Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 apirila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

European Data Incubator-en izena emateko aukera duzu orain!

European Data Incubatorek jada ireki du epea inkubazio programan izena emateko.
edi deusto

European Data Incubatorek jada ireki du epea inkubazio programan izena emateko.

Europa guztiko Big Dataren inguruko 50 startup eta ETE bilatzen dituzte parte hartzeko. Europar Batzordeak 5 milioi euroko finantzaketa eman dio programari. 2019ko abuztuan hasi eta 2020ko apirilan bukatuko da.

Aukeratutako startupek itzuli beharrik gabeko 100 mila euroko finantzaketa eta datu hedagarrien prozesamendurako cloudeko ingurugiroa jasoko dituzte. Gainera, aholkulari pertsonalak eta tailerrak egiteko aukera izango dute, eta sektore ezberdinetako enpresa handiekin kontaktua ere izango dute. Helburua da startupek benetako datuekin benetako erronkak ebaztea.

Parte hartzeko hiru aukera daude:

  • Ready-Made: EDIk edo datuen hornitzaileek proposatutako erronka ebatzi.
  • Half and half: zuk proposatutako erronka ebatzi EDIren datu multzoekin eta kanpo datu multzoekin.
  • Free Choice: zuk proposatutako erronka ebatzi zure datu hornitzailea eta zure kanpo datu multzoak erabiliz.

Izena emateko epea irekita dago!

Eman izena hemen ekainaren 19a baino lehen.

Lotutako albisteak

Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak