Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
11 martxoa, 2017

Martxoaren 15an, azken eguna!: BEINT 2017, Nazioartekotzeko beka-programa

Goi-mailako unibertsitate-titulazioa duten Euskadiko gazteak: Programa honen xedea unibertsitateko tituludun gazteak nazioartekotzean trebatzea da. Era horretan, ekonomia irekiaren erronkei eraginkortasun osoz aurre egiteko profesional-taldea izango dute etorkizunean euskal enpresek eta bestelako erakundeek.


Ekaera epea: Ebazpen hau 2017ko martxoaren 15ean amaituko da, 12:00etan.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

BEINT 2017 beketarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira. Teletramitazio-aplikazioak aukera ematen du eskaera egiteko, izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoera ezagutzeko, eta baita Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko ere. Dokumentuen baliozkotzea, sinadura digitalaren bidez egiten da.

Teletramitaziorako Baldintzak orrian zure ekipoa konfiguratzeko eta eskaera egiteko, sinatzeko eta administrazioan aurkezteko behar duzun informazioa aurkituko duzu, baita zure ekipoaren autoebaluazio protokolo bat ere, dena ondo instalatuta duzun jakiteko.

info+: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2017/beint-2017/

BEint 2017

wake up news
bic gipuzkoa jornadas
Ekintzailetza 26 martxoa, 2020
Bic Gipuzkoak jardunaldi-ziklo bat antolatu du bioteknologia-sektorea bultzatzeko

Bioteknologia-sektoreak perspektiba ederra du Gipuzkoan eta, horri esker, enpresa-proiektu berriak...Leer más

Corion Revolution nace para luchar contra la moda con fecha de caducidad
Ekintzailetza 25 martxoa, 2020
Corion iraungitze data duen modaren aurka borrokatzeko jaio da

Bilbon sortutako eta diseinatutako Corion Revolution proiektu berritzailea Mondragon...Leer más

jakisu barbacoas
Ekintzailetza 19 martxoa, 2020
Jakisu: Berrikuntza Barbakoetan, onena eskatzen duten bezeroentzat

Joseba Arrieta izan zen 2016an sortutako ekimen honen sustatzailea, nork Ander Bruñorekin batera,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?