Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

12 iraila, 2017
Osasuna, hezkuntza, turismoa eta kultura Bilboko “Nordic Basque Forum” ekitaldian

Euskadi eta eskandinaviar herrialdeak, bi herri berritzaile, bakoitza bere berezitasunekin eta bakoitzak bere modu partikularra duelarik bizitza, harreman profesionalak eta seriotasuna ulertzeko, konstante izateko eta harreman komertzialak egiteko. “Nordic Basque” ekitaldian sorkuntzaren eta teknologiaren hainbat sektoretako profesionalen talde bat bilduko da, lotura estua duena Euskadirekin eta eskandinaviar herrialdeekin.

Ongi jakinik beharrezkoa dela sormena eta teknologia batzea enpresa-garapena sustatzeko, ekimen hau sortu zuten, bi kulturetako ekintzaileei nahiz enpresei ideiak eta proiektuak partekatzen laguntzeko, eta horrela, negozio-aukera berriak sortzeko. Halaxe sortu zen “Nordic Basque Forum”, zeina topagune dinamiko bat baita ekintzaileentzat, enpresentzat, erakundeentzat eta instituzio publiko zein pribatuentzat.

 

Datorren urriaren 19an egingo da Bilbon “Nordic Basque Forum” ekimena, berrikuntzak gizarteen sektore estrategiko batzuetan –Hezkuntza, Kutura, Turismoa eta Osasuna- duen aplikazioari buruzko erreferentziazko ekitaldia Euskadin eta eskandinaviar herrialdeetan.

“Ongi dakigu bi eskualde horiek potentzial handia dutela hazkunde ekonomiko eta sozialerako, funtsezko sektoreetako berrikuntzaren bultzada dutelarik. Bi eskualdeek badituzte aukerak erreferente izateko hazkunde horretan”.

Sortzaileek bertatik bertara erakutsiko dituzte eurek garatutako produktu eta zerbitzuen zenbait kasu erreal eta arrakastatsu, dinamizazio ekonomikoa sustatzen dutenak produktu eta zerbitzu horien sektoreetan. Ekitaldiak formatu dinamikoa izango du eta helburutzat du gehiago jakitea sektore horietan teknologia berriak eta berrikuntza erabiltzeko jardunbide egokiei buruz (pribatu nahiz publikoak).

Foruma beraizik zuzentzen zaie sektore teknologikoko eta jarduera-sektore nagusietako ekintzaileei, akademikoei, enpresei eta profesionalei, eta baita ere erakunde publikoetako berrikuntzako eta ekonomia- eta enpresa-sustapeneko sailei, enpresa-haztegi eta azeleratzaileei, ideia eta aukera berriak behar dituzten ETEei, ikastetxeei, etab.

 

Nordic Basque Forum: urriaren 19an Bilbon
www.nordicbasque.com/nordic-basque-forum

up euskadi wake up
Ekintzailetza 23 uztaila, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Uztailaren 19tik, 23rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

premios toribio echevarria sariak
Ekintzailetza 22 uztaila, 2021
‘Innovation Tree’ eta ‘Polykey Polymers’, Toribio Echevarria 2021 Saridunak ekintzailetza berritzailean

Startup hauek, 'Innovation Tree'-k, ‘Enpresa asmoak’ kategorian, eta 'Polykey Polymers'-ek,...Leer más

surf irekia
Ekintzailetza 21 uztaila, 2021
Surf Irekia, pertsona orok olatuez disfrutatzeko teknologia irekiak

3DLan erakundeak eta Barrika Surf Camp eskolak Surf Irekia sortu dute, mugikortasun gutxiagotua...Leer más

Handira jo
Handira Jo ‘lehiaketak enpresa-proiektu bihurtzeko aukera duten tesiei sariak emango dizkie

Ostegunean, uztailak 15, "Handira Jo" lehiaketako sari banaketa egin zen Bizkaia Aretoko...Leer más

up Euskadi wake up
Ekintzailetza 16 uztaila, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Uztailaren 12tik, 16rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?