Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

8 abendua, 2016
Optimitivek, Dintrelek eta Aernnovak jaso dute saria Arabako Berrikuntza Sarien 3. edizioan

  • Konpainia arabarrak aitzindari izan nahi du 4.0 industriarentzako denbora errealeko energia adimenduneko eraginkortasun-teknologien merkatuan.
  • Arabako Teknologia Parkea eta SEA Arabako Enpresariek sustatutako sariak dira

 

Arabako Parke Teknologikoak eta SEA Arabako Enpresarien elkarteak batera antolatutako hirugarren Arabako Berrikuntza Sarien hirugarren edizioak honako enpresa hauek saritu ditu berrikuntzari dagokionez: DITREL INDUSTRIAL, S.L. mikroETE-en arloan, OPTIMITIVE SLU enpresa txikiaren kategorian eta AERNNOVA AEROSPACE, berriz, enpresa ertain eta handiaren kategorian. DEUSTO SISTEMAS enpresak aipamen berezia jaso du azken urteetan zehar berrikuntzaren arloan izan duen ibilbideagatik.

Arabako Berrikuntza Sarien hirugarren edizio hau Arabako Parke Teknologikoko auditorioan egin dute eta 21 enpresa aurkeztu dira guztira, jarduera-sektore ugaritako 22 proiektu berritzailerekin. Proiektu guztiak epaimahai tekniko batek baloratu ditu.

 

OPTIMITIVE SLU energetikoki intentsiboak diren industrietan eko-eragingarritasunerako sektore anitzeko sistema integrala garatzeagatik saritu dute. Horren helburua energia-kostuak eta karbono-aztarnak murriztea, eta produktu berdeak merkaturatzea da

ENERHEAT2 izena du proiektuak eta horren oinarria prozesu industrialak modelatzea da, energiaren parametroak eta ingurumenaren arlokoak elkarrekin lotuz, tresnen bidez. Prozesu industrialen aginte- eta exekuzio-sistemetan txerta daiteke eta eraginkorrak ez diren jardunbide energetikoak identifika ditzake, eta hala, eko-produkturako ezarritako eskakizunak betetzeko trazadura egin.

Bestalde, DITREL INDUSTRIAL SL enpresak mikroETE-en kategorian jaso du saria, itsasoko offshore ingurunean energia biltzeko bereziki diseinatutako urpeko konektore baten garapenagatik. Bakarra da bai kontzeptuan, bai prestazioetan, eta energia berriztagarrietarako diseinatu eta bereziki bideratu dute. Gainera, merkatuan gaur egun topa ditzakegunekin alderatuta, kostua askoz txikiagoa du. Produktu honek konexioa azaleraren mailara darama, horrek esan nahi du ontzien kontratazio-kostuak murrizten dituela, baita konexio-, deskonexio-denborak ere, eta gainera erabiltzeko errazagoa da.

Enpresa ertain eta handiaren kategorian, AERNNOVA AEROSPACE enpresak jaso du saria. Ohikoak baino hiru aldiz zorrotzagoak diren tolerantziak dituen fluxu laminarreko hegala edo “hegal adimentsua” garatzeagatik eta fabrikatzeagatik jaso du saria; izan ere, erresistentzia aerodinamikoa % 5 murrizten du, eta beraz, hegazkinaren erregaia neurri horretan aurreztea eragiten du.

Proiektu hori, CleanSky programaren barruan dago eta etorkizunean ingurumenarekiko errespetu gehiagoz jokatuko duten aeronabeen etorkizuneko belaunaldietarako produktuen diseinu eta garapenerako sekula martxan jarritako Europako ikerketa-proiektu handinahiena da.

Azkenik, aurten berrikuntza gisa DEUSTO SISTEMAS enpresaren berrikuntzaren arloko ibilbidea saritu nahi izan dute, eta antolatzaileen aldetik aipamen berezia lortu zuen.

 

Urtero ematen diren sari horiekin, Arabako Parke Teknologikoak eta SEA Arabako Enpresarien elkarteak berrikuntzan balio erantsi garrantzitsuenetakoa duten enpresek egiten duten lan handia aitortu nahi dute.

SABBATIC
Up-euskadi 3 ekaina, 2020
Adimen Artifizial ultra-azkarra, ultra-praktikoa eta ultra-ekonomikoa duen ultra-maratoi baterako prest dauden enpresak

Sabbatic-i esker, edozein sektoretako eta tamainatako enpresek, Adimen Artifizialaren...Leer más

Up-euskadi 2 ekaina, 2020
Microsoft AI for Earth-ek Euskadin bi proiektu sustatuko ditu, jasangarritasun-erronkei aurre egiteko

  Eusko Jaurlaritzak goraipatu egiten du Euskadik aurrez aurre dituen...Leer más

nantek aplanet Wivo
Up-euskadi 1 ekaina, 2020
Nantek euskal startupak Emprendedor XXI Saria irabazi du

Nantek, baliabide baliotsu batean nahi ez diren plastikozko hondakinak eraldatzen dituen Erandioko...Leer más

wake up eus
Up-euskadi 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Up-euskadi 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?