Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

11 maiatza, 2016
Oinarri SGR-k eta CaixaBank-ek bat egin dute ekintzailetza bultzatzeko Euskadin

Oinarri SGR eta Caixabank erakundeek finantzaketa-hitzarmen bat sinatu dute autonomoen, enpresari profesionalen, mikroenpresen eta ETEen ekintzailetza bultzatzeko Euskadin. Hitzarmen horren bidez bi erakundeek kreditua emango diote kolektibo horri, oso baldintza abantailatsuetan.

 

 

Pío Aguirrek, Oinarri SGR erakundeko zuzendariak, eta Juan Pedro Badiolak, CaixaBank kutxaren Euskadiko eta Kantabriako eskualde-zuzendariak, hitzarmen bat sinatu dute kreditua emateko Euskadiko ekintzaileen kolektiboari.

 

Hitzarmen horren bitartez ekintzailetza bultzatu nahi da autonomoen, enpresari profesionalen, mikroenpresen eta ETEen artean, horiek baitira negozio berriak sortzen dituzten eta enplegua sustatzen duten agente aktiboenak. Asmoa da Euskadiko ekintzaile berrien ezein proiektu ez dadila geratu finantzaketarik gabe.

Finantzaketa 60.000 eurorainokoa izan daiteke, eta onuradun izateko baldintzak oso sinpleak dira: gutxienez bi urte dituen jarduera bat izatea, inbertsioaren %10-15 bitarteko ekarpena egitea eta negozio-plan bat prestatzea.

 

CaixaBank-en Euskadiko eta Kantabriako eskualde-zuzendari Juan Pedro Badiolak azpimarratu du bere erakundeak konpromiso sendoa duela ekintzailetzarekin: “laguntza eta erantzunak ematen dizkiegu autonomo eta enpresa txikiei, eurek bultzatzen dituztelako gure lurraldearen etorkizun ekonomikoa eta soziala bermatzeko ezinbestekoak diren ekimenak”.

 

Bestalde, Oinarri SGR erakundeko zuzendari Pío Aguirrek hauxe aipatu du: “hitzarmen honek finantzaketa erraztuko die enpresa ideiei. CaixaBank eta Oinarri erakundeen ahalegin bateratu horrek aukera ematen die gure ekintzaileei beren ideiak benetako enpresa bihurtzeko. Proiektu bat bera ere ez da bidean geratuko finantzaketarik ez izateagatik. Gure herrian ezin dugu halakorik onartu”.

 

 

2015eko hitzarmena

 

Iaz Oinarri eta CaixaBank erakundeek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten, zeinaren bidez Caixabank-ek hainbat finantzaketa-ildo eskaintzen baitie Euskadiko ETE eta autonomoei, Oinarriren abalen bermearekin.

 

Hitzarmen horren bitartez, 2015eko martxoaren eta abenduaren artean 6.140.000 eurotik gorako 37 operazio sinatu ziren, CaixaBank delarik horrelako operazio gehien egiten dituen erakundeetako bat.

 

Bi erakundeek helburutzat dute baldintza egokiak sortzea autonomoak eta enpresa txiki eta ertainak sortu, sendotu eta garatu daitezen. Gainera, garrantzi berezia ematen diete mikroenpresei, aberastasuna sortzen dutelako eta lanpostuak sortzen eta mantentzen dituztelako.

 

 

Info+: Oinarri SGR eta CaixaBank  

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?