokituetan bihurtzen dira.

Gomendio horiek gamifikazio-eredu baten bidez barneratzen dira app-ean, eta jokabide-aldaketa erronka gisa planteatzen da. Horrela, erronkak gainditu ahala, erabiltzailea puntuak irabazten eta mailaz igotzen joango da. “Hobekuntzak planteatzeko modu honek plataformaren ‘engagement’ a asko hobetzea eragiten du eta, gainera, etorkizunerako deskontuetan oinarritutako fidelizazio sistema batera eraman daitekeela uste dugu”, gaineratu du Fernandezek. Erronka horiek doan eskuratu daitezke app-a deskargatuz, “horrela, pertsonak sistema domotikorik ez badu ere, erronkak ikusi ditzake eta bizitza jasangarriago bat lortzeko egiten dituen ekintzak hobetzen saia daiteke”, gaineratu du.

Covid 19ak utzitako egoera aukera gisa

Energia-kit adimenduna merkaturatzen hasi baino lehen merkatua aztertu ostean, Hobeenek ikusi du domotika sektoreak gorakada nabarmena izan duela, “Covid19aren testuinguruak etxean eta ekonomian jarri du arreta, eta horrek hausnarketa bat egitea eragin digu bizi garen lekuari eta sortzen dugun kontsumoari buruz”, azaldu du CEOak. “Merkatura ateratzeko behar genuen urratsa izan da, eta uste dugu testuinguru honetan gure produktuak inoiz baino gehiago lagun diezaiekeela pertsonei eta mundu jasangarriago batera iristeko helburu komun horri”, gaineratu du.

Egun, lehen finantzaketa-txandaren ondoren, enpresa gaztea aliatuak eta inbertitzaileak bilatzen ari da, merkatura modu lehiakorrean ateratzeko behar dituen 300.000 euroak lortu ahal izateko. SPRI Taldeak, Nafarroako Unibertsitateak, Enisak edo BIC Arabak dagoeneko bat egin dute proiektu horrekin.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak