Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 apirila, 2017
“Metxak”, ekintzailetza arloko proiektuen azeleragailuak, deialdi iraunkorra ireki du

Azelerazio programarako hautagaitzak noiznahi aurkeztu daitezke web orriaren bidez.

Demo Day ekitaldirako hautatzen diren proiektuek 200.000 eurorainoko inbertsioa eskuratu dezakete.

Bi edizioren ostean, Metxa azeleragailuak beste formatu bat eman dio deialdi berriari, hautagaiek aukera izan dezaten urte osoan zehar aurkezteko. Beraz, aurrerantzean ez dago epe-mugarik, eta eskaerak webguneko izen-emate inprimakiaren bitartez egingo dira. Izen-emateak iritsi ahala aztertuko dira, eta baldintzak betetzen dituzten hautagaiei eskatuko zaie beren proiektuak aurrez aurre aurkeztu ditzatela.

 

Inbertsio fasea baino lehen, hautatutako proiektuak inbertitzaileen aurrean aurkeztu behar dira, Demo Day ekitaldi batean. Demo Day ekitaldi hori bakarka antolatuko da proiektu bakoitzarentzat, programa hasi eta bukatu bitarteko edozein unetan. Erabaki hori ekintzaileek eta Metxako tutoreek adostuko dute, azken horiek baloratuko dituztelarik proiektuan inbertitzeko aukerak eta inbertitzaileei aurkezteko modukoak diren ala ez.

Metxan sartzeko bi baldintza bete behar dira: 18 urtetik gorakoa izatea, eta enpresa proiektu bat nahiz martxan dagoen 5 urtetik beherako enpresa bat edukitzea. Horrez gain, bereziki baloratuko da negozio eredu bideragarri, eskalagarri eta berritzailea izatea bere sektorearen barnean, mugarri zehatzak izatea (erabiltzaileak, fakturazioa, e.a.) eta fundatzaileetako batek gutxienez %100eko dedikazioa izatea proiektuan. Edozein gai onartzen da, ez dauka teknologikoa izan beharrik.

 

Metxak hiru proiektu aukeratu ditu, eta azelerazio programaren formatu berrian murgilduta daude une honetan. Esparru desberdinetakoak dira hirurak: dekorazioa, zakurrak eta aisialdia.

 

  • Quokkers
    %100 online funtzionatzen duen dekorazio denda bat da eta 2014an sortu zen Sergio González ekintzaile arabarren ahaleginari esker. Quokkers enpresan altzari eta dekorazio bereziak bilatzen eta hautatzen dituzte, batez ere diseinukoak.
  • Naturkan
    Onlineko plataforma honek zakurrak hezteko etxez etxeko zerbitzua eskaintzen du, eta ekimenaren sustatzailea Francisco Paredes da, obedientziako hezkuntza eta jokamolde-zuzenketa eskaintzen duen etxez etxeko zerbitzuan espezializatutako kantabriarra.
  • Wanafest
    Fernando Civeira eta Ibai Fernández ingeniari bizkaitarrak dira Wanafest enpresaren sustatzaileak, eta onlineko plataforma bat sortu dute jai pribatuak antolatzeko bezero partikularrentzat nahiz enpresentzat.

 

Metxa 2015ean hasi zen lanean Espainia osorako, eta 150 ekintzaile aurkeztu dira guztira programara. Gaur egun 7 startup daude azeleratuta edo azelerazio prozesuan: Hautatutako startup-ak.

+info: www.metxa.com

wake up eus
Ekintzailetza 3 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Novia Salcedo empleo
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

imh webinars
Ekintzailetza 1 uztaila, 2020
Ekintzailetzaren sustapena Industria eta Hezkuntza esparruan

Webinar honetan ekintzailetza industriala nola sustatu dezakegun aztertuko dugu, bereziki hezkuntza...Leer más

ETE berritzaileen finantzaketari buruzko jardunaldia

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak ETEen berrikuntza-, ekintzailetza- edo...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?