Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 azaroa, 2016
Merkatu prospekzioak, kanpo proiekzioa, esportazioa eta nazioartekotzea

Merkataritza Misioak instrumentu onak al dira Ekintzaileentzat?

Merkataritza misioak ekintza batzuk dira normalean erakundeek eta enpresek antolatzen dituztenak eta negozioak kanpora ateratzea helburu dutenak, bai beren jarduera beste eskualde eta herrialde batzuetan proiektatzeko, bai merkatu joera berriak identifikatzeko, bai beste kultura batzuk ulertzeko eta haiengandik ikasteko edo baita ere aukerak bilatu, aztertu eta balioan jartzeko. Antolatzen diren misio gehienak beste herrialde batzuetara joaten dira, baina inguruko eskualdeetarako bisitak ere planifikatzen dira, nagusiki azoketan eta gizarte- eta enpresa-jardueretan parte hartzeko.

Jomuga zehatz batekiko interesa duten negozio kopuru batek parte hartzen du ekintzetan, misio bakoitzaren izaera eta helburuen arabera; negozio horiek batzuetan sektore berekoak dira edo sektore bererantz zuzentzen dute beren jarduera, eta horrela, beren arteko sinergiak ere sortzen dira. Esaterako, “energiaren sektoreko misioa” antolatu daiteke, non instalakuntza eta mantenimenduko negozio txikiek, aholkularitza eta ingeniaritzek, material produktore eta saltzaileek parte hartuko bailukete, teknologia eta energia fabrikatzaile eta merkaturatzaile handiekin batera.

Beste batzuetan, negozioak sektore desberdinetakoak izaten dira, baina nolabait osagarriak beren jatorrian; adibidez, produktu eta zerbitzu desberdinak produzitu, eraldatu edo merkaturatu arren, jarduerak osa ditzakete eta horrela eskaintza edo presentzia hobea lortu. Esaterako, turismoaren esparruko misioak aipa ditzakegu, non bidaia agentziez, hotelez edo jatetxeez gain, beste hainbat parte-hartzaile izaten baitira: elikagai ekoizle eta egileak, ardo eta likore upategiak, artisautzak, editorialak…

Nolanahi ere, misioen ezaugarri komun nagusia da baliagarriak direla balizko bezero, hornitzaile eta aliantzekin zuzeneko kontaktuak egiteko, eta bide horretatik, intereseko merkatu batean proiektuak gauzatzeko. Oro har aurrez hitzartutako bilera pertsonalizatuak egiten dira, izan ere aurrez aurreko kontaktua oso garrantzitsua baita, bai negoziazio komertzial bat zehazteko, bai gure zerbitzu/produktuek merkatuan dituzten aukerak ezagutzeko eta baita ere inbertsio aukerak lortzeko.

Ziurrenik ekintzaileek “oso urrun” ikusiko dute beste herrialde batean merkataritza misio batean parte hartzeko aukera, pentsatuz duela gutxi sortu den jarduera batek ez dituela bere baliabideak arriskuan jarri behar “epe ertain eta luzerako” ekintza batekin, ez baitu emaitzarik lortuko epe laburrean. Hala da, atzerriko ekintza guztiek zailtasun erantsiak dituzte, esaterako distantzia, hizkuntza, kultura aldaketa eta gainditu beharreko beste oztopo sozial batzuk ere bai. Horregatik, garrantzitsua da ulertzea atzerriko kontaktuak estrategia baten parte direla, zeinak argi eta garbi identifikatu behar baitu zergatik goazen beste eskualde edo herrialde batzuetara eta zein helburu neurgarri planteatzen ditugun.

Helburuak desberdinak izango dira negozioak merkatuari buruz duen ezagutzaren edo ezarpen mailaren arabera. Merkatu prospekzioak egingo dira, baldin eta bidaiaren interes nagusia bada jomugako pentsaera eta lan egiteko modua hobeto ezagutzea edo etorkizuneko lan-estrategiak definitzeko informazioa biltzea.

“Atzerriko proiekzioa” egiten ari garela esango dugu, baldin eta salmentarako aukerak identifikatu eta kolaborazioak lortu ondoren gure negozioak merkatuan duen ezarpen maila sakondu nahi badugu.

“Esportazioa” deituko diogu gure produktu eta zerbitzuak jada operatzen duten merkatu batean egonkor merkaturatzeari.

Eta azkenik negozio bat “nazioartekotzea” da enpresa hori fisikoki beste herrialde batean ezartzea giza baliabideekin, baliabide teknikoekin, bulegoarekin, biltegiarekin, produkzio fabrikarekin…

Ekintzaileko atzerrian aktibitatea, oso garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzarentzat: SPRIn, EAEko enpresen nazioarteko dimentsioa bultzatzen dugu, uste baitugu ezinbesteko faktorea dela enpresen lehiakortasun-maila definitzeko eta enpresen hazkundea eta gaitasun berritzaile eta ekintzailea indartzeko. Laguntza ematen diegu nazioarteko profila duten pertsonei garatzeko eta nazioarteko proiektuak egiteko, eta, halaber, gure enpresek nazioarteko kudeaketarako dituzten gaitasunak bultzatzen ditugu.

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?