Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

12 abendua, 2017
PlayStation Games Camp ekimenak deialdi berria ireki du Bilbon

Ekimen hori bideojokoak garatzen dituzten estudio independenteei zuzentzen zaie
logotipo de playstation talents games camp

Ekimen hori bideojokoak garatzen dituzten estudio independenteei zuzentzen zaie

 

Lan-espazio bat Design Kabi zentroan 10 hilabeterako, PS4 garapen kit-ak eta aholkularitza programa espezializatu bat; hori guztia eskaintzen du PlayStation Games Camp Bilbao Bizkaia programak. Ekimenaren helburua da bideojokoak garatzen dituzten taldeei laguntzea, programa amaitutakoan PS4 sorkuntza bat argitaratu dezaten.

 

Deialdia beraizik zuzentzen zaie estudio txikiei, ikasleei edo azken urtean 100.000 euro baino gutxiago fakturatu dituzten enpresei. Talde parte-hartzaileek hiru profil izan behar dituzte gutxienez: bideojokoen diseinutik, artearen mundutik eta programaziotik etorri behar dute. Izena emateko epea zabalik egongo da abenduaren 31ra arte.

 

PlayStation Games Camp izen bereko multinazionalak bultzatutako ekimen bat da, zeinak sei egoitza baitauzka Estatuan. Bilbokoa iaz Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako akordio baten emaitza da, eta helburutzat dauka bideojokoen sektoreko tokiko talentua sustatzea, sortzaile berriei lagunduz. Horretarako, BEAZek lan-espazio bat eta enpresa-aholkularitza eskaintzen du, eta PlayStation multinazionalak, berriz, sektoreko adituen jakintza ematen die lantaldeei, eta baita ere aholkularitza espezifikoa produkzio, marketin eta publishing prozesuetarako.

 

PlayStation Games Camp Bilbao Bizkaia ekimenaren bigarren deialdia da hau. Lehenengo ediziotik bi bideojoko atera ziren: Kaia Studios estudio independenteak (DigiPen Institute of Technology zentroko eta UPV/EHUko ikasleek osatua) Dynasty Freud garatu zuen, jokalari anitzentzako joko bat, non pertsonaia-familia desberdinak jartzen baitira aurrez aurre, esaterako piratak, bikingoak edo cowboyak; bestalde, Coven Arts taldeak Inglorious sortu zuen, estrategia eta abentura nahasten dituen ziega-jokoa.

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?