Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 maiatza, 2017
Sprilur-ek coworking-espazio bat ireki du Erandioko Axpe industrialdean

Axpe industrialdean bertan kokatutako Gestionet Multimedia, S.A. izan da modalitate horretan sartu den lehena, eta coworking-zentroan ari da lanean joan den urtarriletik

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita eta SPRI Taldean integratuta dagoen Sprilur sozietateak coworking modalitateko lokal bat ireki du 9 espaziorekin. Beraizik zuzendurik dago beren negozio-ildo berriak martxan jartzeko denbora jakin batez horrelako lokal bat behar duten enpresei edota interes komuneko ekimenak eta proiektuak lankidetzan garatzen dituztenei.

Coworking Erandio alternatiba berritzailea da Sprilur-ek orain arte zeukan lokal-eskaintzan, eta aukera ematen die edozein sektoretako profesional libreei, ekintzaileei edota ETEei beren jarduerak garatzeko espazio horretan, beren neurriko instalazio eta azpiegiturekin eta ezarpen-kostu txikiagoekin.

Horrelako espazioak eskainiz, Sprilur-en asmoa da ekimen ekintzaile berriak bultzatzea eta erraztasunak ematea jarduera nahiz proiektuak lankidetzan garatu daitezen eta, bide horretatik, sinergiak sortzea eta ezagutza partekatzea arrazoizko prezioetan.

Ikusirik Axpe industrialdean “mikro” azaleren gero eta eskaera handiagoa dagoela bertan instalatuta dauden jardueretatik sortutako proiektuak garatzeko, Sprilur-ek erabaki du alokairu erregimenean eskaintzea kristalez inguratutako banan-banako hiru bulego, sei bulego partekatu eta bilera-gela bat, denak ere Erandioko industrialdeko A eraikinean.

 

Instalazio horiek badituzte abiadura handiko datu-konexioa eta wifi seinalea, kontaktu txartel bidezko sarrerak kontrolatzeko sistema bat, bilera gela, bulegorako altzariak postu bakoitzerako eta denentzako bainugelak, eta hori guztia prezio lehiakorretan.

Axpe industrialdean bertan kokatutako Gestionet Multimedia, S.A. joan den urtarriletik dago coworking-espazio horretan alokairu sinpleko modalitatean, bera izan delarik han sartzeko eskaera egin duen lehenengo enpresa. Axpe industrialdeak kokaleku estrategikoa du eta, neurri handi batean, horrexegatik du hainbeste eskabide lan-espazio mota berri honek. Bilboko Metroko lineatik minutu gutxira eta Erandioko hirigunetik hurbil dagoelarik, interesatutako enpresa eta ekintzaileek kokaleku paregabea dute enpresa-jarduera handiko ingurune batean, aukera dutelarik sinergiak sortzeko eta ezagutzak partekatzeko.

Interesatuak jar daitezela gurekin harremanetan sprilur@spri.eus helbidean. Telf.: 944 236 118

Deskargatu coworking informazioa hemen.

Azpiegiturak 4 uztaila, 2021
VCG Decoletajeren ekoizpenaren digitalizazioa aurrera pausu bat da lehiakortasunean

VCG Decoletaje digitalizazio prozesu batean ari da. Prozesu honi esker bere ekoizpenak aurrerapen...Leer más

Azpiegiturak 2 uztaila, 2021
Arteman, finalista Espainiako CEX sariketan landa-sektorerako eCommerce plataforma batekin

  Arteman Komunikazioak , Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k (Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru...Leer más

jornada dual EHU UPV
Azpiegiturak 1 uztaila, 2021
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko programa dualaren hirugarren edizioaren itxiera, Donostian

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Unibertsitatearen eta...Leer más

Azpiegiturak 29 ekaina, 2021
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lehen seihilekoan parkeetan ezarri diren sei erakunde berri aurkeztu ditu Parke Foroan

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lehen seihilekoan parkeetan ezarri diren sei erakunde berri...Leer más

Azpiegiturak 22 ekaina, 2021
Garatea Altzariak: “Mugikortasun-murrizketen ondoren, etxea zaintzearen garrantzia baloratzen ikasi dugu”

Garatea Altzariak enpresak 18 urte daramatza Gizaburuagako Okamika Industrialdean. Bizkaia...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?