Elur
Berrikuntza Ekintzailetza
Albisteak 9 urria, 2020

Elur Equipment-ek merkatuko erreskate-dispositibo “balioaniztunena” sortu du

2015ean Nepal suntsitu zuen lurrikararen ostean sortu zen ideia, eta larrialdi egoeretan eta erreskate lanetan laguntzeko teknologia berrietan oinarritzen da
-

 Search and Rescue enpresa bizkaitarra erreskate dispositibo berria kaleratzeko lanak amaitzen ari daElur Gaman izeneko gailu berri honen helburua merkatuan iraultza bat bultzatzea da, ehorzketa-egoeretan (elur-jausiak) zein ingurune naturalean galdutako pertsonen edo zauritutako biktimen egoerei aurre egiteko gai den lehen sistema kaleratuz. 

Konpainia 2014an hasi zen lanean, mendiarekin eta eskiarekin lotutako esperientziak sortzeko asmoarekin. Baina 2015ean Nepal suntsitu zuen lurrikarak enpresa bultzatu zuten hiru ekintzaileak -Jon Barredo, June Saenz de Urturi eta Asier Palacio markatu zituen, eta enpresak bere helburuak aldatu zituen, horrelako hondamendietan biktimak erreskatatzeko irtenbide teknologiko bat garatu nahian.  

“Elur-jausietako bizi-detektagailuek edo DVAek ez dute berrikuntza handirik izan 1980an agertu zirenetik”, adierazi du Barredo enpresako zuzendari estrategikoak, “ez da aldaketa disruptiborik izan”. Orain arte, erreskate proposamen ezberdinak egin dituzte, ABS motxila puzgarriak eta beste batzuk, baina “ez da garapen handirik egin gailu lokalizatzaileen arloan”. Elur Equipment marka komertziala duen konpainiak teknologia berriak erabiltzearen aldeko apustua egin du bere tresna garatzeko, eta larrialdietan gailu bikiak bilatzeko gai izango da. “Merkatuko balioaniztunena da”, azpimarratu dute. 

Hasiera batean, Barredok azaldu duenez, gailua talde profesionalen esku egongo da, eta, horrela, gailuarekin lan egingo dute tresna hobetzeko. Bereziki aipatu ditu euskal erreskate taldeak, hasieratik aktiboki lagundu dutelako proiektuan eta dispositiboaren jabe egiten lehenak izatea nahi dutelako. “Erreskate taldeek garapenean lagundu digute, eta horrelako soluzioak gehien behar dituztenak dira, egunero haien bizitza arriskuan jartzen dutelako“. 

“Nazioarteko mendiko merkatua” dute helburu bezala, “bereziki Ipar Amerika eta Alpeak, munduko mendiko kirolarien kopuru handiena biltzen duelako”. 2021ean hasiko den ezarpenaren bigarren fasean, azken bezeroarengana jo eta beren gailua denda espezializatuetan eskaintzeko asmoa dute. 

Elur Equipmentek SPRIko eta BEAZeko enpresa berritzaileentzako laguntza jaso du, eta mendiko esku-hartzeetan zentratuko da hasiera batean; izan ere, konpainiako kideek, Alex Txikon alpinistak besteak beste, esperientzia gehien duten tokia da. Baina, lantaldeak azaldu duenez, lanean ari dira beren sektoretik kanpo aplikatzeko beste puntu batzuk identifikatzeko. Irailaren 25ean Biscay Bay Sartup Campus ekitaldian lehen saria jaso zuen Elurrek. 

Lotutako albisteak

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.