Zure negozioa sendoago bihurtzen duten laguntzetarako eta informaziorako zuzeneko sarbidea
Zer behar duzu?

Bilaketa iragazi

LABEAN INNOVACION SOCIAL
Ekintzailetza
Albisteak 19 otsaila, 2021

LABEAN: Landa eremuan berrikuntza soziala pizten

Proiektuan eragileek, ekintzaileek, enpresek, elkarteek eta, oro har, gizarte zibilak espazio eta helburu komunak partekatuko dituzte, lurraldea eraldatzen eta landa eremuko biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten lan-dinamika eta harreman berriak sortzeko helburuarekin

LABEAN, gizarte-berrikuntzan oinarritutako proiektu pilotua da. Abangoardiako lan-tresnen bidez, ekimenak eta pertsonak astindu, lagundu, dinamizatu eta konektatu ahal izateko, Euskadiko landa-eremu behartsuen garapen sozioekonomikoa bultzatu nahian: Añana, Arabako Mendialdea eta Enkarterri.

LABEAN, LANDA EREMUAN BERRIKUNTZA SOZIALA PIZTEN, proiektuan eragileek, ekintzaileek, enpresek, elkarteek eta, oro har, gizarte zibilak espazio eta helburu komunak partekatuko dituzte, lurraldea eraldatzen eta landa eremuko biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten lan-dinamika eta harreman berriak sortzeko helburuarekin. Sarean lan egiteko eredu berri bat eraiki nahi da, arazo zaharrei irtenbide berriak bilatzeko.

Berrikuntza soziala aukera bat da landa-eremuarentzat, aurre egin beharreko erronkei irtenbideak bilatzeko. LABEAN proiektuak honako premisa hauek ditu ardatz:

– Eskualdeetako behar sozialei erantzutea.

– Pertsonak zentroan jartzea, beren kezka, gaitasun eta ezagutzekin.

– Lanaren ikuspegi sistemikoa balioestea, sor daitezkeen aliantzetan arreta jarriz.

Berrikuntza soziala jada existitzen diren eta proposamen tradizionalekin konpondu ezin izan diren arazo sozialei irtenbide berriak eta desberdinak ematen dizkien diziplina gisa defini daiteke.

LABEAN INNOVACIÓN SOCIAL

Ikuspegi horretatik, jarduera ekonomikoak eta enplegua sortzen eta finkatzen, landa-gizartearen ongizatea hobetzen, biztanleria finkatzen eta lurraldea eraldatzen lagundu nahi du LABEANek, eskualde bakoitzean dauden aukerak azaleratu eta aprobetxatzea ahalbidetuko duten ekintzen bidez, negozio-eredu berriak asmatuz, lehendik dauden proiektuak bultzatuz, tokiko baliabideak baloratuz, tokiko erakundeak lurralde-dinamizazio eta kohesioaren partaide bihurtuz, eta eremu publiko eta pribatuen arteko hainbat lankidetza sustatuz edo, besteak beste, gobernantza-modu berriak eraikiz.

LABEAN INNOVACIÓN SOCIAL

LABEAN aurkezpena

info+ HEMEN

 

Labeanek berrikuntza sozialerako beste bost proposamen gehitu ditu Arabako Mendialderako, Enkarterrirako eta Añanarako

LABEANek larunbatean aurkeztu zituen joan den irailetik garatzen ari den kosorkuntza- eta prototipo-prozesuaren ondorioak: Gizarte berrikuntzarako bost proposamen berri, proiektuaren jarduera-arloetarako: Enkarterri, Arabako Mendialdea eta Añana.

Saioa online egin zen eta Jone Fernández Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar politiketako zuzendariak parte hartu zuen.

innovación social labean AñanaAñanako eskualdeak energiarekin lotutako bi proposamen aurkeztu zituen:

  • Lehenengoa plataforma bat da, herrietan komunitate energetikoak martxan jartzearen ontasunaz sentsibilizatzeko tresnak dituena. Prototipoak, besteak beste, mezu hori zabaltzeko bideo bat egitea planteatzen du.
  • Bigarrena martxan dagoen proiektu bat da: Lasierrako Energia Komunitatea. Sustatzaileek komunitate horren abantailak azaldu zituzten: fakturetan aurreztea, gastuak murriztea eta herrietako baliabideak askatzea beste behar batzuetarako, kontzejuak eta udalerriak ahalduntzea, ikatza kentzea edo merkatu elektrikoaren gorabeheren mende ez egotea.

Enkarterriren proposamena Mugikortasun Laborategi bat izan zen. Aurkeztutako prototipoak pertsonen, udalerrien eta jarduera ekonomikoen arteko lotura hobetzeko ‘esperimentuak’ egitea proposatzen du, eskualdeen arteko kohesioa indartzeko eta baliabide iraunkorrak sortzeko. Hasiera batean, laborategia Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen mugikortasunean zentratuko da, beste udalerri batera joan behar baitute ikastera.

Arabako Mendialdeak bi prototipo aurkeztu zituen:

  • Lehena Mendimedia da. Eskualderako informazio eta komunikazio-plataforma bat da, eta bertan gaur egun dauden hedabideak biltzen dira, elkarren artean osa daitezen (webguneak, prentsa, irratia, bideoa) eta informazioa batera zabal dadin bide guztietatik, sare sozialetatik hasi eta Telegram-eraino.
  • Bigarrena ekintzaileen sare bat da, eta bere helburua da eremu horretako ekintzailetza dinamizatzea hain zaila den ekintzailetasunaren bidean hasi nahi dutenei prestakuntza, aholkularitza eta laguntza emanez. Interneten egoteaz gain, sareak Arabako Mendialdeko Labean Gunean fisikoki kokatzea planteatzen du.

Bost proposamen horiekin, jada hamaika dira Labean proiektuak, garapen fase desberdinetan, landa garapen elkarteekin elkarlanean Añanako, Enkarterrirako eta Arabako Mendialdeko eskualdetan, Eusko Jaurlaritzak eta HAZI Fundazioak bultzatuta.

hazi añana enkarterri montaña alavesa

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startup  teknologikoak  sortzea  bultzatuko  du,  2,5  milioirekin  ekintzailetzarako  laguntzetan
09/05/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startup teknologikoak sortzea bultzatuko du, 2,5 milioirekin ekintzailetzarako laguntzetan

Maiatzaren 16an irekiko ditu SPRIk Ekintzaile eta Barnekintzaile programak

Nuavisek  balio  erantsi  handiko  ikusmen  artifizialeko  soluzioak  eskaintzen  dizkio  industriaren  eta  elikagaien  sektoreari

Nuavisek balio erantsi handiko ikusmen artifizialeko soluzioak eskaintzen dizkio industriaren eta elikagaien sektoreari

Enpresak aktiboak monitorizatzeko sistemak garatzen ditu prozesu industrialak hobetzeko

Eusko  Jaurlaritzak  startup  disruptiboen  talentua  eskuratzeko  aukera  emango  die  EAEko  ETEei
27/04/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei

SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.