Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

15 martxoa, 2017
Satlantis, espazioaren konkistan

Iñigo Urkullu lehendakariak Satlantis-ek Getxon dituen instalazioak bisitatu zituen martxoaren 13an

Euskal start-upak Europar Batasunaren babesa lortu du bere lehen behaketa-mikrosatelitea jaurtikitzeko

 

Sektore aeroespazialean lan egiten duen Satlantis konpainia bizkaitarrak, bi urte baino ez dituela, Europar Batasunaren babesa lortu du Lurra behatzeko bere lehen mikrosatelitea jaurtiki ahal izateko. Berrikitan itxi eta 2,3 milioi euroko balioa duen akordio honi esker, konpainiak teknologia propioa erabili ahal izago du espazioko jardunean.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, Satlantis-ek Getxon dituen instalazioak bisitatu zituen martxoaren 13an, 2014an sortu eta behaketa-sateliteen merkatuan espezializatu den start-up bizkaitarraren jarduera ezagutzeko asmoz.

 

Europar Batasunarekiko akodioak ontzat hartu du lehen kameraren hegaldi-plana, konpainiak Berlin Space Technologies bazkide alemaniarrarekin batera landu duena.

 

Konpainiaren produktu nagusia iSIM deritzon sistema da, metrotik beherako pixelak dituzten doitasun handiko irudiak lor ditzakeen optika batez hornitutakoa, Lurretik 500 kilometrora biraka dabiltzan sateliteentzat guztiz egokia.

 

“Erronka teknologiko hau tamaina handiko kamerak eta ehunka milioiko balioa duten sateliteekin lehiatzen da merkatuan. Horien aldean, Satlantis-ek kameraren miniaturizazioa eskaintzen du, zortzi kiloko pisuraino, inbertsioa oraingo prezioen oso azpitik murriztuz”, adierazi du Satlantis-ek ohar baten bidez.

 

Oharrean gaineratu denez, behaketa-sateliteen sektorea hazkuntzan murgilduta dagoen merkatua da. “Gobernu batzuk honelako gailuez baliatzen dira lurraldea, klimatologia, natur-baliabideak edota arrantza kontrolatzeko, besteak beste”, ziurtatu du konpainiak. Joera honi gaineratu behar zaio, sektore pribatuak –bereziki eraikuntza eta garraio arloetako enpresek– azpiegiturak babesteko satelite txikien alde egina duen apustua.

 

 

Iñigo Urkullu lehendakariak Satlantis startup-aren bulegoak bisitatu ditu

Haritive, el proyecto para la fabricación avanzada de piezas grandes y de alto valor con materiales de elevado coste
Berrikuntza Teknologikoa 24 ekaina, 2020
Haritivek aurrerapenak lortu ditu kostu eta tamaina handiko piezak sortzeko fabrikazio aurreratuko teknologian

Hiru urteko lanaren ondoren, Haritive proiektua amaitu da, eta aurrerapen handia lortu du...Leer más

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Plasnor reorienta su producción al fabricar planchas transparentes de metacrilato para mamparas
Berrikuntza Teknologikoa 1 ekaina, 2020
Plasnorrek bere ekoizpena berrantolatu du, manparetara bideratuta dauden metakrilatozko xafla gardenak egiteko

Legazpin egoitza duen Plasnor enpresa gipuzkoarrak merkatu berri bat aurkitu du. Orain arte,...Leer más

Berrikuntza Teknologikoa 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?