Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
6 martxoa, 2017

“Planak aurrera ateratzen direnean, baina ez aurreikusi bezala”

Tecnalia Ventures-ek “Pitch&Pintxo” jarduera antolatu du, eta jarduera horretan Leycolan enpresako kudeatzaile Juan Bautista Genuak bere esperientzia azalduko du. Juan Bautista Genua Iluminación Inteligente Luix startup-eko burua zen; enpresa konkurtso-prozesuan sartu zen eta, langileen ezinbesteko inplikazioari esker, arrakastaz gainditu zuen konkurtso hori, hortik sortu zelarik gaur egungo Leycolan startup-a.

 

Enpresa 2009an sortu zen, Iluminación Inteligente Luix izenarekin. Baina 2015ean, negozioaren garapena motel zihoanez, kapitalaren gehiengoa zuen bazkideak proiektua uztea erabaki zuen, eta startup-a hartzekodunen konkurtso batean murgildu zen. Une hartan, enpresako langileek, sinetsirik eskuartean zuten jarduerak bazuela negozio-potentziala, erabaki zuten proiektuari jarraipena ematea. Hala, beste dimentsio bat eman zioten enpresaren tamainari, eta beren jarduera berrorientatu zuten, hartzekodunen konkurtsoan sozietatearen aktiboak erosteko. Eta hortik sortu zen gaur egun Leycolan dena.

Hitz gutxitan esateko, ekintzaile talde konprometitu eta kohesionatu baten lan bikaina izan zen.

 

LEYCOLAN-i buruz

Leycolan ingeniaritza bat da, konponbide berritzaileak eskaintzen dituena argiztapenaren kudeaketarako, eta, bide horretatik, erakundeek eta enpresek arlo ekonomikoan, operatiboan eta ingurumen arloan izan ditzaketen premiei erantzuteko. Bere helburua da konponbide bat bilatzea argiztapena erabiltzean xahutzen den energiarentzat.

Juan Bautistari buruz

Berrikuntza eta energia-eraginkortasuna dira Juan Bautista Genuaren inspirazio eta bultzagarri. Ekonomia Zientzietako ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, eta 15 urtetik gorako esperientzia du nazioarteko merkataritzan. 7 urtetik gora eman du lanean eraikuntzaren sektoreko enpresa batean, garapen eta dibertsifikazio arloko arduradun bezala.

GOGOAN IZAN

Martxoak 17an Mikeletegi Pasealekuan (83. Zk.), Donostian, eguerdiko 13:00etatik 14:30era.

Izena emateko bete ezazu formulario hau.

Pitch&Pintxo jarduera honen kolaboratzaile dira BIC Gipuzkoa, Bizkaiko Foru Aldundia eta Izarra Fundazioa.

bizipoz eider
Ekintzailetza 5 apirila, 2020
“Zahartzaroa, beharrak eta aukerak“: Beatriz Santamaría eta Eider Etxebarria, Bizipoz

Oarsoaldeak doako webinarra antolatu du "Zahartzaroa, beharrak eta aukerak" Bertan, 55 urtetik...Leer más

wake up EUS
decidata-19 covid-19
Ekintzailetza 2 apirila, 2020
Panel DeciDATA-19: Datu Hobeak, Erabaki Hobeak euskal ospitaleen sistemarako.

Nola ari da eragiten COVID-19 euskal ospitaleen sisteman? ...Zein ospitale ari...Leer más

PerpetumMobile
PerpetumMobile: Diseinuak eta koloreak Inklusioan laguntzeko

PerpetumMobile 2018an sortu zen ekimen koloreztatu bat da. Bartzelonako erdiguneko biltegi batean...Leer más

Ekintzailetza 31 martxoa, 2020
CoChallenge! Covid-19aren inpaktu negatiboa murrizteko ideiak

Mondragon Team Academy-k programa bat abiarazi du ekintzailetza sozialeko proposamenak...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?