Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 maiatza, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

Go4it enpresak zaharkitze teknologikoa desagerrarazi du

Startup bizkaitarra MassChallenge Biscay lehiaketako 4 finalistetako bat izan da

 

Startup bizkaitarra MassChallenge Biscay lehiaketako 4 finalistetako bat izan da

Enpresa askok, batez ere tamaina handikoek, duela 20 edo 30 urte ezarritako teknologia eta aplikazioekin lan egiten dute, ahalegin izugarria egin beharko litzatekeelako sistema guztiak eguneratzeko. Baina oinordetzan jasotako teknologien bidez garatutako operazioen kostuak ere inbertsio handia eskatzen du. Go4it Solutions enpresa teknologikoa horrelako premientzako erantzunetan espezializatu da, aplikazioak modernizatzeko software bat garatuz.

 

“Teknologia eta programazio-lengoaia horiek oso zaharkituta gelditu dira (baliteke horrelakoak eskaintzen dituen fabrikatzaile bakarra gelditzea) eta beren mantenimendua garestia da, bai lizentziengatik, bai halakoak darabiltzaten programatzaileak aurkitzeko zailtasunagatik, ia ez baitago” dio Adrián Noguerok, Go4it Solutions enpresako zuzendari nagusiak. Pentsa litekeena baino askoz zabalduago dago arazo hori. “Aplikazio zaharrek inpaktu handia dute; kalkulatu da finantza arloko munduko salerosketen %95 pasatzen direla uneren batean 70eko hamarkadan programatutako sistemaren batetik” esan du startup-aren fundatzaileak, “aplikazio zahar horiek 400.000 milioi eurotik gorako kostua dute”.

 

Go4it enpresa Tecnalia Research & Innovation zentroaren spin-off gisa sortu zen 2016an, barnekintzailetza programa baten barruan. Bi urte eta erdi hauetan, bere bidea egin du merkatuan, bereziki bankuen eta Administrazio Publikoen sektorean. Bere konponbideari esker aplikazioak eguneratzen dira kostuak merkatzeko eta ireki ahal izateko. “Tresna informatiko batzuk ditugu, iturri-kode zaharra irakurtzen dutenak eta gai direnak berau ulertu eta programazio-lengoaia moderno batera itzultzeko, halako gisaz non aplikazioa berdin mantentzen baita funtzionaltasun arloan eta erantzun modernizatu bat lortzen baita” azaldu du Adrián Noguerok.

 

Go4it MassChallenge Biscay programako lau startup finalistetako bat izan da, eta azeleragailu iparramerikarraren lehiaketako amaiera fasera iritsi da. Parte-hartze horrek indarra eman dio Bizkaiko enpresak martxan daukan nazioartekotze prozesuari, eta ateak zabaldu dizkie balizko inbertitzaileei. “Aukera argi bat ikusi dugu, produktuak interes handia pizten baitu. 2019rako helburutzat dugu bulego komertzial bat irekitzea Estatu Batuetan” dio startup-eko zuzendari nagusiak.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak