Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 21 abendua, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi Start up UP Euskadi

“Osasun fisikoari garrantzi handia ematen zaio beti, baina krisi honek osasun mentalari ere garrantzia emateko balio izan du”

Jorge Maylin, Oroien sortzaileari elkarrizketa

Oroi Donostian egoitza duen startup gipuzkoarra da, hirugarren adinekoentzako errealitate birtualean espezializatua. Hiru tresnaren bidez, zahar-zentroetan eta haien etxebizitzetan bizi diren pertsonak kognitiboki estimulatzea eta entretenitzea lortzen dute. Aurten lehen inbertsio-erronda egin du, eta 400.00 € lortu ditu, Easo Ventures, Clave Capital (Mondragon FCR Sustapen Funtsaren kudeatzailea) eta GSR egoitzak kudeatzeko kooperatiba buru direla. Kapital-hedapen horrekin, enpresak negozioa Europako merkatuetara zabaldu nahi du, besteak beste, Frantziara, Alemaniara edo Finlandiara. Gai honetaz eta beste batzuez hitz egin du elkarrizketa honetan Jorge Maylinek, Oroiren sortzaileetako batek.

Zuen ibilbidean, ze faktorez dago Oroi harroen?

Enpresa gaztea gara. Gure zerbitzuaz gozatzen duten adinekoen egunerokoa hobetzeaz eta haiek zaintzen dituzten profesionalei laguntzeaz harro gaudela esan genezake.

Zer bezero dituzue? Nazionalak dira edo atzerrian ere bezeroak dituzue?

Bezero nazionalak eta nazioartekoak ditugu, batez ere adinekoen egoitzak eta eguneko zentroak, baina baita tele-laguntzaren arloan ere. Besteak beste, DomusVi, GSR, Grupo Caser edo Matia Fundazioarekin egiten dugu lan.

Kanpoko kapitala erakartzeak eraginik izan al du enpresaren egitasmoetan eta etorkizuneko itxaropenetan?

Bai, zalantzarik gabe. Kanpoko kapitala erakartzeak nazioarteko merkatuei modu biziagoan eta profesionalizatuagoan heltzeko aukera ematen digu. Enpresa indartu ahal izateko eta gure negozio-esparruan Europako liderra izateko behar den bultzada ematen digu.

Nola eragin dio enpresari COVID-19ak eragindako krisiak?

Alde batetik, COVID-19ak eragindako krisi latzak ikusgarritasuna eman dio adinekoek sufritzen duten isolamendu sozialari eta entretenimendu ezari, eta hori, askotan, koronabirusa baino lehen ere bazegoen. Osasun fisikoari garrantzi handia ematen zaio beti, baina uste dugu krisi honek osasun mentalari ere garrantzia emateko balio izan duela.

Zergatik hasi zen proiektu hau eta zergatik jarri zenuten arreta hirugarren adinekoen sektorean?

Kasualitatea izan zen. Hasiera batean, teknologia turismoaren eta bidaien sektorean aplikatzen genuen. Soluzio hori azoka batean azalduz ikusi genuen adineko pertsona asko hurbiltzen zirela probatzera. Hala, Pro Maiorem enpresaren bi egoitza-zentrotan probak egitea erabaki genuen, eta harrera ona izan zuen, bai erabiltzaileen aldetik, bai profesionalen aldetik. Une horretan, adinekoentzako errealitate birtualeko soluzioak garatzea erabaki genuen.

Errealitate birtualeko beste modalitateren batean lan egiten duzue? Hirugarren adinekoena ez den beste sektore baterako lan egitea pentsatu duzue?

Adinekoen sektorean lan egiten dugu oso-osorik. Soluzio horien barruan, SPRIren laguntzarekin eta Matia Fundazioarekin lankidetzan, Oroi Fiten ari gara lanean, adinekoek bizikletaz modu birtualean paseatzeko aukera ematen duen irtenbide bat. Oraingoz ez dugu pentsatu beste sektore bat esploratzea, baina proiektu piloturen bat dugu ospitaleen sektorean.

Errealitate birtuala gorakadan dago? Zer berrikuntza espero dira sektorean?

Une honetan, aplikazio errealak eta errealitate birtualak sektore desberdinetan ekar ditzakeen onurak erakusten ari gara. Onura horiek nabariak dira dagoeneko, eta Covid-19aren krisiak sektore guztietan ikusarazi ditu: prestakuntzan eta zaintzan, entretenimenduan edo etxebizitza salmentaren sektorean. Gure ustez, enpresen digitalizazioak gure sektorea azkartzea eragin du, zalantzarik gabe, errealitate birtuala benetako irtenbide gisa hartzea murgiltze-soluzioak behar dituzten hainbat arazori aurre egiteko.

Nola egingo diozue aurre 2021ari? Zer proiektu gauzatuko dituzue?

2021ean, gure ahaleginen zati handi bat enpresa Europako hainbat merkatutara nazioartekotzera bideratuko dugu. Zehazki, Frantzian, Alemanian, Austrian, Suitzan eta Portugalen finkatu nahi gara. Gainera, Italian eta Finlandian lanean hasi gara. Horrez gain, Erresuma Batuan eta Herbehereetan lanean hastea nahiko genuke. Era berean, Espainian dugun posizioa sendotu nahi dugu eta egoitza-talde berriak errealitate birtualaz balia daitezen lagundu.

Lotutako albisteak

15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak