Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 apirila, 2017
NOISMART euskal startupak zarata kontrolatzeko gailu aitzindari eta berritzaile bat aurkeztu du

Noismart enpresak “Noisense” izeneko produktu berri bat garatu eta patentatu du. Gailu horren bidez posible da ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea eskoletako jangeletan, ospitaleetan, bulego partekatuetan, auzokoen komunitateetan eta, besteak beste, tabernetan.

Gailu berritzaile horrek aukera ematen du zarata bistaratzeko eta arazoaz kontzientziarazteko, ikusizko alarma bat pizten baita soinu-mailak muga onargarria gainditzen duenean, hots, gure osasunarentzat kaltegarri bihurtzen denean. Zarata agente kutsatzaile ikusezina da gaur egungo gizartean, estresa eragin dezake, eta 1,6 milioi urte bizitza osasuntsu galarazten ditu Europan.

Leire Atxa getxotarrak zuzentzen duen Noismart enpresa bizkaitarrak gailu berritzaile bat garatu du zarata detektatu eta bistaratzeko. Beste gailu batzuek ez bezala, gailu horrek alarma sistema bat du, abisu akustikoa eta bisuala ematen duena, inguruko soinu-maila gure osasunarentzat kaltegarri bihurtzen denean. “Noisense” izeneko produktu berriak denbora errealeko konponbide praktiko eta irisgarri bat eskaintzen du kutsadura akustikoa murrizteko eta, aldi berean, arazoa bistaratzen du. Gaur egun zarataz inguratuta bizi gara, eta ohitu bagara ere, azterlan askok frogatu dute kaltegarria dela gure osasunarentzat.

Zarataren inguruan Kontzientziatzeko Nazioarteko Egunarekin batera iritsi da merkatura “Noisense”. Efemeride hori duela 20 urtetik ospatzen da, bere bitartez aldarrikatzeko gizarte modernoetan badagoela kutsadura akustikoa, eta baita ere prebenitzeko eta kontrolatzeko gure bizi-kalitatean kalte larriak eragiten dituen arazo hori. Zarataz inguraturik bizi gara, eta azterlan askok frogatu dute zein kaltegarria den gure osasunarentzat, ondorioak baititu loan, bihotz-hodietako gaixotasunetan edo entzumenarekin lotutako nahasteetan.

 

%100 Made in Euskadi

Noismart oinarri teknologikoko startup bat da, eta konponbide berritzaileak egiten ditu gizarte akustikoki osasuntsua lortzeko, horretarako sustatuz hezkuntza, osasuna eta bizikidetza. Enpresa proiektu interesgarria izaki, erakunde askoren laguntza eta finantzaketa jaso ditu, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiarena, SPRI Taldearena eta Bilboko eta Getxoko Udalena. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Euskoiker fundazioarekin sinatutako lankidetza akordio bati esker, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Mekanika eta Telekomunikazio sailetako lantaldeak aritu dira “Noisense” gailuaren garapen-lanetan. Gainera, Noismart Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide da.

Bilbon daukalarik egoitza, zuzeneko 7 langile eta zeharkako beste 10 dauzka, eta elkarrekin uztartzen ditu arlo teknologikoa eta berrikuntza soziala, bizikidetza eta errespetua sustatuz, eta aldi berean ezagutza kapitalizatuz, gero gizarteari itzultzeko pertsonen bizi-kalitatean benetako inpaktua duten produktuen bidez. Hain zuzen, hauxe da enpresaren leloa: “Gure ezagutzarekin eta tresnekin lagundu diezazukegu zaratarik gabeko espazio bat sortzen”.

Noismart izan zen 2013an zarata kontrolatzeko semaforo orijinal bat Estatu osora banatu zuen lehen enpresa. Orain “Noisense” aurkeztu du, diseinu eta fabrikazio propioko gailua, Euskadin osoki garatu dena. Zarata neurtzeko eta kutsadura akustikoa murrizteko planak diseinatzeko aukera ematen duen lehen dispositiboa da, eta hainbat ikerlarik parte hartu dute bere garapen prozesuan, hala nola: Javier Machimbarrena diseinatzaile industrialak; José Miguel de Diego, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak -berak diseinatu du hardwarea- edota Pedro Rodríguez, Ingeniería Lezana enpresako I+G-ko diseinatzaileak. Enpresak eta unibertsitateak bat egin dute proiektu honetan zarataren -gure osasunean eta ongizatean ondorioak dauzkan agente kutsatzailearen- aurkako produktu paregabe hau egiteko.

 

+info: www.noismart.com
Bideoa: https://youtu.be/VDnC7OWFunQ

Noisense

Wake Up! Up Euskadi
Ekintzailetza 18 ekaina, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Ekainaren 14tik, 18rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

The food gglobal ecosystem
Ekintzailetza 17 ekaina, 2021
Berrikuntza, talentu ekintzailea eta startup-ak: “THE FOOD GLOBAL ECOSYSTEM”

The Food Global Ecosystem 60 enpresa inguruk osatutako proiektu publiko-pribatua da. Proiektu...Leer más

Hack & Disrupt
Ekintzailetza 16 ekaina, 2021
Fintech eta Insurtech: “Hack & Disrupt!” ekitaldia egingo da Bilbon

Ekainaren 25etik 27ra, “Hack & Disrupt!” ekitaldia egingo da Bilbon. Fintech eta insurtech...Leer más

appsamblea
Ekintzailetza 14 ekaina, 2021
Blockchain-en oinarritutako teknologiak Appsamblea-ren fidagarritasuna bermatzen du

Appsamblea bere fundatzaileetako baten irriketatik sortu zen, Raúl Bejaranorengandik, hain zuzen...Leer más

Wake Up Up Euskadi
Ekintzailetza 11 ekaina, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Ekainaren 7tik, 11rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?